Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Okupazioaren garaian eman zuen argitara bere lan filosofiko ezagunena: L'Etre et le Néant (1943, Izatea eta Ezereza), existentzialismoaren, gizakiaren askatasuna aldarrikatzen zuen filosofia haren gailurra ezarri zuena. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 8. orr.
Une labur bortitz haien ondotik hutsune izugarri bat zabaltzen zitzaidan, eta hutsune haren barruan ezereza. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 235. orr.
Ezereza ez dago entzuterik eta are gutxiago aditzerik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 35. orr.
Ezereza helburu, ezta, Damian? Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 17. orr.
Berak hedatzen du zeru-sabaia hutsaren gainean, lurra ezerezaren gain zintzilikatzen. Elizen arteko biblia Jb 25,7
Zu bezala galduko naiz ni ezerezean, arrastorik utzi gabe. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 77. orr.
Ezer ere ez da ezerezetik sortzen. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 106. orr.
Ezerezetik ez daitekeela ezer sor ez sortutakorik ezerezera itzul arestian azaldu baitizut, gorputz hilezkorreko lehenkiek egon behar dute, zer guztiak azken orduan eurengan disolbatzeko modukoak, gauzen berrikuntzarako materia gera dadin. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 63. orr.
Jakin Jainkoak hori guztia ezerezetik egin duela eta gizon-emakumeok ere era berean egin gaituela. Elizen arteko biblia 2 M 7,28
Dumbledorek ezerezetik irtenbide harrigarriren bat ateratzea espero zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 318. orr.
Baina ikusten duena "ez-ikustea" da ("to me idein"), ilunpea, lainoa, hau da, Ezereza. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 3. orr.
Ezerezaren esperientzia erlijiosoa. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 3. orr.
Ezereza ez dago entzuterik eta are gutxiago aditzerik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 35. orr.
Zuek nere baitan ezarri duzuen fedea eta kreditua ezerezera etorri dira. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 182. orr.
Ezerez huts eta ilun batean emana baitzuen oso-osorik denbora tarte zehazgabe hura. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 10. orr.
Bila nazazue ezerez hutsean. Elizen arteko biblia Is 45,19
Bat-bateko premiak eta ezerez gorriak izugarrikeria asko eragin zuen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 465. orr.
Gauza guztiak ezerez garbira itzul ez dakizkizun. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 145. orr.
Benetako gauzarik ez dagoenean gauza guztiak berdintzen dituen ezerez ideala eta gauza guztien ordain izan nahi lukeen ideal ezereza gelditzen da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 183. orr.
Hain ospetsua izanagatik, askok santutzat hartzeraino ospetsu, ezereztzat zuen bere burua Jainkoaren eta gizonen aurrean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 369. orr.
Gauza galkor guztiak baino nahiago izan zuen pobretasuna, betiko ondarearen berme dena, eta ezereztzat jotzen zituen aberastasun engainagarriak, alditxo baterako hartutako jabetza baino ez direnak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 888. orr.
Zeren eta Jainkoaren aldean ohola eta pintura baino gutxiago baita: ezerez hutsa, alegia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 666. orr.
Ikusiko baitituzte beren buruak eremu infinitu baten eta eremu ezerez baten artean kokatuta. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 368. orr.
Hark antzaldatuko du gure gorputz ezerez hau, bere gorputz aintzatsuaren irudiko eginez. Elizen arteko biblia Flp 3,21
Morroi ezerez bat naiz. Klarak, Andre pobreen mirabe ezerez eta gauzaezak, osasuna opa dio eta pobretasunik handienean beti bizitzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 141. orr.
Nik, anai Frantziskok, gizon ezerez eta Jainko Jaunaren sorkari gauzaez honek, [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 112. orr.
Benetako gauzarik ez dagoenean gauza guztiak berdintzen dituen ezerez ideala eta gauza guztien ordain izan nahi lukeen ideal ezereza gelditzen da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 183. orr.
Ahaltsuak goi-postuetatik bota eta ezerezak gora jaso. Elizen arteko biblia Lk 1,52
Munduak baliogabetzat eta mespretxagarritzat duena, munduaren begitan ezerez dena, aukeratu du Jainkoak, zerbait direla uste dutenak ezerezteko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1116. orr.
Ez hegazti lumarik, ez, hain arintasun ezerezekoa izanik, nekez jausten den kardilaun hegalaririk. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 187. orr.
Eguzkiaren azpian ez baita egundo kubo handiagorik ikusi (eguin ahal citezqueyen handienac), eta, aldi berean, lauagorik, ezagorik eta ezerezagorik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 172. orr.
Karrika iluna ez da amaitzen, ezerezean galtzen da. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 273. orr.
Ezerezean galduko dira, zure kontra liskarrean ari direnak. Elizen arteko biblia Is 41,11
Haren begiak ispilu sakon bi ziren, non neure burua ikus bainezakeen, nintzen bezalakoa, hantxe ni neure ezerezean biluzik, tranparik gabe, nire arrakastaren kronika biltzen zuèn bideotik urrun. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 240. orr.
ahalegin guztiak ezerezean (3); aldea ezerezean (4); bere ezereza (3); da ezereza (3); da ezerezetik (6); da ezerezetik sortzen (3); dena ezerezetik (4); ere ezerezean (4); eta ezerez (4); eta ezereza (15); eta ezerezaren (7); eta ezerezean (9); eta ezerezera (3); eta ezerezetik (5); eta ezereztzat (3); ez da ezerezetik (6); ezerez absolututik (3); ezerez baten (5); ezerez baten artean (4); ezerez eta (6); ezereza da (3); ezereza eta (5); ezereza ez (5); ezerezaren aurrean (4); ezerezaren erdian (5); ezerezaren gainean (3); ezerezarena erakusten (3); ezerezarena erakusten duen (3); ezerezari begira (3); ezerezean gelditu (8); ezerezean gelditu zen (5); ezerezean geldituko (7); ezerezean gelditzen (5); ezerezean geratu (17); ezerezean geratu da (3); ezerezean geratu zen (6); ezerezean geratu ziren (5); ezerezean geratuko (11); ezerezean geratuko dira (3); ezerezean geratzen (6); ezerezean geratzen ziren (3); ezerezean utzi (26); ezerezean utzi zituen (4); ezerezean utzi zuen (6); ezerezean uztea (6); ezerezean uzteko (6); ezerezean uzten (7); ezerezean uzten du (3); ezerezetik egin (3); ezerezetik egina (4); ezerezetik eginak (5); ezerezetik eginak direlako (3); ezerezetik ez (3); ezerezetik ezerezerako (3); ezerezetik ezerezerako (3); ezerezetik hasi (3); ezerezetik sortu (11); ezerezetik sortu eta (4); ezerezetik sortua (3); ezerezetik sortuak (4); ezerezetik sortutako (3); ezerezetik sortzeko (3); ezerezetik sortzen (5); guztia ezerezean (6); guztiak ezerezean (14); guztiak ezerezean geratu (3); horiek guztiak ezerezean (4); ia ezerezean (4); ia ezerezetik (3); irudiaren ordez ezerezarena (3); izatea eta ezereza (8); lana ezerezean (3); mirabe ezerez (4); ordez ezerezarena (3); ordez ezerezarena erakusten (3)