Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hau ezustekoa! Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 79. orr.
Ezustekoa izan zen niretzat, neuk Baionan birrindu nahi nuena bezalako leku bat Louiserentzat hain baliotsu gertatzea. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 147. orr.
Klubak hartutako erabakia ezustekoa izan da, Larrazabalek duen adina [...] eta taldean daramatzan denboraldi mordoa aintzat hartuz gero. Berria - Kirola 2004-03-25
A-8 autobideko luizia ezustekoa izan da, bai erabiltzaileentzat, baita azpiegituraren kudeatzaileentzat ere. Berria - Harian 2005-12-21
Nire ezustekoa eta nire poza! Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 115. orr.
Batera eta bestera begiratzen zuten, batetik edo bestetik ezustekoren bat espero balute bezala. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 173. orr.
Haren begitartea une batez alaitu egin zen, ezustekoren bat gertatu balitz bezala. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 270. orr.
Pertsonekiko harremanetan, denbora joan ahala gero eta hobeto ezagutzen ditugula uste dugu, haien jokabideak ere asma ditzakegula, harik eta, halako batean, ezusteko bat agertzen den arte; nortasunaren alde ezkutu bat izan liteke ezusteko hori, ez norbait ezkutukerian edo joko gaiztoan ari delako, baizik eta agertu arte ezezaguna izaten delako. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 187. orr.
Ezustekoak egon daitezke. Berria - Kirola 2006-04-13
Txekiar Errepublikak ezustekoa eman du, Frantziari irabazita. Berria - Kirola 2004-01-29
Milan eta Real Madril dira finalerdiak jokatzeko aukera gehien duten hautagaiak, itxuraz, baina Deportivok eta Monakok ezustekoa emateko moduko taldea daukate. Berria - Kirola 2004-03-23
Afari hartan, bestalde, Adelak ezusteko bat eman zigun: barazkijalea omen zela. Izan ere, nork esango zidan neuri biharamunean bertan beste ezusteko bat emango zidala Sarak? Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 27. orr.
Luze gabe, furgonetara itzuli behar izan dugu, eta harakoan Rubenek beste ezusteko bat ere eman dit. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 98. orr.
Eta ez naiz ezusteko gutxi igaroa, gertaera hilgarriak ziruditen makina bat igaroa baizik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 112. orr.
Mimoa batuta mugitzen hasi zen, modu mekanikoan, eta zakurrak, sekulako ezusteko izuak harturik, ihes egin zuen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 213. orr.
Poemak topatu zituenean, aurpegia okertu zuen ironiaz, ezustekoa ere ezkutatu gabe. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 19. orr.
Ezustekoa izan zen, egunerokotik zenbait milia urrundu gintuen uhina. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 157. orr.
Araitz Totorikaren gurasoek diotenez, sutea ez zen ezustekoa izan; izan ere, «halakorik gerta zitekeela aurretik esaten zuten auzoan». Berria - Euskal Herria 2006-03-05
Bizitzak ezustekoak ematen ditu. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 71. orr.
Ezustekoak ditugu bizipoz. Berria - Kirola 2006-04-06
Idoia ezustekoen kutxa iruditzen zait; hasiera-hasieratik liluratu ninduen, ustekabeko alderdiak erakutsiz, kaxa batetik inork espero ez dituen gauzak atereaz, azti batek bezala. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 187. orr.
Gizakia -mila ezustekoren ezusteko produktu hori denboran, ez Probidentzia orojakileren baten programarena- [...]. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 114. orr.
Egoera hori ezin da ezustekotzat hartu, batez ere, jokalarien kalitatea ikusita. Berria - Kirola 2004-01-31
Faktore gehiegi amezketarraren aurka, dirua ere kontra, oso kontra 100-45i, eta ezustekoan sinesten zuten gutxi harmailetan. Berria - Kirola 2004-08-04
Hemen, ezusteko berria. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 111. orr.
Ezusteko handia hartu nuela neuk ere. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 305. orr.
Eta ezusteko galanta jaso nuen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 100. orr.
Ezusteko desatsegin bat izaten da jaiotza, goxotik behar arrotzera. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 151. orr.
Ezusteko txiki bat, zirrarak, elkarrenganako interesa besterik ez zegoen gure artean. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 261. orr.
Goiz batez, baptistarekin gosaltzen ari naizela, horra non esertzen zaigun Sabeth gure mahaira: ezusteko pozgarria niretzat, Sabeth, bere bakero beltzekin. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 113. orr.
Ezetz esateko zer arrazoi zuen galdetu nion, eta ezusteko ederra harrapatu nuen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 119. orr.
Eta ezustekoa izugarria izan da, zu ikusi zaitugunean. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 135. orr.
Egilea bera izan zen lehen ezustekoa. Berria - Kultura 2004-03-10
Eguneko ezustekoa, aldiz, Esloveniako selekzioak eman zuen. Berria - Kirola 2004-01-30
Bigarren geratzea eta bigarren itzulira igarotzea, ez da aparteko ezustekoa izan niretzat. Berria - Euskal Herria 2004-03-25
Hemendik aurrera lortzen duena ez da inolako ezustekoa izango. Berria - Kirola 2006-02-23
Ezkon-hitza emateak sekulako ezustekoa izan beharko liken neskatxa gazte batentzat, ezusteko atsegina edo ezatsegina, nork eskatzen dion. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 45. orr.
Julio Rekexok ustekabe handia jaso zuen, erabateko ezustekoa, Lucy Bereziortua etxeko ate aurrean ikusi zuenean. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 274. orr.
Onik iritsi ginela diodanean esan nahi dut ez zitzaigula inolako ezustekorik gertatu. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 176. orr.
Amari galdetu nion zenbat neukan aurrezturik, eta berebiziko ezustekoa eman zidan, inoiz ez bainintzen arduratu hartaz. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 213. orr.
Ezustekoa, oso. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 33. orr.
Wilmarth andereñoak mahai baten gainean jarri zuen koktela, eta behera jaitsi zen Maryrengana, ezusteko gonbidatuen berri ematera. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 206. orr.
Ezusteko zerbait daukat gaur gauerako zuretzat, Algernon. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 38. orr.
Ezusteko poz bat emateko, altzari berriak erosten dizkidate, tea hartzeko mahaitxoa, idazmahaia, besaulkiak eta sofa bat, oso-oso politak denak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 64. orr.
Ezusteko zorigaitzen batek soilik larrituko luke. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 103. orr.
Gurasoen herrira joatea bururatu zitzaidan, haiei ezusteko ikustaldi bat egitera. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 108. orr.
Ezusteko haserrealdiak minduta utzi zuen Sara. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 121. orr.
Nire hitzek beren baitan gordetzen zuten mendeku tikiak ezusteko erantzuna bildu zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 219. orr.
Ez dut ukatuko ezusteko erabaki horren atzetik nire ausardia nabarmendu nahi nuela Dabiden aurrean. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 20. orr.
Dabid ez zen ohartu ere egin nire ezusteko etorreraz. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 47. orr.
Handik zortzi egunera, Müller andrearengandik berria jaso nuen ezen Lothar Müller jaun doktorea ezusteko heriotzaz zendua zela, hirurogei urteko adinean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 294. orr.
Graziazko une ahaztezinak, loriazko aldi labur-laburrak, ezusteko mirariak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 39. orr.
Merkatuari behatu behar diozu eta maiatzaren lehenaren ondoren Zurichera joateko prest egon, ezusteko aukerak agertzen badira. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 51. orr.
Letiziari ezusteko argia piztu zitzaion burmuinean. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 57. orr.
Hilik gertatu zen, kontatu zidatenez, ezusteko istripu bitxi bat zela bitarteko. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 188. orr.
Bat-batean, ezusteko ideia mingarri bat piztu zitzaion buruan: bere okerra ez ote zen izango xakean jokatuz arreta exekuziotik aldaratu nahi zuela, bere burua kondenatu guztiek heriotzari dioten beldur saihestezinetik babesteko? Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 86. orr.
Zein ezusteko aitaren eta amarengandik sortua nintzen? Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 50. orr.
Ezustekoa, harrigarria, gehiegizkoa, izugarria. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 179. orr.
Han, aurreneko berri ezustekoa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 75. orr.
Luperen begietan pausatu zenituen zeureak irmo, arnasestuka, eta haren barneko hezegunean zeharo husteko tenorea atzeratu zizun pentsamendu ezusteko batek: Zozoa naiz, zozoa behar dut izan, non aurkituko dut, egiazki, halako beste emakume bat? Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 83. orr.
Nola aurre egin gastu ezusteko hari? Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 189. orr.
Agente baten ekintza ezusteko baten gorabeheran gertatzen da guztia. atzera ere zaparrada ezusteko batek harrapatu gintuenean, non babesturik ez genuela, telefono kabina batera jo genuen. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 22. orr.
Gure bidaiari amaiera ezusteko eta ziur bat emanarazi ez ezik, denbora ezin laburragoan lortu zuen hori egitea. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 186. orr.
Operako entseiu gelara eraman ninduen hurrena, bera nire begietara are desiragarriago egiten zuen ausarkeria ezusteko batez. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 37. orr.
-Zer? -egin zuen oihu printzeak, elkarrizketaren nondik norakoaren aldaketa ezusteko horrek erabat zurturik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 535. orr.
Liluratu egin gintuen Txatoren irtenaldi ezusteko hark, izenak ozentasun sorgina zeukan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 148. orr.
Amak egundoko kolpea jaso zuen; aitaren heriotza bat-batekoa iruditu zitzaion, erabat ezustekoa, ez baitzen batere jabetu aldez aurretiko gainbeheraz. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 107. orr.
Baina osabaren ateraldi hura guztiz ezusteko eta abisurik gabea izan zen. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 106. orr.
Ezustekoak izan ziren hartutako erabakiak. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 77. orr.
Gertakari txiki ezusteko hark nire baitan sortu zuen ondoeza ez dut orain aditzera emango. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 153. orr.
Iruñan erakutsi zidaten, ordea, ezen munduan ezustekorik ez zegoela, zeren ezustekorik ezustekoena ere Jainkoaren usteko baitzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 392. orr.
Ez, ez, hori baino ezustekoagoa... Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 67. orr.
Isilaldi luze bat, ezustekoan harrapatu ditu. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 12. orr.
azken orduko ezustekorik (8); baina ezusteko (8); baina ezustekoa (7); baina ezustekorik (5); beste ezusteko (15); beste ezusteko bat (11); bigarren ezustekoa (5); da ezusteko (6); da ezustekoa (8); da ezustekorik (7); dira ezustekoak (4); du ezustekorik (4); edozein ezustekori (4); egundoko ezustekoa (6); egundoko ezustekoa eman (5); eguneko ezustekoa (4); ere ezustekoa (6); ere ezustekoa izan (4); eta ezusteko (36); eta ezustekoa (13); eta ezustekoak (9); eta ezustekorik (16); eta ezustekorik ezean (12); ez da ezustekoa (6); ez da ezustekorik (5); ez litzateke ezustekoa (4); ez zen ezustekoa (5); ez zen ezustekorik (24); ezusteko atsegina (9); ezusteko atseginak (5); ezusteko bat (33); ezusteko bat baino (4); ezusteko bat eman (5); ezusteko bat izan (4); ezusteko bisita (5); ezusteko ederra (10); ezusteko ederra hartu (5); ezusteko emaitzak (4); ezusteko eta (11); ezusteko galanta (13); ezusteko galanta eman (4); ezusteko garaipena (4); ezusteko garaipena lortu (4); ezusteko gutxi (4); ezusteko handi (16); ezusteko handi samarra (11); ezusteko handia (32); ezusteko handia eman (7); ezusteko handia hartu (7); ezusteko handia izan (8); ezusteko handiena (10); ezusteko handirik (18); ezusteko handirik ezean (9); ezusteko nagusia (7); ezusteko polita (4); ezustekoa da (4); ezustekoa eman (79); ezustekoa eman du (15); ezustekoa eman duen (5); ezustekoa eman nahi (6); ezustekoa eman zuen (28); ezustekoa eman zuten (5); ezustekoa ematea (5); ezustekoa emateko (34); ezustekoa emateko aukera (5); ezustekoa emateko gai (4); ezustekoa ematen (12); ezustekoa ematen saiatuko (7); ezustekoa ez (5); ezustekoa hartu (6); ezustekoa izan (59); ezustekoa izan da (21); ezustekoa izan zen (18); ezustekoa izango (9); ezustekoa litzateke (4); ezustekoak egon (4); ezustekorako zirrikiturik (6); ezustekorik egon (7); ezustekorik eman (5); ezustekorik ez (36); ezustekorik ez badago (8); ezustekorik ezean (69); ezustekorik gabe (8); ezustekorik gertatu (8); ezustekorik handiena (8); ezustekorik izan (28); ezustekotzat jo (4); hainbat ezusteko (4); inolako ezustekorik (4); lehen ezustekoa (6); litzateke ezustekoa (4); nolako ezustekoa (4); orduko ezustekorik (8); orduko ezustekorik ezean (4); txapelketako ezusteko (6); txapelketako ezustekoa (7); zen ezusteko (5); zen ezustekoa (11); zen ezustekoa izan (5); zen ezustekorik (25); zen ezustekorik egon (4); zen ezustekorik gertatu (4); zen ezustekorik izan (16); zuen ezusteko (5); zuen ezustekoa (7)