Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fisiologia 1 iz izaki bizidunen organo eta ehunen berezko betekizunak aztertzen dituen jakintza.

Fisiologia imanenteak, aitzitik, izadia sentsuen objektu ororen multzo gisa kontsideratzen du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 281. orr.

Humoreen eta germenen fisiologian.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 181. orr.

Minaren fisiologiari eta psikologiari buruz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.

Alkimiaren historia kimikarena baino gehiago, arimadun espirituena edo frenologiaren historia fisiologiarena baino gehiago.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 156. orr.

Claude Bernarden medikuntza esperimentalak, eta Pasteuren microbiologiak ondoren, aldatu egin dute anatomiak eta fisiologia patologikoak behar duten zientifikotasuna.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 213. orr.

Autismoaren kimikari eta fisiologiari buruzko ikerketak eta garun-irudiztapeneko teknikak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 280. orr.

Fisiologiako laborategi batean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 164. orr.

Fisiologiako katedraduna 1999z gero.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 4. orr.

Aurtengo Medikuntza eta Fisiologia Nobel saria.  Berria - Gaiak   2004-10-05

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik fisiologiko.

Ugaztunik txikiena zen laborategiko organismo hura; gizakiaren antzekoa izanik, aukera ematen zuen haren kasurako eredutzat balia zitezkeen genetika-, fisiologia-, patologia-azterketak egiteko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 81. orr.

Filosofia, psikologia eta fisiologia gaietan dudan ezjakintasuna.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 50. orr.

Fisiologia, psikologia eta estetika aldetik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 53. orr.

Ipar Karolinako Duke Unibertsitateko Fisiologia Departamentuko haren lankideek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 261. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

EHUko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalia Fisiologia Saileko zuzendaria da.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 4. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus