Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etxondo 1 ipar iz etxeondoa, oinetxea.

Beste batzuek gogoratzen dute nola Nafarroako erreinuak galdu zuen orduan bere independentzia eta zenbat agramondar iragan ziren Frantzia aldera, haietarik baitziren nafarrak, hots etxondo horren itzalean bizi ziren Azpilkueta eta Jauregizar guztiak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 14. orr.

Alta bada, ez nezakeen etxondoa segidarik gabe utz!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 31. orr.

Haren etxondoa, Iturbidea, 1350kotzat aipu zen Nabarrako artxibotan.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 11. orr.

Nafarrek, berriz, Aita Sainduaren deiari ihardetsiz eta beren beharrak bultzaturik hautatu zuten buruzagitzat Eneko, [...] Eneko Baigorrikoa, hau Nafarroako etxondo aspaldikoa baita.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 143. orr.

Irudikatzen zuen etxondoan semearekin sartzen zela, eta aitak besoak irekitzen zizkiela bien besarkatzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 282. orr.

Horrelako gizon jakintsu eta argituak izan ditugu gure etxondotik bi urratsetan, eta maleruski ez ditugu kasik batere ezagutzen.  Herria   2003-02-06

2 irud/hed

Batuen Erakundea ez da gehiago izanen Estatu arteko administrazio antolamendu hotz soil bat, baina bai Munduko Nazioen familiarentzat beti zabalik dagoen Etxondo gozoa.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 96. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus