Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gaitzizen iz ezizena; izen okerra. ik izengoiti.

Elustondo azpeitiar kazetari eta idazleak argazkigintzarako erabiltzen duen gaitzizena da Zaldi Ero.  Berria - Kultura   2004-02-26

Gure aitak eta editoreak ixtorioa "emakumezko batek sinatzeko gogorregia zela" pentsatu zuten eta gure amari "Kressmann Taylor" gaitzizen literarioa egotzi zioten.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 65. orr.

Denetariko amarruak baliatuko ditu bere gaitzizena duintzeko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 163. orr.

Ederki dator karakola, etxea bizkarrean ibilia den jendaje horren gaitzizen moduan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 63. orr.

Eta ni neu Joxemari Arruabarrena, “Putzu” gaitzizenez. “Iraxu” gaitzizeneko donostiar gazte bat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 169. orr.

Ezizena esaten diote batzuek beste batzuek goitizena, izengoitia edo gaitzizena esaten diotenari.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 80. orr.

Egile honenak dira, besteak beste, Eibarko gatxizenak (1990) eta Eibarko euskararen gutxiespena (1998) lanak.  Berria - Kultura   2004-11-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus