Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
etxeondo iz oinetxea. ik etxondo.
Poeta haren balentria bakarra: argentinar etxeondoak -conventillo delakoak- eskaintzen zituen ahalbide erretorikoez jabetzea. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 247. orr.
Askotan errepikatzen nion gauza bera Koxmeri, etxeondoko tabernako zerbitzari bati, honi buruz eztabaidan hasten ginenean. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 46. orr.
Hontzaren kanta gertuko etxeondokoa, ordu sano gauekotan izanez gero, albiste ona zen: haur baten jaiotza edo. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 215. orr.