Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beharbada, horrela, espontaneitatea galtzen da, jarioari uko egiten zaio, eta zuzenketaren unea zentral bihurtzen da: hitzei behin eta berriro bueltak eman, zuzendu, kendu... bisturi lana, finean. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 80. orr.
Greba eta iraultza bera ere, izaki biziduntzat hartzen zituen: herriaren nahia eta langileriaren espontaneitatea lehenesten zizkion edozein zuzendaritzak ezarririko diseinuzko borrokari. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 15. orr.
Umeenaren antzeko espontaneitate eta gardentasuna izan lezakete halako gaixoek beren erreakzioetan, berehalako eta aurrez pentsatu gabekoak izaten baitira. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 72. orr.
Espontaneitatearen eta fantasiaren beharra bada hemen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 166. orr.
Ondorioz, galdu egin dut lehenagoko espontaneitatea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 366. orr.
Espontaneitateak ez du ukatzen arrazoia, baina farre egiten dio honen uste osoari. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 305. orr.