Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dote 1 iz ezkonsaria.

Orduan, baserriko idiak uztarrian, arropak, aferak eta dotea osatzen zuen oihaleria osoa orgetan garraiatu zioten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 59. orr.

Ezkondu egingo da dotea ordaindu eta gero.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 80. orr.

Arreba bat nuen ni baino zaharragoa, eta aita haren dotea ari zen osatzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 125. orr.

-Zer nolako dotea eskatuko zenioke nire semeari zure alabarekin ezkontzeko?  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 37. orr.

Orduan, baserriko idiak uztarrian, arropak, aferak eta dotea osatzen zuen oihaleria osoa orgetan garraiatu zioten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 59. orr.

Gizonak ez zuen dotea ekartzeko asmorik eta ezkonsaria emakumearen esku baino ez zuen utzi nahi.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 162. orr.

Ezkondu ere egin da, dote ederra ekarri dion neska dohakabe batekin.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 88. orr.

Zinez, dotea deabruak asmatu duen azpijanik bihurriena da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 82. orr.

Dukesa Ana hamalau urtetan Frantzia puska hartako Charles VIII. Errege zaharkituarekin ezkontarazi zuten, Bretainia dotean ekartzen ziola.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 124. orr.

Beren seme-alabak ezkontarazi nahi ez zituzten aitak, edo alabei dotea eman nahi ez zietenak, magistratuek behartzen zituzten hartara.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 110. orr.

Aita, kontuak argi eta kantuak garbi: nire sei ahizpei uharte bana eman diezu dotean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 76. orr.

Mutil gazte asko dago, gurasoek eraginik, "dote bila" dabilena.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 86. orr.

Dote gaberik ezkondu zen hamahiru urtetan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 93. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ez du gerratik bueltatzerakoan premu-dotea jasotzeko esperantza galdu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 277. orr.

Ezkonberri dotez hornituagoak ikusi ziren noski lehenago Maulen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 89. orr.

3 irud/hed

Elizarentzako ziren: zure apaiz-dotea.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dotea eman (5); dotea eta (3); haren dotea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus