Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estragoi (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi) iz belar landare hosto-estua, janariak ontzeko erabiltzen dena (Artemisia dracunculus). ik binagrera.

[...] harako lehen Swann hura, aisiaz asea, gaztainondo handiaren, otzara bete mugurdien eta estragoi-izpi baten lurrinez lurrindua. ETC-literatura, saiakera   Denbora galduaren bila I. Swann-etik, Marcel Proust (Joxe Austin Arrieta), Alberdania-Elkar, 2010

C: Itsas trikuen gele-a, estragoiaren lurrinera. ETC-literatura, saiakera   Alsina, Xabier Mendiguren, Elkar, 2016

c) Usain belarrak: tipulina, zilantroa, oreganoa, iltzea, pipermina... perrexila, ezkaia, mihilua, estragoia, garraixka, mendaroa, izpilikua, jengibrea... ETC-prentsa   Berria, 2009-05-30

Bi tipula, porru eder bat, azenario handi bat, piper berde bat, tomate heldu bat, botila bat ardo zuri Irulegiko, bouquet garni bat (adaxka bat perraitz, perrexil eta ezkai; hosto bat ereinotz eta estragoi, porruaren alderdi berdea, dena hari batez estekatua), 3 koilara oliba olio. ETC-prentsa   Berria, 2010-03-27

Binagrera edo estragoi ("Artemisia dracunculus") "Asteraceae" familiako urteko landare elkartua da, sendabelar estimatua. ETC-entziklopedia   Binagrera, Wikipedia

Errezetaren eta eskualdearen arabera, "bouquet garni"ak albaka, apio hostoak, apoperrexila, erromeroa, azarria, estragoia, oreganoa, zilantroa eta porru hosto zati bat ere izan ditzake. ETC-entziklopedia   Bouquet garni, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus