Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezpatak eta erredolak ekarriko dituzte, basurdearen itxurako buruoskolak, uzta ugalarazteko aztieleak, kosmogonia lausoak, hunoen eta godoen alegiak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 199. orr.
Armarria hor dago, baina urteek ezabatu egin dute erredola. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 119. orr.
Sancho Périz Aguirrekoa, tunika beltz eta kapilu lehuna duena; Fortún Sanchez Oriakoa berriz, altzairu mailazko kota eta idi larruzko erredola duena; Garzes Arbizukoa harako hura, hamalau heriotzen egile krudela.Zaldunak baziren eta zaldizkoak, ezpatak eta azkonak bazituzten, zilarrezko armadurak, kaskoak eta ere erredolak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 133. orr.
Santillana del Mar da herri kozkor bat, dena jauregiz, komentuz eta palazioz egina; gehienak erredola gaitzekin edertuak. Herria 2001-06-07
Haurra neska eta aitoren alaba delarik, errodela errazkiago ibil dezan burdin gorritu baten bidez ezkerreko bularra mozten diote. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 69. orr.
Hasian hasi, urtero arma gehiago hemen eta han eta haien kontra jokatzeko, behar zen erredola gisako bat ezarri eta eraiki Estatu Batuetako zeruan. Herria 2004-01-15
Beraz azkartu gogo du mizilen kontrako erredola. Herria 2001-05-10