Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskaera (ETCn 48.389 agerraldi) iz eskatzea, norbaiti beragandik zer nahi dugun jakinaraztea. ik eskari; eskabide.

Egina zuen Frantziako nazionalitatea erdiesteko eskaera.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 196. orr.

-Epaile jauna, aktan jaso dadila nire eskaera hau, alegia, beste kausa bat zabal diezaiotela Agirre'tar Nikola jaunari, Euzko Gudaroste Sekretua sortzeagatik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 217. orr.

Haien eskaera iritsi da presidentearen eskuetara.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 121. orr.

Nire harrotasuna apalduko zela fiskalaren eskaera sententzia bihurtutakoan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 85. orr.

Biolin bat ekarri zioten, eskaera egin eta astebetera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 83. orr.

Santosek edarien eskaera orroka egin zion tabernako atean paper batzuei begira zegoen kamareroari.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 116. orr.

Realak 2.900 sarreraren eskaera jaso du, eta ez da denentzako lekurik izango.  Berria - Kirola   2004-02-19

Eskaera bat egin nion Ritari: Vladimir izena gordintxoa egiten zitzaidala gu bizi ginen parajerako, eta ardura ez bazion, lagatzeko haurrari Bladi deitzen Vladimirren ordez.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 95. orr.

Bi eskaera egin zituzten: presoak etxeratzea eta independentzia.  Berria - Harian   2006-04-02

Emango al dit berorri eskaera bat egiteko eskubidea?  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 261. orr.

Burumakur, eskaera bete beharrak etsipen handia emango balio bezala, nire kidea soinuaren bila joan zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 9. orr.

Ez zen betetzeko eskaera erraza, ibaiaren alde bietan frankotiratzaileak baitzeuden, tiroa botatzeko prest.  Berria - Kirola   2006-01-11

15 egun naturaleko epea ematen dugu, komunikatu hau irakurtzen den egunaren ondorengotik kontatzen hasita, gure eskaerak bete daitezen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 41. orr.

Beha egon behar duzu zaintzalea deitzen duzunean, bera etorri arte, beha egon behar duzu zure eskaera pausatu ondoan erantzuna ukan arte.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 79. orr.

Federazioak Hong Kong eta Puerto Ricoren ereduak jarri ditu bere eskaera oinarritzeko.  Berria - Kirola   2004-03-14

Googlek eskaera onartuko balu emango luke prest dagoela bere bezeroen inguruko informazioa emateko.  Berria - Gaiak   2006-01-21

1.208 kontsulta eta eskaera jaso ditu Interneten bidez, iaz baino %36 gehiago.  Berria - Kultura   2004-11-30

Akusazio eta eskaera horixe bera egin du fiskalak gainerako auzipetu guztientzat ere.  Berria - Harian   2005-04-12

Eskaera ekainaren 15a aitzin helarazi behar da DDAF Laborantzako zuzendaritzari.  Herria   2005-05-19

Horixe da neskatoak azkeneko behar duen gauza, egonarririk gabe eta bete ezinezko eskaerekin estu hartuko duen emakume burges neurotiko bat. soldatak %4 igotzeko eskaera bertan behera utzi dute.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 197. orr.

Berak baietz, pozik hartu zuela eskaera.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 96. orr.

-Ez da eskaera ontzat hartzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 212. orr.

Ikusten dut nire eskaera aintzakotzat hartu duzula! txostenak ez die erantzuten eskaerei.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 206. orr.

Haren eskaerari men eginez, zakurrak biltzen saiatu da.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 24. orr.

Euskal Herriko lehen nazio instituzioneak, 125.000 herritarren eskaerari erantzunez eta nazioarteko eskubideetan oinarrituz, agiri honen galdegiteko bidea ideki zuen, herritarrei adierazpen honekin bat egiteko aukera eskainiz: [...].  Herria   2004-02-12

Txostenak ez die erantzuten eskaerei.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

Geroko utzi du, beraz, eskaera.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 91. orr.

Nik ezin diot eskaera horri uko egin.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 258. orr.

Baltasar Garzon epaileak, haatik, atzera bota zuen eskaera.  Berria - Kultura   2004-11-12

Eskaera birpasatu dute bien artean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 61. orr.

Asiatik iritsi da, batez ere, eskaeraren hazkundea.  Berria - Ekonomia   2006-01-18

Zure eskaerari erantzuteko, o, Sokrates, uste dut ez dela nahikoa bizitza materialaren segurtatzea.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 123. orr.

Tarteka, baptistak nire eskaerari amore eman eta haur-jolas moduko hartara jolasten ginen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 112. orr.

Oso akitua egongo zen Fray Rogeiro, berehala gelditu baitzen lo berriz ere, lehen eskaerari eta gero aginduari muzin eginez, baina orain bere loa kezkatua zen, laster eten egingo ziotela berriz igarri bailuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 390. orr.

Eta gutun bat ere banerabilen buruan, osaba Juani egin nahi niona, eskaera berarekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 119. orr.

Eskaeraz eta helegitez setiatu zuen Amiralgoa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 133. orr.

Eskaera asko ditugu eta batzuetan ezin diegu guztiei erantzun.  Berria - Kultura   2004-05-27

Herenegun, PSE-EE eta Sozialista Abertzaleak taldek eskaera bana aurkeztu zuten Eusko Legebiltzarrean.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Elkarteko kideek eskaera zehatza egin zieten taldeoi: Europako Parlamentuak Gasteizko sarraskiaren inguruko ikerketa egiteko eskatu diezaiola Espainiako Gobernuari.  Berria - Euskal Herria   2006-03-22

Larri zeuden nekazariak eta langile-klaseak beren eskaera politikoak erreal bilakatzeko eskubiderik zutenetz jakin nahian.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 222. orr.

Adierazi zuen PPk ez ziola Balzari eskaera ofizialik.  Berria - Euskal Herria   2006-02-01

Eskaera formalik ez, apenas zeharkako hitzen bat bazkide zenbaiti.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 150. orr.

Eskaera handia dagoelako ikasleen aldetik.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 189. orr.

Ez genuela panteoi egoki bat erosteko izapideak burutzeko astirik izan, eskaera handia denez, ez baita erraza Polloen panteoi libre eta egokiak aurkitzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 297. orr.

Orain, adiskideok, adiskide, eskoladun eta soldadu zareten aldetik, onar iezadazue eskaera xume bat.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 65. orr.

Eskaera mutua egin zion.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 40. orr.

Borreroak eskaera harrigarri bat jaso du Ministeriotik: ea kondenatuekin heriotza itzulgarriak lor ditzaken.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 73. orr.

Hain eskaera santuak atsegin eman zion Aita santuari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 295. orr.

Gelditzeko eskaera irmoak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 54. orr.

Euskal nortasunaren unibertsaltasuna eta euskal autodeterminazio politikoaren eskaera baldintzagabea exijitzea.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 132. orr.

Eskaerarik bidezkoenak saihesteko zientzia.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 235. orr.

Iruditu zitzaidan zehaztasun hori garrantzitsua zela, ez zezan pentsa eskaera konprometigarriak egiteko gai nintzenik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 350. orr.

Grinaren eskaera boteretsuei gain harturik, Santuarengana hurbildu zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 322. orr.

Euskal nortasunaren unibertsaltasuna eta euskal autodeterminazio politikoaren eskaera baldintzagabea exijitzea.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 132. orr.

Aneren azabatxeek egin zuten eskaera, ortografiazko zeinuz adierazi ezin daitekeen eskaera ekidinezina.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 220. orr.

PPren testuak bestelako eskaera egiten zion Jaurlaritzari: ETAren baldintzarik gabeko «porrotaren» alde lan egiteko.  Berria - Euskal Herria   2006-02-18

Salatu du «gehiegizko eskaerak» egin dituztela sektorekako mahaietan.  Berria - Ekonomia   2004-04-17

Produktua ez zen fabrikazio arruntekoa, kantitate txikitan prestatzen zen eta berariazko eskaeraz soilik; eskabidea igorri nuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 282. orr.

Kontua da ekintza hauek guztiek zikindu egiten dutela bidezko eskaera demokratikoa dena: autodeterminazioa.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 53. orr.

Adegi: «Eskaerak onartezinak dira».  Berria - Ekonomia   2004-05-27

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

MIDAS elkartearen proposamena aintzat hartu du Eskaera Batzordeak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Hiru ziren eskaera arlo funtsezkoak: 5.000 eta 6.000 pezeta bitarteko soldata igoera (30 eta 36 euro); 40 edo 42 orduko lanaldia, hilabeteko oporraldia, zubiak eta ordu erdi ogitartekoarentzat; eta erretiroa 60 urterekin, soldata osoa istripu edo gaixotasun kasuetan. Hurrengo urteetan programaren eskaera kopuruak behera egingo duela uste dute Osakidetzako arduradunek.  Berria - Ekonomia   2004-03-04

Hatz mamia ttuz busti eta izter gainean bi sortatan dauzkan fakturak eta eskaera orriak zenbatu ditu, astiro, zifrei erreparatuz.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 39. orr.

Armairu barruan paratuak baitzituen bere sinesmenari jarraikiz halako eskaera-papera eta holako Birjinaren irudia.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 81. orr.

Bi kutxen artetik maletatxo bat hartu du eskaera koadernoak, katalogoak eta bisita txartelak barrenean daudela egiaztatzeko.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 28. orr.

Eskaera eta galdera zerrenda paperean idatzita joaten dira bisitetatik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 25. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Negu iragan berritik aurrera ez baitzen hainbesterainoko egur-eskaerarik izaten.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 104. orr.

LPEEk aurtengo petrolio eskaeraren aurreikuspenak gorantz zuzendu zituen atzo.  Berria - Ekonomia   2006-01-21

Soja eskaerak nabarmen egin du gora azken urteotan.  Berria - Gaiak   2004-09-04

Lanean hasi aurretik ikertzaileek egin behar dituzten baimen eskaera ezberdinak ere zehazten dira.  Berria - Gaiak   2004-10-30

Gero, Iñaki Huarte Mangado eta Julia Sucunza Azparren A mailako funtzionarioendako zigor eskaera prestatzen hasi da ordenagailuan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 54. orr.

Datorren astean beste zazpi epaituk 54, 23, 17 eta 10 urteko kartzela eskaerei aurre egin behar dietela ohartarazi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-28

Gainontzekoen askatsun eskaerei ez die erantzun Auzitegi Nazionalak eta horixe da zazpiek preso jarraitzearen arrazoia.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07

Ezkontza-eskaera egin nion, maitemindua egon gabe, baita biok berehalaxe konturatu ere hark ez zuela zentzurik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 187. orr.

Ibon Fernandez Iradik auzi eskaera egin du, atxiloturik zegoenean jasan zituen tratu txarrak zirela-eta.  Berria - Euskal Herria   2004-02-06

1998ko azaroan aurkeztu zuen dibortzio-eskaera, eta hilabete geroago, dibortzio-ebazpena iritsi baino askoz lehenago, minbizia diagnostikatu zidaten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 132. orr.

Berria zabaldu zenean, galdaketa-eskaerak biderkatu ziren.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 276. orr.

Telefonoak hainbat aldiz jo zuen, hitzordu-eskaerak eta ordutegiari buruzko informazioa.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 11. orr.

Aulki eskaera itzela iritsi da gaur arratsaldean biltegira.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 118. orr.

Lerro hauen bidez jakinarazi nahi dizugu entitate honek ezin duela bere gain hartu, oraingoz eta aurkeztu dituzun baldintzetan, zuk egindako diru-eskaera.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 113. orr.

Diru-laguntza eskaerak.  Berria - Ekonomia   2004-03-18

Izar konpainiak aurkeztu egin du Espainiako Lan Ministerioan Sestaoko Naval ontziolan 578 langile plantillaren %49,7 aurrez erretiratzeko erregulazio-espediente eskaera. Kernan andreak bazekien Thomas Street-eko beste muturreraino joan eta itzuliko zatekeela salmenta-eskaera txiki bat lortzeagatik besterik ez bazen ere.  Berria - Ekonomia   2004-12-30

Informazio eskaera, transmisioa eta elkartrukea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 60. orr.

Familiak espetxe zuzendaritzakoei psikologo baten laguntza eskatu bazien ere, hauek uko egin zieten laguntza eskaera guztiei.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 116. orr.

Erabakiaren arabera, Italiako Gobernuak egindako estradizio eskaera onartu beharko luke Frantziak.  Berria - Mundua   2004-10-14

Nazio Batuen Erakundeak eskaera hori babestu zuen, baina Israelek ez du kontuan hartu.  Berria - Mundua   2004-08-21

Animalien ulua, marrua, nahi duan bezala, etengabe eragiten diegun heriotzaren aurrean gure bihotzak samurtzeko-edo asmatu duten defentsa dela, erruki eskaera bat bezalakoa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 37. orr.

Barrionuevo eta Vera kalean zirela, honentzat eta harentzat indultu eskaera zegoela.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 73. orr.

Ezin izan nion postre eskaera erabat ulertu, baina bai fruituak aipatu zituela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 108. orr.

5 (ekonomian eta merkataritzan) eskaria. ik eskaintza 5.

Enpresa-buruen eta langileen harremanetan gertatzen den eskaeraren eta eskaintzaren arteko desoreka bat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 112. orr.

Kontua da hasieran eskaera handia eta eskaintza txikia dagoela.  Berria - Gaiak   2004-12-11

Exkax omen dago lana, eta exkax dagoena balio handiko bihurtzen du eskaintza-eskaeraren legeak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 129. orr.

Argitaletxeak konfirmatu egin dit La asesina ilustrada liburuaren haien edizioaren eskaerak nabarmen hazi zirela París no se acaba nunca-ren argitarapenaz geroztik.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 133. orr.

Aulki eskaera itzela iritsi da gaur arratsaldean biltegira.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 118. orr.

Zutabe batean, esaterako, eskaintzaren eta eskaeraren legea Kabala juduaren arabera interpretatzen saiatzen zen; beste batean banku zentralaren interes-tasaren aldaketak ilargiaren faseekin erkatzen zituen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 97. orr.

Badu, ordea, ikuspegi honek akats nagusi bat [...]: ekoitzi beharreko ondasun eta zerbitzu osoaren kopurua eta kalitatea finkoak direla pentsatzea; eskaera osoa finkoa dela pentsatzea, alegia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 130. orr.

Azterketa akats larria da, eta usu egiten dena, beste muturrekoa ere: eskaera osoa, ingurugiroak ezarritako mugei jaramonik egin gabe, erabat mugagabea dela uste izatea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 130. orr.

Mendebaldeko Alemaniak eta Japoniak barne-eskaerak suspertzea onartu zuten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 169. orr.

Horren ondorioz, konkurrentzia are zorrotzagoa da, murriztu egin baita usadiozko bezeroen (enpresen) kreditu-eskaera, hobetu egiten baita enpresen autofinantzaketa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 184. orr.

6 eskaera egin

Eskaera egin eta hiru astera gutxi gorabehera joango dira etxera ekipoa instalatzera.  Berria - Euskal Herria   2004-04-29

Biolin bat ekarri zioten, eskaera egin eta astebetera, ez bere biolina.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 83. orr.

Batez beste, eskaera egiten denetik haurra lortu arte bi urte inguru pasatzen dira.  Berria - Harian   2005-05-01

Eskaera egin dute ekoizleek produkzioa handitu dezaten, eta kontsumitzaileekin elkarrizketa handitu dezaten.  Berria - Ekonomia   2006-04-23

Eskaera egiteko hiru gauza dira eraman beharrekoak: kolorezko 3 argazki, bizilekuaren froga eta 15 euro (txekez nahiz dirutan).  Herria   2004-06-10

Gaztigua lehenbizi eta ondoren eskaera eginda, lehen kategoriako kamarotean hartu ahal izan zuten tokia, Eskaera bat egingo dizut: gaur, azken oturuntza izan dezatela ezkongaiek Ulisesen jauregian.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 211. orr.

Eskaera egiteko era eta eskaera bera ez zitzaizkion gustatu Karlosi.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 182. orr.

Katedrala ipurdiz gora botatzeko lain leherkariren eskaera egin nionean, erotu egin ote nintzen galdegin zidan telefonotik harrituta.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 117. orr.

Estatutuak aldatzeko eskaera egitea bide baliagarria izan daitekeela erakutsi dugu, baina bide hori itxita dago dagoeneko futbolean edo saskibaloian.  Berria - Kirola   2004-04-01

Euskara ez zekienak zer eginik izango ez zuelakoan, jendea oldeka hasi zen seme-alabak ikastolan matrikulatzeko eskaera egiten.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 64. orr.

Gutunean eskaera egiten zion, Larizen estradizioa onartuz gero, inkomunikaziorik aplikatuko ez zaiola bermatzeko.· Eskaerak egin, produktuak apaletan jarri, pisatu, kontua, eskerrik asko, atseginez..., harrituta dirua hain erraz, hain esfortzu gutxi eginez irabazteagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-06-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

aldatzeko eskaera (13); aldeko eskaera (6); antolatzeko eskaera (6); asilo eskaera (16); asilo eskaera egin (5); askatasun eskaera (14); askatzeko eskaera (10); aske uzteko eskaera (5); aspaldiko eskaera (6); aurkako estradizio eskaera (8)

auzi eskaera (7); azken eskaera (7); baimen eskaera (11); baina eskaera (9); barkamen eskaera (6); baten eskaera (7); behera uzteko eskaera (19); bere eskaera (16); beste eskaera (19); beste eskaera bat (15); bi eskaera (21); bi eskaera egin (5); bi eskaera zehatz (5); biltzeko eskaera (11); biltzeko eskaera egin (6); bota zuen eskaera (5); da eskaera (18); da eskaera hori (5); debekatzeko eskaera (6); die eskaera (5); dio eskaera (8); dion eskaera (5); diote eskaera (6); dituzten eskaera (5); du eskaera (34); du eskaera hori (6); duela eskaera (5); duen eskaera (12); dugu eskaera (6); dute eskaera (18); edo eskaera (6); egin du eskaera (13); egin duen eskaera (8); egin dute eskaera (6); egin zion eskaera (7); egin zioten eskaera (5); egin zuen eskaera (24); egin zuten eskaera (9); egindako eskaera (52); egindako estradizio eskaera (9); eginiko eskaera (28); egiteko eskaera (29); egiteko eskaera egin (8); elkarteak eskaera (6); emateko eskaera (12); emateko eskaera egin (5); eratzeko eskaera (7); ere eskaera (20); ere eskaera bera (6); ere eskaera egin (6)

eskaera aintzat (38); eskaera aintzat hartu (22); eskaera aintzat hartuz (5); eskaera argia (6); eskaera argia egin (6); eskaera asko (6); eskaera atzera (41); eskaera atzera bota (23); eskaera atzera botatzeko (9); eskaera atzo (5); eskaera aurkeztu (20); eskaera aztertu (5); eskaera aztertzen (5); eskaera baino (10); eskaera bakarra (7); eskaera bat (65); eskaera bat egin (28); eskaera bat ere (11); eskaera baten (9); eskaera bati (14); eskaera bati erantzunez (7); eskaera batzuk (8); eskaera baztertu (9); eskaera bera (28); eskaera bera egin (21); eskaera bere (7); eskaera berretsi (13); eskaera berri (5); eskaera bertan (8); eskaera bertan behera (7); eskaera bete (13); eskaera betez (7); eskaera da (10); eskaera egin (312); eskaera egin die (5); eskaera egin dio (15); eskaera egin diote (9); eskaera egin du (30); eskaera egin dute (12); eskaera egin eta (16); eskaera egin zien (10); eskaera egin zion (30); eskaera egin zioten (9); eskaera egin zituen (7); eskaera egin zituzten (5); eskaera egin zizkion (7); eskaera egin zuen (44); eskaera egin zuten (23); eskaera egina (7); eskaera eginen (6); eskaera eginez (8); eskaera egingo (13); eskaera egitea (14); eskaera egiteko (27); eskaera egiten (42); eskaera egiten duten (6); eskaera ere (23); eskaera ere egin (9); eskaera erredakzioa (5); eskaera errefusatu (5); eskaera eskubidea (11); eskaera espainiako (8); eskaera eta (40); eskaera eusko (6); eskaera ez (38); eskaera ez da (5); eskaera ez onartzeko (6)

eskaera gehiago (11); eskaera gehien (5); eskaera guztiak (26); eskaera guztiak atzera (7); eskaera guztiei (11); eskaera handia (12); eskaera handiagoa (5); eskaera hau (8); eskaera hori (97); eskaera hori egin (6); eskaera hori egiteko (6); eskaera hori ez (8); eskaera horiek (26); eskaera horrek (9); eskaera horrekin (9); eskaera horren (12); eskaera horri (27); eskaera igorri (6); eskaera izan (7); eskaera jaso (33); eskaera jaso ditu (8); eskaera jaso dituzte (5); eskaera jaso zituen (5); eskaera jasotzen (7); eskaera nagusi (10); eskaera nagusia (8); eskaera nagusiak (6); eskaera ofiziala (9); eskaera onartu (49); eskaera onartu zuen (9); eskaera onartuko (5); eskaera onartuz (7); eskaera onartuz gero (7); eskaera onartzea (5); eskaera onartzen (8); eskaera ontzat (6); eskaera ugari (5); eskaera ukatu (6); eskaera zehatz (10); eskaera zehatz egin (7); eskaera zehatza (25); eskaera zehatza egin (18); eskaera zehatzak (13); eskaera zehatzak egin (5); eskaera zuzena (23); eskaera zuzena egin (19); espainiako gobernuari eskaera (7); espetxe zigor eskaera (8); estraditatzeko eskaera (7); estradizio eskaera (89); estradizio eskaera atzera (5); estradizio eskaera egin (10); estradizio eskaera ez (6); estradizio eskaera onartu (8); eta eskaera (69); eta eskaera hori (5); euren eskaera (9); ez zuen eskaera (5); ez zuten eskaera (5); fiskalaren eskaera (12); gobernuak eskaera (6); gobernuari eskaera (11); gobernuari eskaera zuzena (5); gure eskaera (17); haien eskaera (5); hainbat eskaera (24); hainbat eskaera egin (11); hartzeko eskaera (16); hartzeko eskaera egin (7); hiru eskaera (20); hiru eskaera egin (8); honako eskaera (6); horrelako eskaera (5); indultu eskaera (6); informazio eskaera (6); irekitzeko eskaera (5); izateko eskaera (18); izateko eskaera egin (6); jartzeko eskaera (5); jasotzeko eskaera (12); joateko eskaera (9); joateko eskaera egin (5); jokatzeko eskaera (5); kartzela eskaera (5); kentzeko eskaera (8); laguntza eskaera (19); langileen eskaera (6); limpiasen eskaera (5); luzatzeko eskaera (6); manos limpiasen eskaera (5); nire eskaera (12); parte hartzeko eskaera (7); sartzeko eskaera (18); sartzeko eskaera egin (7); urteko eskaera (5); urteko zigor eskaera (11); uzteko eskaera (38); uzteko eskaera egin (16); zen eskaera (6); zenbait eskaera (7); zigor eskaera (49); zigor eskaera egin (5); zion eskaera (12); zioten eskaera (6); zuen eskaera (50); zuen eskaera hori (8); zuten eskaera (26)

askatasun eskaerari (6); bere eskaerak (6); beren eskaerak (10); diren eskaerak (7); dituzte eskaerak (5); dituzten eskaerak (5); du eskaerak (6); egindako eskaerak (10); egindako eskaerari (21); eginiko eskaerak (12); eginiko eskaerari (11); eskaerak aintzat (10); eskaerak atzera (7); eskaerak atzera bota (5); eskaerak bete (10); eskaerak betetzeko (5); eskaerak betetzen (7); eskaerak egin (17); eskaerak egiteko (9); eskaerak egiten (10); eskaerak ere (6); eskaerak eta (20); eskaerak ez (16); eskaerak jaso (7); eskaerak kontuan (5); eskaerak onartu (9); eskaerarekin bat (7); eskaerarekin bat egin (7); eskaeraren alde (8); eskaeraren aurka (8); eskaeraren berri (9); eskaerari aurre (5); eskaerari buruzko (7); eskaerari erantzun (17); eskaerari erantzunez (25); eskaerari erantzuteko (7); eskaerari ezezkoa (5); eskaerari uko (7); eskaerari uko egin (6); eskaerarik egin (12); eskaerarik ez (17); estradizio eskaerak (16); estradizio eskaeraren (21); estradizio eskaerari (10); estradizio eskaerarik (7); eta eskaerak (15); eta eskaeraren (5); euren eskaerak (12); fiskalaren eskaerari (6); gizartearen eskaerari (7); gure eskaerak (19); herritarren eskaerak (5); laguntza eskaerak (5); langileen eskaerak (5); sindikatuen eskaerak (5); z eskaerak (5); zigor eskaerak (21); zigor eskaerari (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus