Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deusez 1 iz erereza.

Piztu zaion esperantzak gainean hutsa eta azpian deuseza duela.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 145. orr.

Indarrak deusezetik atereaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 173. orr.

Eta jaten du harrak, azkenean, hitza, usteltzerat eta husterat uzten du, deusez bihurtzen du, eta deusez horren gainean eraiki nahi izaiten dugu ondoren bizitza...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 53. orr.

Erruki zaitezte belarrondoko baten nekea ere merezi ez duen beste deusez horretaz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 105. orr.

Bere bakardadetik eta bere deusezetik munduaren deuseza besarkatu zuenean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 295. orr.

Zeren, geure deusezetik bertze deusez bat amoroski besarkatzen dugunean, erortzen dira mugak eta loratzen zaigu bihotzean eguzki bizi gori bat, urrerik urretsuena baino distiratsuagoa dena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 295. orr.

Hala, neure deusez horretan bizi nahi nuke etxeko elizattoan, amaren eta haren zerbitzariaren ondoan, mundutik bereizirik, Jainkoari beha...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 634. orr.

Eta moilatik herrira zoazela, deusez handi bat zabalduko da ahoa lez zure aurrean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 395. orr.

Bost urteko epean Estatuaren diru laguntza ia deusezean geldituko da, eta bestalde gure gastuak handituko dira.  Berria - Euskal Herria   2006-01-17

• 2 izond ezdeusa.

Azken isil bat ukan zezala nire bizitza triste eta deusezak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 7. orr.

Haiek dituk, inor izatekotan, sasikume deusez galantak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 187. orr.

Bi egun, gehiagorik ez, bere bulegoan trapu deusez baten gisara erabili ninduenetik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 330. orr.

Ezkontza deuseza, bi ezkontidek edo eurotariko batek onusteaz egina bada, ez da duda-mudazkoa seme-alaben egoera zibilerako.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 75. orr.

Gizaseme deusez bat nintzela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 185. orr.

-Ez haiz deusez bat, Charlie.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 187. orr.

Gezurra dirudi hain deuseza den zerbaitek holako zarata ateratzea.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 26. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus