Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezkongabe 1 izond ezkondu ez dena.

Emakume ezkongabea zen, berrogei bat urte zituena.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 21. orr.

Lagunaren aitaren arreba ezkongabea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 132. orr.

Kandidoren izeba ezkongabearen etxea lehenbiziko solairuan zegoen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 62. orr.

Soltero guztiak mutil ezkongabeak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 131. orr.

Gizon ezkongabeek arazorik gabe izan ahal dituzte harremanak prostitutekin.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 116. orr.

Gizon ezkondua emakume ezkongabearekin erlazionatzen bada, haren emazteak sala dezake auzitegian, eta irtenbidea bigarren emakumea bigarren emaztetzat hartzea izan daiteke.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 117. orr.

Raimundo Benvindo Silva zuzentzailea ezkongabea da eta ez du ezkontzeko asmorik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 49. orr.

Emakume ezkongabe eta kastitatean bizi direnei eta ezkondu guztiei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 151. orr.

** Emakume ezkongabea eta neskatxa Jaunaren gauzez kezkatzen dira, eta beroni gorputz-arimaz emanak bizi dira; ezkondua, berriz, munduko gauzez, bere senarrari atsegin nola emango.  Elizen arteko biblia   1 Ko 7,34

Pistamiglio jauna, bada, sailburu ezin hobe bat zen, ez jada gaztea, ezkongabea, zentzuduna oso, guztiek estimatua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 98. orr.

Ezkongabea naiz, ez dut ez emazterik ez umerik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 124. orr.

Ezkongabea zarela? Ez hasi emazte bila.  Elizen arteko biblia   1 Ko 7,27

Berrogei eta koska zituen emakumea, ezkongabe edo alargun bakartia, hitzordu itsuetan bere bizitzako gizonezkoa aurkitzeko esperantza oraindik galdu ez zuen horietakoa.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 107. orr.

Gizon bakoitza emakume guztiekin, ezkongabe zein senardun, eta emakume bakoitza gizon guztiekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 99. orr.

Galdetu nionean ea deitura hura, Mazzuchelli, senarrarena zen edo bere ezkongabetako deiturari eutsi ote zion, barre egin zuen, eta esan zuen senarra irlandar peto-petoa zela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 107. orr.

Nik, Fulgor Sedanok, 54 urteko gizona, ezkongabea, lanbidez administratzailea, auziak abiarazi eta jarraitzeko gai, ahalez eta neure zuzenbidez, honako eskabide-azalpen hauek egiten ditut.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 56. orr.

2 (izen gisa)

Ezkontideek, izatezko bikote heterosexualek eta ezkongabeek izanen dute haur bat adoptatzeko eskubidea.  Berria - Euskal Herria   2004-10-01

Bost ziren: idazle bat, mediku bat eta hiru ezkongabe aberats, lanbiderik gabeak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 105. orr.

Alde batean ezkonduak jartzeko agindu zuen, eta bestean ezkongabeak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 108. orr.

Ordena berri honek era guztietako jendea hartzen zuen, kleriko nahiz laiko, ezkongabe nahiz ezkondu, bai gizonezko eta bai emakumezko. Ezkongabea naiz eta bakarrik bizi naiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 760. orr.

Luze gabe, emakume bat eseri zen laugarren tokian; ez zegoen antzematerik zer ote zen: ezkondua edo ezkongabea, senitartekoa, etxeko administratzailea edo apopilo arrunta.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 147. orr.

Ni baino hiru-lau urte zaharragoa, ezkongabea edo dibortziatua, erdi mailako funtzionarioa edo bulego bateko enplegatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 250. orr.

Ezkongabeen klub bateko kidea da. Ezkongabeentzat ez daukat Jaunaren agindurik.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 29. orr.

Ezkongabeei eta andre alargunei, dauden egoeran jarraitzea on dutela esaten diet, ni bezala.  Elizen arteko biblia   1 Ko 7,8

Denbora batez, Lajosek senipartea eskuratu zuenean, elkarrekin bizi izan ziren hiriburuan, nik sekula ezagutu ez nuen ezkongabe-apartamentu zoragarri batean.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 34. orr.

Aldizkari batean baino gehiagotan "Urrezko ezkongabea" nintzela argitaratu zuten.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 31. orr.

3 (adizlagun gisa)

1979ko abenduaren 19an hil zen, ezkongabe, Mexiko hirian.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 316. orr.

Bigarrenik, Voskuijlen alabetan zaharrena izateak, eta amak ezkongabe dagoelako txantxak egiteak; hirugarren, Bepek hogeita lau urte baizik ez izateak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 316. orr.

Esadazu: zergatik egon zara hainbeste urtez ezkongabe?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 36. orr.

Ematen du berori ez dela ohartzen, Chasuble doktore maitea, ezkongabe gelditzera tematzen den gizona tentazio publiko bihurtzen dela betiko.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 78. orr.

Ez zarete bakarrik bizi ahal izateko geratu ezkongabe; zuetako bakoitzak lagunak izaten ditu hala mahaian nola ohean, eta bakea besterik ez duzue bilatzen zuen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 108. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ezkongabea (6); ezkongabe batek (4); ezkongabe eta (3); ezkongabea da (6); ezkongabea naiz (6); ezkongabea zen (6); ezkongabeak dira (3); gizon ezkongabeek (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus