Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezintasuna ahalmenik eza dela eta ezjakintasuna jakinduriarik eza. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 210. orr.
Umiltasuna da, gizaki batek bere ezintasuna edo bere ahulezia kontenplatzetik sorturiko Tristura. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 363. orr.
Bizitzaren akzidentea baldin badauka, orduan nahitaez beste akzidente mota batzuk eduki beharko ditu, hala nola jakinduria edota ezjakintasuna, borondatea edota beronen aurkakoa, ahalmena edo ezintasuna. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 204. orr.
Literatura fantastikoa harreman estuan dago ezintasunarekin eta ezintasun horren hausturarekin. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 75. orr.
Koadraturaren posibilitatetik haren ezintasunera igarotzea izan zen lehenengo konbertsioa; geometriatik aljebrara igarotzea izan zen bigarrena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 438. orr.
Beraren eztulaldiak, itobeharrez ezintasunean oratuak, gero eta beldurgarriago zitzaizkidan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 343. orr.
Proposizio apur hauekin esplikatu ditut gizakiaren ezintasunaren eta aldakortasunaren kausak, eta zergatik gizakiek ez dituzten betetzen Arrazoiaren aginduak. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 415. orr.
Gizakien arteko komunikazioaren ezintasuna. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 13. orr.
Jainkoaren izatearen froga ontologiko baten ezintasunaz. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 215. orr.
Erakuts nezake oraino nola jende arruntak Jainkoaren kontu ematen duen ahalmen hori ez dela bakarrik propio gizakiarena [...] baina ezintasunez josia dela. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 127. orr.
Abstrakziorako ezintasuna du L.k, eta bere jokabide osoari erasaten dio horrek. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 223. orr.
Hortik ondorioztatzen da materialismoaren oinarrietatik abiatuta nire antolaera argitzeko ezintasuna, subjektu pentsatzailea naizen aldetik. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 157. orr.
Bost egun iraun zion alexia edo irakurtzeko ezintasun hark; gero, etorri bezala joan zitzaion. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 28. orr.
Ezintasun fisikoa nabaria da. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 201. orr.
Hantusterik edo Apaltasunik handienak, Izpirituaren ezintasunik handiena adierazten du. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 477. orr.
Ahaleginak egin ditut defendatzeko, ametsetan balditzen gaituen ezintasun izugarri horrek loturik; garrasi egin nahi dut, -ezin dut: -mugitu nahi dut, -ezin dut; -ahal guztiak egiten ditut, arnasestuka, zapaltzen eta itotzen ari zaidan izaki hori uxatzeko, -ezin! Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 308. orr.
Badela autista guztiengan arazo nagusi bat, ezintasun-hirukote konstante bat: elkarreragin sozialerako ezintasuna, hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako ezintasuna, jolas eta irudimenezko jardueretarako ezintasuna. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 240. orr.
Oso presente daukat haurtzaroan zer nolako sentimendu bortitzak egoten diren, eta zer nolako ezintasuna sentitzen den. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 78. orr.
Afektuak gobernatzeko eta hertsatzeko giza ezintasuna deitzen dut Morrontza. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 103. orr.
Oro da nahaspila eta buru-ezintasuna. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 124. orr.
aldi baterako ezintasuna (4); aldi baterako ezintasunak (3); baterako ezintasuna (5); baterako ezintasunak (3); bere ezintasun (3); bere ezintasuna (13); bere ezintasunean (3); beren ezintasuna (3); beste ezintasun (3); dira ezintasunak (3); dituzten ezintasunak (4); duen ezintasuna (8); dute ezintasunen (4); dute ezintasunen bat (4); duten ezintasuna (4); duten ezintasunarekin (3); edo ezintasun (5); edo ezintasuna (5); egiteko ezintasuna (8); emateko ezintasuna (3); erabateko ezintasuna (5); eta ezintasun (14); eta ezintasuna (10); eta ezintasunak (4); eta ezintasunaren (5); eta ezintasunei (3); eta ezintasunen (4); eta ezintasunen bat (3); eta ezintasunez (3); ezintasun bat (7); ezintasun eta (8); ezintasun fisikoa (4); ezintasun fisikoak (5); ezintasun fisikoak dituzten (3); ezintasun fisikoren (4); ezintasun fisikoren bat (4); ezintasun guztiak (3); ezintasun handia (4); ezintasun hark (4); ezintasun hori (16); ezintasun horrek (6); ezintasun horren (8); ezintasun horri (3); ezintasun intelektual (8); ezintasun intelektual arina (5); ezintasun maila (3); ezintasun nabaria (3); ezintasun psikikoak (3); ezintasuna aitortu (3); ezintasuna da (10); ezintasuna duen (3); ezintasuna erakutsi (6); ezintasuna erakutsi du (4); ezintasuna eta (12); ezintasuna ez (4); ezintasuna ez da (3); ezintasuna ezkutatzeko (3); ezintasuna ikusita (3); ezintasuna irudikatzen (3); ezintasuna izan (5); ezintasuna nabaritu (3); ezintasuna onartu (3); ezintasuna salatu (3); ezintasuna sentitzen (4); ezintasunak dituzten (7); ezintasunak sortzen (3); ezintasunaren aurrean (3); ezintasunaren eta (4); ezintasunari buruzko (3); ezintasunaz eta (3); ezintasunaz mintzo (3); ezintasunaz mintzo da (3); ezintasunen bat (22); ezintasunen bat duten (7); ezintasunez eta (3); ezintasunik ez (4); gizakiak bere ezintasuna (3); haren ezintasuna (4); jartzeko ezintasuna (3); lortzeko ezintasuna (7); nire ezintasuna (5); zen ezintasun (4); zuen ezintasuna (3)