Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Holandarrek eskainitako letra asko badago, eta frantziarrek eskainitako ezkutu gutxi, dirua urri da Frantzian, eta ugari Holandan, eta kanbioak gora egin beharra dauka: nire ezkutuaren truke berrogeita hamalau sos-erdi baino gehiago eman behar zaizkit, bestela ez nituzke emango; eta alderantziz. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 76. orr.
Zenbat eta sos-erdi gutxiago balio frantziar ezkutuak, ezkutu gehiago jasoko du Holandak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 77. orr.
Frantzian hiru liberako ezkututan kontatu ohi denez, kanbioak eskatuko du zenbat sos-erdi balioko duen hiru liberako ezkutu batek. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 75. orr.
Kanbioa berrogeita hamalautan badago, hiru liberako ezkutuak berrogeita hamalau sos-erdi balioko du. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 75. orr.
Ondasunik eduki ez baina lan egiten duena, lanik egin gabe ehun ezkutuko errenta duena bezain ondo dago. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 119. orr.
Demagun Sistemaren garaian, zilarrezko txanponaren legearen eta pisuaren arteko erlazioan, kanbio-tasa berrogei sos-erdi zela ezkutuko. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 81. orr.
Hamar ezkutu urrezko balio al ditu ba kanabera honek? Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 176. orr.
Ezkutu sendoa babes harturik. Elizen arteko biblia Jb 15,26
Ezkutu biribil distiratsu bat zegoen zuhaitz baten enborretik zintzilik; azalean lau beso biribilen zeltiar espirala zeukan grabatuta, bere klanaren sinboloa. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 8. orr.
Haiek zaldi gainean burdinazko saredun kotak jantzita eta ezkutu distiratsuak hartu eta barre algaraka ikusteak, urruneko herrietako kantak abestuz, bihotzak pizten zituen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 384. orr.
Frantziak Holandari sos-erdi kopuru bat zor diolarik, zenbat eta sos-erdi gutxiago balio frantziar ezkutuak, ezkutu gehiago jasoko du Holandak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 77. orr.
Riddleren urrezko ezkutu distiratsua kantoiko armairu batean zegoen gordeta. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 198. orr.
Frantzian dirua erdira ahulduko balitz, eta hiru liberako ezkutu zaharrak Holandan hirurogei sos-erdi emango balitu, ezkutu berriak hogeita hamar besterik ez lituzke eman behar. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 79. orr.
Honek, ordea, maleta bat aurkituko du, barruan urrezko ehun ezkutu zituena. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 63. orr.
-Jauna, hamar ezkutu, urre-urrezkoak, eman nizkion nik gizon honi. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 175. orr.
Gelan, Lanceloten ezkutua zegoen zintzilik. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 26. orr.
Alde batera eta bestera ekin zion berriro, hau eraitsi, hura hil, ezkutuak zulatu, buruko babesgarriak erauzi. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 24. orr.
Adarga: larruzko ezkutu obalatua. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 15. orr.
Rodela: ezkutu borobila, ezkerrarekin heldu eta ezpata-lehiatan bularra babesten zuena. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 34. orr.
Ezkutu ikaragarri handi, biribil eta beltzak zituzten, eta esku koskotsuetan mailu astunak. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 209. orr.
Atera ezpatak, eta erabili mahaiak ezkutu gisa. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 168. orr.
Ezpata eta ezkutua. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 126. orr.
Presta ezkutu-babeskiak eta jo gudura! Elizen arteko biblia Jr 46,3
Lehorrean dituzun hiriak suntsituko dizkizu gerraz; gerlariek eraso-dorreak jarriko dituzte zure kontra, lubetak eraikiko zuri erasotzeko eta ezkutu-hesia jarriko beren babeserako. Elizen arteko biblia Ez 26,8