Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espontaneotasun (ETCn 48 agerraldi; orobat espontaneitate ETCn 72 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian espontaneotasun agertzen da) iz espontaneoa denaren nolakotasuna. ik espontaneitate.

Kasu horietan bete beharraren sentimendu hertsatzaileak espontaneotasun sortzailearen pozari bide emateak ez du eragozten sozializazio-prozesuak berak egoera hori erreserbatzea egoki asumitzea lortzen dutenentzat.  ETC-literatura, saiakera   Morala eta erlijioaren bi iturriak, Henri Bergson (Xabier Mendiguren Bereziartu), Pentsamenduaren Klasikoak, 2002

Horrek, espontaneotasun horrek, sentimendu horren benetakotasunak ulertarazi zion bihotza hutsik zeukala.  ETC-literatura, saiakera   Suite frantsesa, Irene Nemirovski (Mikel Garmendia /Jose Antonio Sarasola), Alberdania, 2011

Antzezpen bortxatu baten gisako zerbait ikusten nuen zurruntasun -espontaneotasun gordin- horren atzean.  ETC-literatura, saiakera   Zu, Anjel Lertxundi, Erein, 2015

Eta askatze horr (en) kontzientzia edo Bestearen aldean norbera (izatearen) kontzientzia nire espontaneotasun askea (ren) kontzientzia da.  ETC-literatura, saiakera   Begirada, Jean Paul Sartre (Juanmari Agirreurreta), Jakin, 2017

Bideratu eta ustiatu nahi izanez gero, erotismoa hiltzeko arriskua dago, espontaneotasun bizia ezin baita erabili materia bizigabea erabiltzen den gisan; ezin da behartu libertate bat behartzen den gisan.  ETC-literatura, saiakera   Bigarren sexua, Simone de Beauvoir (Irene Arrarats Lizeaga), Jakin / Elkar, 2019

Baina 1995ean Bilbon sortutako taldearen armarik zorrotzena espontaneotasuna dela sinetsita dago.  ETC-prentsa   Berria, 2006-10-28

"Nire aitaren lanaren espontaneotasuna eta originaltasuna bildurik daude", esan du harro Francisco Escuderok, musikagilearen semeak.  ETC-prentsa   Berria, 2007-11-13

Kontzertuei begirako disko bat, abesti errazak eta espontaneotasun handikoak.  ETC-prentsa   Berria, 2008-03-05

Inprobisazioari eta espontaneotasunari lekua uzten dieten lanak aukeratu ditu.  ETC-prentsa   Berria, 2008-08-12

Atzean geratu da orain urte batzuetako espontaneotasuna, eta oraingoan, jokalariek inolako arazorik gabe igo ahal izan zuten balkoira.  ETC-prentsa   Berria, 2008-06-05

Sanferminetako gatza eta piperra izan ohi dira peñak, baina horien espontaneotasunak zerikusi gutxi dauka udalak proposatutako egitarau ofizialarekin.  ETC-prentsa   Berria, 2010-06-18

UPNk administraturiko munduan, ez dago espontaneotasunerako zirriturik, eta askatasuna lore arraroa da.  ETC-prentsa   Berria, 2012-02-07

Samurtasunik eta edertasunik gabeko hizkera darabil, bilatutako espontaneotasun baten isla.  ETC-prentsa   Berria, 2014-09-14

Bat-batekotasuna dute oinarri haren lanek, espontaneotasunez margoturiko koadroak baitira.  ETC-prentsa   Berria, 2016-06-25

Espontaneotasun-, erritmo- eta adierazkortasun-gabezia nabari zaio.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Nortasunaren nahasteen etiologia eta tratamendua, Mikel Haranburu, Marian Soroa, Joana Esteve, Nekane Balluerka, Arantxa Gorostiaga, UEU, 2011

Bere bizitzaren azkeneko aldian argitaratutako bi antologiek ("Flores sem fruto", 1844, eta "Folhas Caídas" batez ere, 1853) ordura arteko poesian ia ezezagunak ziren espontaneotasun eta xalotasuna erabili zituen.  ETC-entziklopedia   Almeida Garrett, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus