Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezdeus 1 izond ezertarako balio ez duena, ezer ez dena, baztergarria. ik deusez 2.

Laguntzaile ezdeusagorik ez nian aurkituko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 16. orr.

Errege Beltzak, pieza handia izanik, sekula ez zuen pentsatuko hura guztia ni bezalako peoi ezdeus batek asmatua zela.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 114. orr.

Haien begietan ni peoi ziztrin bat baizik ez nintzen, pieza ttipia, anitzetan trabagarri gertatzen den pieza ezdeusa.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 32. orr.

Behatz ezdeus guti-balio bat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 525. orr.

Ez da ohiko merkatuak eta kritikak "nobela laburra" izenez izendatzen duten jenero ezdeus horretakoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 232. orr.

Josteta ezdeus ba-ten itxura zuen horrek guztiak, baina aise ikasten nuen, eginahalik gabe eta axolarik batere gabe.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 103. orr.

Anitzetan ageri izan zait bizitza zirkunferentzia bat bezala, puntu ezdeus batetik puntu ezdeus bererat garamatzana.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 652. orr.

Iparreko Itsasoko portu hartan, unibertsoko puntutxo ñimiño ezdeus hartan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 102. orr.

Gaztainarik gabeko gaztain karloa baino ezdeusago eta arantzaz josiago sentitzen nintzela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 347. orr.

-Ezdeus halakoak, harrapa ezazue mukizu hori! -Bernard Etxeto larderiaka.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 122. orr.

Zinez, jainkoaren eskuetan zara, eta hondar ale bat bezain ezdeusa zara harentzat.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 141. orr.

Maimie deseroso sentitu zen, egia zelako izaki txiki eta sinple hura ezdeusegia zela maitagarria izateko.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 282. orr.

2 (izen gisa)

Bere ezdeusean, bere txikian harrapatuta.     «Kuskue tanden», 2004 - 123. orr.

3 iz ezereza.

Oinazean leporaino murgildua denak badaki ezdeusaren bake eztiaren berri.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 128. orr.

Ezdeus absolutuaren postura aldatu ninduten orduan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 120. orr.

Jende hauek berek erran zuten Jainkoaren naturatik eta ez ezdeusetarik kreatuak zirela arimak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 58. orr.

Gizakiaren arima substantzia bat dela, berenaz egonkorra, gorpuzgabea, hilezkorra, Jainkoak ezdeusetik kreatua.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 71. orr.

Ezdeusetara etorriak ziren behialako haragi joriak, nire iratzarriko amets bat baino gehiagotako bisitariak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 211. orr.

Ezdeusaren eta ezerezaren arteko harian zenbiltzan dilindan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 128. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bezain ezdeusa (3); eta ezdeus (7); eta ezdeusa (3); eta ezdeusak (4); eta ezdeusena (4); ezdeus bat (19); ezdeus baten (3); ezdeus eta (8); ezdeus hura (3); ezdeusa da (5); ezdeusa iritzi (3); ezdeusak dira (5); gauza ezdeus (3); izaki ezdeus (3); puntu ezdeus (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus