Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Frisco-ra itzuli eta ezkondu egin nintzen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 313. orr.
Aita, nire bizitzan ezagutu dudan aitarik onena, hogeita hamasei urte zituen arte ez zen ezkondu; amak hogeita bost zituen orduan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 19. orr.
Ba, ezkondu, izan seme-alabak, familia-guraso zintzoa izango zara. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 293. orr.
Bill eta Linda ezkondu zirenean, Jerry izan zen aita jauna. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 70. orr.
-Eta zu, osaba Kamil, noiz ezkonduko zara zu? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 142. orr.
Saulen alaba Mikalekin ezkondu David. Elizen arteko biblia 1 Sm 18,17 tit
Nahamen arrebarekin ezkondu zen Hodias. Elizen arteko biblia 1 Kro 4,19
Hirmengarda enperatriza hil eta gero, zeinekin hiru haur izan baitzituen, Judithekin ezkondu zen, eta seme bat izan zuen harekin. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 332. orr.
Ximurrarekin ezkondu, etxekoandretu eta amatu zenez geroztik biribiltzera emandako gorputz eta begitarte horietan deus guti gelditzen zen hogei urte bete gabean ezagutu nuen neska mehakil eta bisai-hezurtsutik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 327. orr.
Amarekin ezkondu zenean ez zitzaidan askorik gustatzen, baina apurka-apurka aldatu egin zait haren gaineko iritzia. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 93. orr.
Alargun geratu ondoren ezkondu zen zure amarekin. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 168. orr.
Gelatxo 25 urte zituela ezkondu zen Mariarekin. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 30. orr.
-Tontoa ez bahaiz, harekin ezkonduko haiz hi -erantzuten zion Tellagorrik. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 49. orr.
Horra, bada: neure ahaide honekin ezkondu naiz, ez grina txarra asetzeko, zuzen jokatzeko asmoz baizik. Elizen arteko biblia Tb 8,7
Nahiago nuke benetako gizon batekin ezkondu izan banintz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 71. orr.
Ezkondu egingo naiz Hannarekin. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 249. orr.
Orain non ote dagoen galdetu diot neure buruari, Osakan jarraitzen ote duen ontzitegietan lanean, ezkondu ote zen azkenean bere andregaiarekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 394. orr.
Bi anaia elkarrekin bizi eta bietako bat semerik gabe hiltzen bada, alarguntsa ez da beste senitarteko gizon batekin ezkonduko; koinatua ezkonduko da berarekin, koinatuari dagokion eginbeharra betez. Elizen arteko biblia Dt 25,5
Biak ezkondu zaizkio bateratsu, eta bakarrik utzi dute Préchacq-en. Txillardegi «Putzu», 1999 - 117. orr.
Bakarrik bizi naiz, umeak gazterik ezkondu zitzaizkidalako denak. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 97. orr.
Hemeretzi urterekin ezkondu zen aurrenekoz, eta ezkontza zoritxarreko hark bultzatu zuen alkoholera. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 10. orr.
Bere izebetarik bat, Parisko handiki baten etxerat ezkondu behar zuela-eta, Parisen egon baitzen eta Parisko handitasunarekin liluraturik itzuli baitzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 27. orr.
Aizarnazabalen jaio nintzen ni, Urola bailarako herririk gordeenean, eta gazte samarrik Tolosara ezkondu. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 15. orr.
Claus nahiko behartsua zen eta askok zioten Sunny-rekin diruagatik bakarrik ezkondu zela. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 25. orr.
Ni, zoritxarrez, Floraren etxera ezkondu nintzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 285. orr.
Eta zergatik ez da bera hona ezkontzen, hi hara ezkondu beharrean? Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 19. orr.
Horietarik bat ezkondu zen Ondarrola Axinera, beste bat Azkarate Ferranddoinera, Ana Josefa aldiz etxera Eiheralarreko Arrosagaray-ekin eta, alargundu ondoan, Gortari-rekin. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 49. orr.
Haren ama haurgintza minetatik bizirik irten ezinik hil zelarik, aita bigarrenez ezkondu baitzen, 1920an. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 56. orr.
Laster ezkonduko zitzaion Jessica ahizpa ez bezala, gorputz eta aurpegieraz arras itsusia zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 220. orr.
Maitemindu zen teologoa, seme bat egin zion neska gazteari eta ezkutuan ezkondu ziren. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 187. orr.
Orain ez haiz, bada, esaten hasiko ezkondu egin nahi dunala, eta elizaz ezkondu ere? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 167. orr.
-Zergatik ez zinen berriz ezkondu? «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 39. orr.
Eta azkenean penaltiz ezkondu zineten, ezta? Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 105. orr.
Bizitzak aurrera jarraitu zuen -armadan bi urte, lana, ezkondu, familia baten ardura, geroz eta diru gehiago irabazi beharra, eta geure kasa aurrera egiteko potrorik ez daukagunean itotzen gaituen simaur hori guztia-, baina ez nuen sekula galdu liburuetarako interesa. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 20. orr.
Neska horrekin ezkondu aurretik, urtebetez elkarrekin bizi izan ginen, oso pozik, baina ezkondu bezain laster, gauza onik ez. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 313. orr.
Ezkondu aurretik emakumea gutxietsia da. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 73. orr.
Harry eta Bette aski sarri oheratzen ziren elkarrekin ezkondu osteko lehenbiziko urteetan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 49. orr.
Ez zegoen ezkondu ondorengo lehen gauean elkarrekin oheratzerik, ez eta hurrengo bietan ere, Elizaren baimena erosi gabe. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 243. orr.
Ezkondu zenetik senarra emaztearen etxeko dirua bereganatzen saiatu zen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 90. orr.
Zertarako ezkondu behar zuen hark? Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 129. orr.
Marzela oso neska ederra omen zen, baina inola ere ezkondu nahi ez zuenez, artzain gisa bizitzea erabaki zuen. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 44. orr.
Nire ezkondu nahi eza printzipio-kontua dela behin baino gehiagotan esana nion. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 43. orr.
Batasunean jaiotzen diren 100 haurretik 27,2 ezkondu gabeko amengandik jaiotzen dira. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 285. orr.
Hala ere, ezkontzen bazara, ez duzu bekaturik egiten; neskatxak ere, ezkontzen bada, ez du bekaturik egiten. Elizen arteko biblia 1 Ko 7,28
Gizon batek emaztea zapuztu badu, eta emaztea, apartatu ondoren, beste batekin ezkontzen bada, gizon hura ezin izango da berriro emazteagana itzuli. Elizen arteko biblia Jr 3,1
Norbait koinatarekin ezkontzen bada, nazkagarrikeria egiten du; anaia desohoratu duenez gero, ez dute ondorengorik izango. Elizen arteko biblia Lb 20,21
Ezkondu nintzenean Jainkoaren aurrean zin egin nuen onerako eta txarrerako ezkontzen nintzela. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 16. orr.
Lege zaharren arabera, bakoitzak ezkontzeko eta seme-alabak izateko duen gaitasun naturala ezin zen kendu. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 114. orr.
Hannak ere ez baitzuen ezkontzeko asmorik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 65. orr.
Egia esan, nik ez zioat deus erromantikorik ikusten ezkontzeko eskea egiteari. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 25. orr.
Hamidak emana zuen ezkontzeko hitza eta, nahigabean aiene bat atera zitzaiolarik, Aluanek galdegin zion: [...] Baina ezkontzen direnek arazo handiagoak izango dituzte beren bizitzan, eta nik ez nuke nahi horrelakorik zuentzat. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 180. orr.
Antioko bere adiskideekin jauretxe hartara joan zen, jainkosarekin ezkontzeko aitzakiaz, horrela, ezkon-saritzat hango aberastasunak hartuko zituelakoan. Elizen arteko biblia 2 M 1,14
Ni inoiz ezkontzen banaiz, ezkonduta nagoela ahazteko ahalegina egingo diat. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 25. orr.
Ez gituk lur baten jabe izaiten ahal, ez gituk guhauren artean baizik ezkontzen ahal, ez gituk elizan bertze fededunekin nahasten ahal. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 177. orr.
Eta zergatik ez da bera hona ezkontzen, hi hara ezkondu beharrean? Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 19. orr.
Ezkondu egingo zaitugu; ez al da egia, Ivan Grigorievitx, ezkondu egingo dugula? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 223. orr.
-Bai, ezkonduko dugu, ezkonduko dugu -lagundu zion ganberaburuak-. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 223. orr.
Geratzen ziren bietatik, Andreak hogeita hamarren bat urteko beltz bati heldu dio, jaseko eta are dotorea, [...] baina itxura badaezpadako samarrekoa, eta haiek ere ezkondu ditut, nahiz artean ere arnasa larri eduki aurreko lasterketaz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 147. orr.
Bere lehen-seme Er, Tamar izeneko emakume batekin ezkondu zuen Judak. Elizen arteko biblia Has 38,6
-Ezkon gaitza berorrek! Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 78. orr.
-Ezkondu egin nahi naute. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 192. orr.
"Beharbada aitak emakume honekin ezkondu nahi ninduen" egin zuen bere baitan. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 126. orr.
Ikusi nuen andre ezkondu hori, bertutez betea; ikusi nuen eta aitortzen dut jantzi sekularraren azpian Kristo Jaunari sagaraturiko arima zela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 429. orr.
Norbait emakume ezkondu batekin oheratua harrapatzen badute, biak hilko dituzte, gizona eta emakumea. Elizen arteko biblia Dt 22,22
Guztiz pozgarria da pentsatzea emakume gazte bat, emakume gazte ezkondu bat, garbi eta orbainik gabe bizi daitekeela halako giro batean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 277. orr.
Tira, zer sentitzen da, ene dama ezkondu zaharra? Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 86. orr.
Zenbat eta ezkondu gutxiago izan, leialtasun gutxiago dagoela ezkontzetan; lapur gehiago dagoenean ere, lapurreta gehiago izaten baita. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 114. orr.
Beharra eta alaitasuna ez bide dira gustura ezkontzen ordea. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 17. orr.
Pixkanaka, irakurketa haiekin nire barneko egoera eta liburua ezkontzen hasi nintzen, menturaz zein inoren aholkuz egindako irakurketei esker. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 88. orr.
Zientzia aise ezkontzen da errealitatearekin, betetzen da eta funtzionatzen du askotan behintzat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 44. orr.
Nekez ezkontzen ziren jende zibilizatuari uste zaion jendetasunarekin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 227. orr.
Maltzurkeria gaizki ezkontzen zenez hazpegi onbera haiekin, aski bitxia izan zen nire adiskidearen aurpegiera. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 20. orr.
Bestelako ikuspegi bat gaineratzen zion -kezkagarria, indarkeriazkoa- osatzen ari nintzen irudiari, eta oso gaizki ezkontzen zen hori, itxuraz, aurrean neukan gizon baketsu lasaiarekin. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 96. orr.
Noziook guztiok, bistan da, nekez ezkontzen dira ordura arte "txakur molekular"aren egitura eta funtzionamenduaz genuen ideiarekin. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 106. orr.
Burdinarekin ezkontzen delako, latorri malgu bilakaraziz eta horrenbestez "nocens ferrum" delako tasun odolgosea kenduz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 243. orr.
Harentzat, karaktere bereganatuen ondoretasunak baino ezin zuen -hots, berak egiaztatutzat zeukan teoriak- modu iraunkorrean aldarazi izadia, eta, beraz, hura baino ezin ezkondu doktrina marxistarekin. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 46. orr.
Jainkoaren legea eta gizonena ez direla beti aise ezkontzen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 217. orr.
Ezinean, erorialdian edo malenkonian ernetzen dira eskuarki egiarik ederrenak, zinezkoenak eta beltzenak, hots, bizitzearekin nekezenik ezkontzen direnak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 267. orr.
Iparra eta hegoa ezkontzen ote dira elkarrekin? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 402. orr.
Ezkondu gabe hil zen neska. Elizen arteko biblia Epa 11,39
Ezkondu gabe bizi, alegia, haiengatik? Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 94. orr.
Xariak zigor bera ezartzen die ezkondu gabe sexu harremanak izaten dituztenei, abortatzen dutenei edo bortxatzaileei. Berria - Gaiak 2004-02-11
Zure anaia, nik dakidala, ezkondu gabe zegoen, ezta? Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 81. orr.
Ezkondu gabe haurra izan dutenen kopurua igo egin da. Berria - Euskal Herria 2004-09-29
Elkarrekin, nahiz ezkondu gabe, modu egonkorrean bizi ziren bikoteak ere bazeuden, baina gainerakoak ere, ados egonez gero, batera oheratzen ginen batzuetan inolako arazorik gabe. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 134. orr.
Gazte horiek elgar maite-eta erabaki dute elgarrekin bizitzea ezkontzeko baimena ukan arte eta beraz ezkondu gabe. Herria 2001-06-07
Beldur nintzen, bestalde, Idoia edozein unetan kondoiei buruz eta ezkondu gabe larrua jotzeaz hitz egiten hasiko ote zen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 184. orr.
Urte hartan bertan, Laclosek beste eskandalu bat jasan behar izan zuen: Marie-Soulange Duperré ezagutu eta harekin hasi zen harremanetan, handik bi urtera seme bat izan zuten, artean ezkondu gabe. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 10. orr.
Erradikaltasun politikoa inolako absolutismo teorikorekin ezkondu gabe. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 36. orr.
Gizon ezkondu gabea zen eta diruz ongi hornitua. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 76. orr.
Berak esanda genekien ezkondu gabea zela, eta berak esanda jakin genuen zein neurritaraino zen bere marxismoan koherente. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 46. orr.
Gregorio, aszensoreetakoa, ezkondugabea. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 82. orr.
-Horretarako -esan zuen Santxok-, ezkondu gabea izan beharko du ezkutariak, eta meza laguntzen jakin beharko da gutxienez. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 65. orr.
Ezkondu gabeko neska baten haurra da. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 128. orr.
Ezkondu gabeko amak, ama ez zen emakume gazte hark, gero zure ama izango zenak. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 141. orr.
aberats batekin ezkondu (4); alaba batekin ezkondu (6); alabak ezkondu (4); alabarekin ezkondu (12); aldiz ezkondu (10); aldiz ezkondu eta (5); amarekin ezkondu (6); an ezkondu (10); an ezkondu dira (9); artean ezkondu (4); azkenean ezkondu (4); baina ezkondu (10); bat ezkondu (10); batean ezkondu (6); batekin ezkondu (94); batekin ezkondu behar (4); batekin ezkondu eta (7); batekin ezkondu nahi (5); batekin ezkondu zela (7); batekin ezkondu zen (40); berarekin ezkondu (16); berean ezkondu (4); berehala ezkondu (7); berriro ezkondu (9); berriz ezkondu (12); bertan ezkondu (5); bikote ezkondu (7); da ezkondu (4); davidekin ezkondu (4); du ezkondu (4); dut ezkondu (5); edo ezkondu (4); egun hautan ezkondu (6); ekin ezkondu (4); elizan ezkondu (11); elizan ezkondu dira (6); elizaz ezkondu (4); elkarrekin ezkondu (6); emakume batekin ezkondu (12); emakume ezkondu (5); ere ezkondu (8); erreginarekin ezkondu (6); erreginarekin ezkondu nahi (5); eta berehala ezkondu (4); eta ezkondu (55); eta ezkondu egin (12); eta ezkondu egingo (6); eta harekin ezkondu (14); etxean ezkondu (6); etxean ezkondu dira (4); ez ezkondu (13); ezkon dadin (5); ezkon ez (4); ezkondu ahal (13); ezkondu ahal izango (5); ezkondu ahal izateko (6); ezkondu arte (10); ezkondu aurreko (10); ezkondu aurretik (47); ezkondu baino (18); ezkondu baino lehen (14); ezkondu baitzen (8); ezkondu barik (4); ezkondu bat (7); ezkondu batekin (7); ezkondu behar (49); ezkondu behar nuen (4); ezkondu behar zuela (6); ezkondu behar zuen (4); ezkondu beharko (5); ezkondu beharra (10); ezkondu beharrak (4); ezkondu beharrik (4); ezkondu berri (7); ezkondu berriak (5); ezkondu berrieri (7); ezkondu berrieri eta (5); ezkondu da (30); ezkondu dadila (5); ezkondu dira (96); ezkondu dira herriko (4); ezkondu dira iragan (18); ezkondu dire (7); ezkondu edo (8); ezkondu egin (85); ezkondu egin behar (12); ezkondu egin beharko (4); ezkondu egin nahi (12); ezkondu egin zela (5); ezkondu egin zen (25); ezkondu egin ziren (7); ezkondu egingo (37); ezkondu egingo da (10); ezkondu egingo gara (5); ezkondu egiten (14); ezkondu ere (14); ezkondu ere egin (7); ezkondu eta (155); ezkondu eta berehala (7); ezkondu eta gero (19); ezkondu eta handik (8); ezkondu eta hiru (11); ezkondu eta seme (6); ezkondu ez (13); ezkondu gabe (27); ezkondu gabeko (7); ezkondu ginen (16); ezkondu ginenean (4); ezkondu izan (8); ezkondu izanak (4); ezkondu nahi (97); ezkondu nahi du (4); ezkondu nahi duzu (4); ezkondu nahi duzuenok (5); ezkondu nahi ez (7); ezkondu nahi izan (13); ezkondu nahiko (7); ezkondu nintzen (27); ezkondu nintzenean (11); ezkondu ondoren (13); ezkondu orduko (4); ezkondu ostean (5); ezkondu osteko (4); ezkondu zaitez (4); ezkondu zan (4); ezkondu zauku (9); ezkondu zauzkigu (5); ezkondu zela (24); ezkondu zen (224); ezkondu zen eta (14); ezkondu zenean (23); ezkondu zenetik (7); ezkondu zirela (8); ezkondu ziren (63); ezkondu zirenean (6); ezkondu zituen (7); ezkondu zuen (6); gabe ezkondu (4); gazte ezkondu (8); gero ezkondu (8); gizon batekin ezkondu (4); gizon ezkondu (7); gizonak ezkondu (4); gizonarekin ezkondu (4); hamar urte ezkondu (4); han ezkondu (5); harekin ezkondu (31); harekin ezkondu zen (10); hautan ezkondu (6); hautan ezkondu dire (6); herriko etxean ezkondu (5); hiru aldiz ezkondu (4); honekin ezkondu (6); horrekin ezkondu (9); iragan larunbatean ezkondu (18); joanden larunbatean ezkondu (8); larunbatean ezkondu (31); larunbatean ezkondu da (9); larunbatean ezkondu dira (17); laster ezkondu (6); neska batekin ezkondu (5); neskarekin ezkondu (4); ni ezkondu (5); nirekin ezkondu (24); nirekin ezkondu nahi (15); noiz ezkondu (5); norbaitekin ezkondu (5); norekin ezkondu (9); nuen ezkondu (5); ondoren ezkondu (4); rekin ezkondu (4); semearekin ezkondu (4); urte ezkondu (7); urte ezkondu ziren (5); urterekin ezkondu (5); zen ezkondu (9); zergatik ezkondu (9); zergatik ezkondu behar (4); zorionak ezkondu (7); zorionak ezkondu berrieri (6); zuen ezkondu (9)
aldiz ezkondua (4); batekin ezkondua (32); batekin ezkondua zegoen (4); batekin ezkondua zen (4); dago ezkondua (5); emakume batekin ezkondua (4); emakume ezkondua (7); emakume ezkonduak (4); emakume ezkonduek (4); eta ezkonduak (4); ez dago ezkondua (5); ezkondua da (8); ezkondua den (4); ezkondua egon (4); ezkondua eta (20); ezkondua eta bi (5); ezkondua izan (5); ezkondua naiz (6); ezkondua zara (4); ezkondua zegoen (12); ezkondua zela (6); ezkondua zen (29); ezkonduak direla (7); ezkonduak ziren (6); gizon ezkondua (11); urte ezkonduak (4); urte ezkonduak direla (4)
alabarekin ezkonduko (4); bat ezkonduko (5); batekin ezkonduko (9); batekin ezkondurik (7); batekin ezkonduta (13); berarekin ezkonduko (9); dago ezkonduta (11); ere ezkonduko (5); eta ezkonduko (7); eta ezkonduta (6); ezkonduko da (22); ezkonduko den (4); ezkonduko gara (5); ezkonduko naiz (15); ezkonduko naizela (5); ezkonduko nintzateke (4); ezkonduko ote (4); ezkonduko zara (10); ezkonduko zela (11); ezkonduko zen (14); ezkonduko ziren (5); ezkondurik egon (6); ezkondurik eta (4); ezkondurik ez (6); ezkondurik zegoen (4); ezkonduta dago (22); ezkonduta dago eta (5); ezkonduta dagoela (4); ezkonduta dagoen (6); ezkonduta egon (23); ezkonduta egon behar (4); ezkonduta egotea (4); ezkonduta eta (8); ezkonduta ez (7); ezkonduta nago (4); ezkonduta zegoela (6); ezkonduta zegoen (7); ezkonduta zeuden (4); ezkondutako bikote (4); harekin ezkonduko (8); homosexual bat ezkonduko (4); nirekin ezkonduko (4); noiz ezkonduko (5); sekula ezkonduko (4); semearekin ezkonduko (4); urte ezkondurik (4); urte ezkonduta (4); zurekin ezkonduko (5)
aise ezkontzen (4); alabarekin ezkontzeko (7); baina ezkontzeko (5); batekin ezkontzea (15); batekin ezkontzeko (9); batekin ezkontzekotan (4); batekin ezkontzen (21); batekin ezkontzera (5); berarekin ezkontzeko (13); berarekin ezkontzeko eskatu (4); berriro ezkontzeko (4); beste batekin ezkontzen (4); bikote homosexualak ezkontzea (6); bikote homosexualei ezkontzeko (8); bikote homosexualek ezkontzeko (4); eta ezkontzeko (10); eta ezkontzen (5); eta harekin ezkontzen (4); ez ezkontzeko (7); ezkontza laster ezkontzekotan (21); ezkontzea da (4); ezkontzea erabaki (6); ezkontzea eta (6); ezkontzeko asmoa (13); ezkontzeko asmorik (7); ezkontzeko aukera (13); ezkontzeko baimena (11); ezkontzeko baimena eman (4); ezkontzeko erabakia (4); ezkontzeko eskatu (11); ezkontzeko eskubidea (13); ezkontzeko eta (12); ezkontzeko hitz (7); ezkontzeko hitz emanda (4); ezkontzeko hitza (16); ezkontzeko hitza eman (8); ezkontzeko hitza emana (4); ezkontzeko prest (7); ezkontzekotan dira (5); ezkontzekotan dire (26); ezkontzekotan zen (5); ezkontzen bada (10); ezkontzen da (20); ezkontzen dela (4); ezkontzen den (9); ezkontzen denak (6); ezkontzen denean (4); ezkontzen dira (18); ezkontzen diren (10); ezkontzen direnak (4); ezkontzen ez (8); ezkontzen zela (7); ezkontzen zen (7); ezkontzen zenean (4); ezkontzen ziren (15); ezkontzera zihoala (5); harekin ezkontzeko (16); harekin ezkontzen (7); homosexualak ezkontzea (7); homosexualak ezkontzeko (4); homosexualei ezkontzeko (9); homosexualek ezkontzeko (6); homosexualen arteko ezkontzen (4); laster ezkontzekotan (26); laster ezkontzekotan dire (22); nirekin ezkontzea (4); nirekin ezkontzeko (7); nola ezkontzen (4); ongi ezkontzen (6)