Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Laguntzaile ezdeusagorik ez nian aurkituko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 16. orr.
Errege Beltzak, pieza handia izanik, sekula ez zuen pentsatuko hura guztia ni bezalako peoi ezdeus batek asmatua zela. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 114. orr.
Haien begietan ni peoi ziztrin bat baizik ez nintzen, pieza ttipia, anitzetan trabagarri gertatzen den pieza ezdeusa. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 32. orr.
Behatz ezdeus guti-balio bat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 525. orr.
Ez da ohiko merkatuak eta kritikak "nobela laburra" izenez izendatzen duten jenero ezdeus horretakoa. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 232. orr.
Josteta ezdeus ba-ten itxura zuen horrek guztiak, baina aise ikasten nuen, eginahalik gabe eta axolarik batere gabe. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 103. orr.
Anitzetan ageri izan zait bizitza zirkunferentzia bat bezala, puntu ezdeus batetik puntu ezdeus bererat garamatzana. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 652. orr.
Iparreko Itsasoko portu hartan, unibertsoko puntutxo ñimiño ezdeus hartan. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 102. orr.
Gaztainarik gabeko gaztain karloa baino ezdeusago eta arantzaz josiago sentitzen nintzela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 347. orr.
-Ezdeus halakoak, harrapa ezazue mukizu hori! -Bernard Etxeto larderiaka. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 122. orr.
Zinez, jainkoaren eskuetan zara, eta hondar ale bat bezain ezdeusa zara harentzat. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 141. orr.
Maimie deseroso sentitu zen, egia zelako izaki txiki eta sinple hura ezdeusegia zela maitagarria izateko. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 282. orr.
Bere ezdeusean, bere txikian harrapatuta. «Kuskue tanden», 2004 - 123. orr.
Oinazean leporaino murgildua denak badaki ezdeusaren bake eztiaren berri. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 128. orr.
Ezdeus absolutuaren postura aldatu ninduten orduan. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 120. orr.
Jende hauek berek erran zuten Jainkoaren naturatik eta ez ezdeusetarik kreatuak zirela arimak. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 58. orr.
Gizakiaren arima substantzia bat dela, berenaz egonkorra, gorpuzgabea, hilezkorra, Jainkoak ezdeusetik kreatua. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 71. orr.
Ezdeusetara etorriak ziren behialako haragi joriak, nire iratzarriko amets bat baino gehiagotako bisitariak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 211. orr.
Ezdeusaren eta ezerezaren arteko harian zenbiltzan dilindan. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 128. orr.
bezain ezdeusa (3); eta ezdeus (7); eta ezdeusa (3); eta ezdeusak (4); eta ezdeusena (4); ezdeus bat (19); ezdeus baten (3); ezdeus eta (8); ezdeus hura (3); ezdeusa da (5); ezdeusa iritzi (3); ezdeusak dira (5); gauza ezdeus (3); izaki ezdeus (3); puntu ezdeus (3)