Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezuste 1 iz ustekabea.

Ezuste hori harridura txundigarri bihurtu zitzaidan Agirreren bizitzan gehixeago arakatu eta maiatzaren 4an sortu zela jakitean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 69. orr.

Baina bizitza gauza hagitz aldrebesa da, eta ezuste asko gordetzen du bere baitan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 125. orr.

Marteko azala aztertzean giza ezaguerarentzat ulergaitz edo ezezagun diren gauzekin topo egin dutela onartu zuen Squiyresek, «ezuste ugari» izan dituztela.  Berria - Gaiak   2004-01-22

Sentipena neukan ez zela horrenbeste zoparengatik beragatik, ezpada horrek zekarren ardura zantzuarengatik, hasierako ezuste guztien ostean. zientzia munduak beste ezuste batzuk ere eskaini dizkigu mendean zehar.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 107. orr.

Funtsean libre izan nahi duzu, etsenpluzko eta ezuste gabeko bizi bat eramanik!  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 137. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ezuste handia izan da niretzat.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 126. orr.

Orokorretik partikularrera pasatzeak beti berekin dakar ezuste kitzikagarririk.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 285. orr.

Orduantxe izan nuen nik neure lehenengo ezuste nagusia: Zugarramurdi segituan utzi, eta abuztuaren 1ean bertan Gernikan zain egon beharra gaztigatu baitzidaten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 148. orr.

Neuretzako ezuste ona izan da.  Berria - Kultura   2004-11-24

Iñigo Leizak buruz buruko txapelketako ezuste gozoena izaten jarraitu nahi du.  Berria - Kirola   2006-04-16

Ezuste bakarra inflazioak eragindakoa izan daiteke: gora egiten jarraitzen badu, EBZk ez du baztertzen tasak igotzea.  Berria - Ekonomia   2004-07-02

Abelen hilketa, hark eragindako erresumin sarkorra, haren ondotik etorri zitzaizkidan ezuste eta une desatseginak... hura guztia gero eta urrutiago nuen Hara ezuste asaldagarria.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 172. orr.

Kontzientzia kolektibo bati eragingo liokeen agindu bat entzunda bezala desagertzen ziren denak nire ingurutik, batzuk isilik eta agurtxo bat esanda, besteak erlojua begiratu eta ezuste tamalgarria jaso duenaren imintzioak eginez.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 88. orr.

Gogoko ez nuen zerbait bazen Kristinaren ezuste urdurian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 54. orr.

Egia esan, bat bateko ezuste baten ezean, oraindik ez daukat ezer garbi.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 236. orr.

Ekintzak zer dira ba? Nolabaiteko ezuste arbitrarioak dira.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 109. orr.

Hartan, sekulako ezuste itsusia hartu genuen, herr Haspern ikusi baikenuen korridorean aurrera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 67. orr.

Ezuste betierekoan geratzeraino ikaratu den norbaitengan pentsarazten didate.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 22. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hori adierazi nionean ezuste aurpegia jarri zuen erizainak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 45. orr.

"Ez nekien seme bat zenuenik", adierazi zuen agureak ezuste keinua eginez.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 30. orr.

Haren presentziaz orduantxe ohartu izan balitz bezala, ezuste itxurak eginez, Abasengana itzuli zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 65. orr.

Ez du sinetsi nahi izan bere begiek ikusten dutena, han daude erro zuriak, hain zuri non kolorearen kontrasteak indar izugarriaren itxura ematen baitie, eta ezuste-antza bezalako bat dute, hala esaterik badago.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 249. orr.

4 ezustean adlag

Erabakia ezustean jaso zuen presoak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-15

David Bowie osatzen ari da ezustean egin behar izan dioten bihotz ebakuntzatik.  Berria - Kultura   2004-07-10

Gertakariak ezustean gertatu ziren, eta egoera hura ez zuten inola ere ez langileek eragin.  Berria - Ekonomia   2006-04-23

Ihesaldiak ezustean harrapatu zuen senarra.  Berria - Harian   2005-02-03

Ohartarazpen horrek «ezustean» harrapatu dituela esan du Madrilgo gobernuak.  Berria - Gaiak   2004-10-16

Alexandriako (Virginia) auzitegi federaleko epaileek herenegun ebatzitakoak inor gutxi harrapatu zuen ezustean.  Berria - Mundua   2006-04-05

Ezustean irabazi du film onenaren Oscar saria Crash-ek, ez inork espero ez zuelako, Brokeback Mountain faborito nabarmena zelako baizik.  Berria - Kultura   2006-03-07

Ilargira gizona bidaltzeko Bushen asmoak ez du ezustean hartu ESAko zuzendaria.  Berria - Gaiak   2004-01-16

Erlijio-zinemaren sasoia aspaldi amaitu zela zirudienean, Mel Gibson zinemagilearen The Passion of Christ filmak hautsak harrotu ditu ezustean.  Berria - Kultura   2004-03-09

5 ezustezko iz ik ezusteko.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

argitasunak ezustean (18); argitasunak ezustean harrapatu (18); aurka ezustea (6); aurkaria ezustean (5); aurkaria ezustean harrapatzeko (5); bat ezustean (4); beste ezuste (6); beste ezuste bat (5); da ezustea (7); da ezustean (5); du ezustean (11); du ezustean harrapatu (5); eguneko ezustea (4); egunsentiaren argitasunak ezustean (18); erabat ezustean (4); ere ezustea (7); ere ezustean (4); eta ezuste (8); eta ezustea (13); eta ezustea eman (4); eta ezustean (28); eta ezustean harrapatu (6); ez da ezustea (5); ez du ezustean (8); ez litzateke ezustea (4); ezuste bat (7); ezuste eta (4); ezuste handia (11); ezuste handiena (4); ezuste handirik (5); ezuste nagusia (4); ezustea eman (49); ezustea eman dezake (4); ezustea eman eta (4); ezustea eman nahi (7); ezustea eman zuen (13); ezustea ematea (10); ezustea emateko (20); ezustea emateko gai (8); ezustea ematen (14); ezustea ematen saiatuko (7); ezustea eta (4); ezustea hartu (5); ezustea izan (41); ezustea izan al (6); ezustea izan da (17); ezustea izan zen (8); ezustea izango (6); ezusteak egon (4); ezusteak egon daitezke (4); ezusteak eta (6); ezusteak gerta (4); ezustean egin (4); ezustean eta (5); ezustean harrapa (8); ezustean harrapatu (139); ezustean harrapatu du (11); ezustean harrapatu gintuen (4); ezustean harrapatu nau (6); ezustean harrapatu ninduen (13); ezustean harrapatu zituen (4); ezustean harrapatu zuen (43); ezustean harrapatua (4); ezustean harrapatuko (12); ezustean harrapaturik (4); ezustean harrapatzea (7); ezustean harrapatzeko (9); ezustean harrapatzen (20); ezustean hartu (16); ezustean irabazi (10); ezustearen ondoren (5); inor ezustean (6); inor ezustean harrapatu (4); izugarrizko ezustea (4); lehen ezustea (6); lehen ezusteak (4); litzateke ezustea (4); txapelketako ezuste (6); txapelketako ezustea (5); zen ezustea (4); zen ezustean (5); zuen ezustea (5); zuen ezustean (21)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus