Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fidagaitz (orobat fidakaitz eta fiakaitz g.er.) 1 izond fidatzen ez dena. ik irudikor. ant fidakor.

-Ikusten, piztia fidagaitza? -esan zion.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 63. orr.

Cook andrea bizi-bizi mintzo zen, eta ozenegi, gorrek ohikoa duten ahots fidagaitzez.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 237. orr.

Zerorren barruko gune fidakaitzena fidakortzen doan neurrian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 245. orr.

Betizua beti fidakaitza bada, askoz gehiago umea duenean.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 110. orr.

Lotsagabe bezain fidagaitzak dira txoriok.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 151. orr.

Kallisthenes Skuludis fidagaitz samarra zen arrotzekin.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 136. orr.

Fidagaitza agertu beharko zuela gizon bat ikusi orduko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 224. orr.

Zahartzaroan, hain fidagaitz bihurtu zen, non erabateko gotorleku bihurtu baitzuen bere logela.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 444. orr.

-Lehengusuak dira eta elkar hartuak daude -esaten zuten fidagaitzek, sekulako pila baitziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 207. orr.

2 (adizlagun gisa)

Ihesi datorren judu askok fidagaitz begiratzen digu, eta ez da harritzeko. -Zergatik galdetzen didazu hori? -itaundu zion, fidagaitz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 338. orr.

Petrov barrez hasi zen, fidagaitz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 189. orr.

Kezkati eta fidagaitz begiratzen zionean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 73. orr.

Bagdadeko bi gizon haietako bat, fidagaitz, zutitu egin zen, karabanara joan, eta mutikoa nola zegoen begiratu zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 78. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta fidagaitz (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus