Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Behar fisiologiko hura askotan errepikatzen zen nonbait, egoerarik edo lekurik ezinezkoenetan batzuetan. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 68. orr.
Iruditzen zitzaidan ez zela gizalegezkoa -ezbehar fisiologikoren bat ez bazen behintzat- hoteletako izarak zikintzea. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 180. orr.
Eskuinaren jardunak eta hizkerak higuin fisiologiko bat sortzen didate. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 97. orr.
Indibidualismo ezin garaituzko bat, formalismoen eta zurrunkerien gaitzespen sakona, epelak eta txepelak ezin jasan ia fisiologiko bat... Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 38. orr.
Ahoskorden ezaugarri fisiologikoak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 31. orr.
Kolorearen ikerketa fisiologikoaren muga. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 58. orr.
Azterketa fisiologiko garatuak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 74. orr.
Garunaren funtzioei buruzko test fisiologiko espezializatu batzuk. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 154. orr.
Prostataren handitze fisiologikoa sendatzeko. Berria - Gaiak 2004-11-21
Ematen zuen Landek postulatutako bi egoerek oinarri anatomiko eta fisiologikoa izan zezaketela. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 47. orr.
Orgasmoaren ondoren, kitzikapen sexualaren eraginez gertatu diren aldaketa fisiologiko guztiak baretu egiten dira. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 186. orr.
Hala ere, pertzepzio-kognizio prozesuak fisiologikoak badira ere, norberarenak ere badira. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 143. orr.
Logika fisiologikoaren ikuspegitik. Berria - Kirola 2004-07-06
Oinarri psiko-fisiologikoa. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 94. orr.
Iraupen fisiko fisiologikoaren mugak. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 17. orr.
Ikerketa anatomo-fisiologikoak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 216. orr.
anatomo fisiologikoak (3); behar fisiologikoak (4); fisiologiko bat (5); fisiologikoa eta (3)