Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere baitan egin zuen ezen, bere ezkontza propioaren aurretik, ez ote zuen neskaren ezkonsaria prestatzen hasi beharko. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 81. orr.
Familia bien artean eztabaidatu eta negoziatu zituzten ezkonsariak eta elkarketaren gorabeherak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 14. orr.
Zu, ordea, emakumeen Erregina, ezkonsaririk ez duen bakarra zara, izan ere zure maitasuna espirituala eta zerutikakoa baita. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 199. orr.
Eta mila dinar hauek zure ezkonsaria dira! Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 48. orr.
Neska horrek bi mila errubloko ezkontsaria izango balu, mauka ederra lukek berarekin ezkontzea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 141. orr.
Etxaldea da nire ezkonsaria. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 261. orr.
Ea norekin zegoen ezkondurik, ea ezkontsaria handia ala txikia izan zen, ea aitaginarreba pozik geratu zen ala haserretu egin zen ezkontzan opari gutxi jaso zituelako. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 97. orr.
Adulterioaren emaitzei dagokienez, direnak direla, etxean hartu behar dira senarrarenak ez diren umeak ere, eta, emaztearenak direnez, emakume horren ezkonsariaren zati bat jasotzeko eskubidea dute. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 117. orr.
Antioko bere adiskideekin jauretxe hartara joan zen, jainkosarekin ezkontzeko aitzakiaz, horrela, ezkon-saritzat hango aberastasunak hartuko zituelakoan. Elizen arteko biblia 2 M 1,14
Ezkonsari ederra igartzeaz gain, andre gaztea barran aparta egongo zela pentsatzen zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 201. orr.
Esposatzen bahaiz, izurri hau emango dinat ezkonsari: xahu izanagatik izotzaren pare, aratz elurra bezain, ez haiz libratuko kalumniatik. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 115. orr.