Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehengo gorri hura zuritu egin da kolpera, biluziak jantzi, gustuko xokoño eta toki sakratuenak -nere barne produktu gordinenaren jomuga izanak- aldapa latz bilakatu, eta haietan obratzen ziren eginkizun eta egingurak ere ezinkizun beltz dira orain, Erabakiaren bortxaz. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 201. orr.
Itz batean esateko, euskerarentzat, idazle antzetsuaren eskuartean kultur-tresna gertatzen danean, ezinkizunik ez dagola argi erakutsi digu. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 123. orr.
Sentitu nuen azkenik zu ez maitatzea eta zu ez bertze nehor maitatzea berdin zirela niretzat ezinkizun. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 169. orr.
Bi gorputzek, beren biluztasunaz harrituak bezala, beren neurriko aritmetika binario ttiki bat asmatu dute eta -paperezko teorietan ezinkizun dena- deduktiboki osabete, eta, hori aski ez dela, bukaera post-axiomatiko asebetegarri batez errekurtsiboki bedeinkatu, biak goxoki, unibertsitateko arratsalde urduri haietan bezalaxe. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 231. orr.
Bata bestea bezain ezinkizun dira bi oroitze horiek, hala jaiotzarena nola heriotzarena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 293. orr.