Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Exijentzia bat zen, manua eta ordena, eske bat baino areago. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 398. orr.
Oharpena eta exijentzia, anaiek lehen garaietako bizimoduari zintzo jarrai diezaioten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 163. orr.
Zer dela eta gertatzen da hori? Argitaletxeen exijentzia bat al da? Berria - Kultura 2004-05-14
Herriaren benetako nahia errespetatu beharraren exijentziak. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 54. orr.
Barkamena exijentzia bada, barkamenaren doakotasuna galdurik gelditzen da. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 112. orr.
Logika perbertso honen arabera, maitasunaren exijentzia traizioa zen. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 73. orr.
Exijentzia horien guztien lorpen erabatekoak azkenean emaitza egokia ekarriko du, ez ikuspegi kontzeptualaren aldetik begiratuta soilik, baizik eta baita ikuspegi estetikotik begiratuta ere bai. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 230. orr.
Elizaren barne-erreforma erabateko baten premia eta exijentzia. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 70. orr.
Hainbeste exijentzia betetzeko gauza izango ote naiz? Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 203. orr.
-Bartzelonara ezkonduko haiz, eta ongi iruditzen zaidak, baina, ordainean, hemen ezkondu behar duk, gure auzoan, entzun al duk, seme? -esan zidan aitak telefonoz bestaldetik, bere exijentziak azalduz, ezkontzaren berri jakinarazi nionean. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 170. orr.
Justiziak, argi dago, bere lana egin behar du, gure konstituzio arauak errespetatuta eta Estatuaren jarraitasunaren derrigorrezkotasuna eta defentsa sekretuaren exijentziak aintzat hartuta». Berria - Mundua 2006-04-30
Gloria Macagapal Arroyoren gobernuak exijentzia honi uko egin ostean,kamioilari filipinarraren bahitzaileek joan den igandean 21:00etan amaitzen zen ultimatum bat jarri zuten. Berria - Mundua 2004-07-13
Epe hau bukatutakoan ez bazaie gure exijentziei konplimendua ematen, hil egingo dugu Guebokinder Artximandrita delakoa. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 41. orr.
Igerabideren iritziz, bekadun izateak exijentzia bat gehitzen dio idazleari, «proiektua onartu eta saritu ondoren, jarraipen bat egiten zaiolako». Berria - Kultura 2004-05-05
Protestek eta oposizioko buruaren exijentziak eraginda, Chen Shui-bianek botoak «lege prozedurak errespetatuz» berriz zenbatzea erabaki zuen atzo. Berria - Mundua 2004-03-28
Gaumontek txirrindularitzako dopina eguneroko kontua dela esan zion Poliziari, eta taldeetako kirol arduradunen exijentziek eragin zuela EPOaren erabilera zabala. Berria - Kirola 2004-01-31
EBk ez dio halako exijentziarik egin Tel Avivi, eta honek lurralde palestinarrak okupatzen eta palestinarrak azpiratzen segitzen duen arren, Bruselak lehentasunezko akordio ekonomikoak mantentzen ditu harekin. Berria - Mundua 2006-04-11
Filipinetako soldaduen misioa, dena den, datorren abuztuaren 20an amaitzekoa zen, baina Manilak aurrez erretiratu egin ditu bahitzaileen exijentziei amore emanda. Berria - Mundua 2004-07-20
Iad Alaui Irakeko lehen ministroak Kairoko Gobernuari zinki eskatu zion atzo «terroristen exijentziei amore ez emateko». Berria - Mundua 2004-07-25
Arrazoiaren exijentzia berriak bete nahi zituen teologia zientifiko bat lantzeko. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 64. orr.
Kontziente naiz exijentzia handiarekin idatzitako liburua dela. Berria - Kultura 2006-02-19
Testuak, beraz, ez du beste munduko kalitaterik, baina gaiaren tirapena eta komedia giroa aproposak izan daitezke exijentzia gutxiko ikusleak antzokietara erakartzeko. Berria - Kultura 2006-01-17
Exijentzia argia egin die Espainia eta Frantziako gobernuei: euskal presoak Euskal Herrira ekartzea eta haien estatus politikoa aitortzea. Berria - Euskal Herria 2006-02-02
Bakea «exijentzia kolektiboa eta lehentasun politikoa» dela dio zirriborroak. Berria - Euskal Herria 2006-02-17
Balantzea, hauxe: ia astebete etxetik urrun, exijentzia fisikoko bi partida gogor, ordu mordoa hegazkinetan eta hoteletan, eta beharrezkoak diren atseden orduak ezin hartu. Berria - Kirola 2004-10-31
Mishimak exijentzia estetiko handiko mundu bat eraiki zuen bere literatur lanetan. Berria - Kultura 2004-02-08
Arriskuak «oso arraroak» baldin badira, zergatik da exijentzia erregulatzaile bat botiken aurretiazko segurtasunaren determinazioa bideratzea? Berria - Gaiak 2006-03-26
Oinarrizko exijentzia ordena da (dedukzioan); izan ere, egia -ezagutza ziurra- gure ideien ordena betiereko egien ordenarekin bat etortzean datza. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 79. orr.
Ultimatum [...]: Diplomazian, amore ematera jo aurretik egiten den azken exijentzia. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 256. orr.
Higieneari dagokionean edo kalitate kontrolei dagokionean sekulako exijentziak ezartzen dizkigute. Berria - Ekonomia 2004-08-12
San Mamesek ere, ohiko exijentziak tarteko, seme kuttuna zuen. Berria - Kirola 2004-04-08
Zergatik larritzen gaitu gu hainbeste lehendik ere antzeko exijentziak behin baino gehiagotan entzun baditugu? Berria - Harian 2006-03-24
Exijentzia mailak torlojoak hertsiko dizkio produktuari, dudarik ez, eta industriak ere kalitate bikaina eskaini beharko du. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 100. orr.
Jarrera hori «guztiz bidegabea» iruditu zaio ETBri, eta nahiz eta IBAIAk aldarrikatzen duen lege exijentziari aipamenik egin ez, «Liburu Zuria martxan jarri zenetik ETBk inoiz baino laguntza handiagoa» eman diola ikus-entzunezko ekoizpenari esanaz erantzun dio. Berria - Kultura 2004-09-17
Pro-Tour Ligak nabarmen handituko du kirol exijentzia. Berria - Kirola 2004-11-12
Soinu exijentziak ere ez. Berria - Kultura 2004-01-06
Gazteei aurrera egiteko aukera eman nahi diete, berehalako emaitza exijentziaren gainkargarik gabe. Berria - Kirola 2004-12-14
Mena zuzendariak ondo kontzertatu zituen bai orkestraren joaldi landua, zein biolin bakarlariak musika-tresnari eman beharreko goi exijentzia ere. Berria - Kultura 2006-01-31
eta exijentzia (8); exijentzia bat (5); exijentzia eta (3); exijentzia handia (4); exijentzia hauek (3); exijentzia hori (3); exijentzia maila (11)