Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
fidakor izond fidatzen dena.
Gustua ematen du hain jende fidakorra eta txukuna zelatatzea. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 89. orr.
Zeren neskatila ttipi hori bere maitale zuhurra baino askoz fidakorragoa baita. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 170. orr.
Fidakorra zen, izatez, bihotz onekoa. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 299. orr.
Fidakorregia izan zen menturaz, edo ausartegia edo ergelegia. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 161. orr.
Inuxenteegia izan zinen, fidakorregia. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 310. orr.