Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezizen (ETCn 341 agerraldi) 1 iz norbaiti, nabarmentzen duen ezaugarriren bat dela eta, jartzen zaion izengoitia. ik gaitzizen.

Ezizena esaten diote batzuek beste batzuek goitizena, izengoitia edo gaitzizena esaten diotenari.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 80. orr.

Korobotxkaren nekazari gehienek ezizenak edo izengoitiak zituzten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 201. orr.

Nekazari batzuen izenek -eta batez ere ezizenek- harrituxe uzten zuten Txitxikov.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 88. orr.

Izena ezkutatzeko modu honek ezizenak asmatzeko bidea ematen du.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 110. orr.

Hortik dator zure ezizena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 102. orr.

Jexux Lete Sarasola, idazlanetarako Ibai-Ertz ezizena erabili ohi zuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 9. orr.

Toto esaten dugu beti, hori baita nire osabari txikitatik geratu zitzaion ezizena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 112. orr.

George Sand ezizena hartu zuen.  Berria - Kultura   2004-08-08

Hortik bere bigarren ezizena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 62. orr.

Idazleak Don Black ezizenaren bidez aipatzen zuen abadea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 16. orr.

Elijah Jorowitz ezkutatzen bide da René ezizenaren atzean Primo Leviren Baldin hau gizona bada lanaren orrialdeetan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 79. orr.

-Fernando VII.a hiltzeko azpilanean aritu zen taldeari "Triangelu" ezizena eman zioten.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 114. orr.

Gero oso futbolari ona izan zen ikaskide hura, eta futbolari ospetsu baten ezizena jarri zioten: Veleno.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 68. orr.

Ez dakigu gizon honen izenik, bakar-bakarrik bere ezizenarekin, "saddler of Bawtry" izengoitiarekin geratu da historian: Bawtryko uhalgilea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 213. orr.

La Navali buruzko txostenean "Argentina" ezizeneko emakume bat ageri zen, hori gogoratzen dut.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 158. orr.

Txanpi ezizeneko kakanarru alu bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 23. orr.

Garai ederretan "la Strassacoeur" ezizenaz deitzen zioten ("Bihotz-hauslea").  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 36. orr.

Jean-Claude Duvalier Haitiko buru ohi eta Papa Doc ezizenez ezagutzen zen François Duvalier diktadorearen semea Haitira itzultzeko prest dela adierazi zuen atzo.  Berria - Mundua   2004-03-03

Gurutz Sarasola Martinez zen, ezizenez Lotsati.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 20. orr.

Luis Arruza, ezizenez "Ferrari", mutilzaharra eta automobilzale itsua.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 71. orr.

Baina ezizenez aldatu diat pare bat alditan.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 89. orr.

2 (izenondoekin)

Mauriziaren senarraren ezizen artistikoa "Karakol" zanez, bere burua elegantziaz txikitu eban, andrakaz galaia izaten be baekian Vulkanoren semeak.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 15. orr.

Zer zela eta jarri nion halako ezizen hanpatua lurretik bi hazbete ere altxatuko ez zen ñarro bati?  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 44. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus