Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etxegintza (orobat etxegintza g,er,) 1 iz 1 etxe eraikuntza. ik arkitektura.

Etxegintzak dirua ekarriko digu.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 81. orr.

Azken urteetan etxegintzaren sektorea izan da ekonomiaren eta enpleguaren hazkundean eragin handiena izan duena.  Berria - Ekonomia   2004-04-22

Donibane Lohizune Frantzia guziko hiri karioenetarik dela etxegintzaren sail hortan.  Herria   2003-07-24

Etxegintzaren auzia beti biziki minbera.  Herria   2005-12-29

Gaur hasiko da Etxegintzaren Feria eta bertan bilduko dira Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako etxegintza kudeatzen duten agentzia nagusiak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-10

Orain, etxegintzaren eromenak bizitegi multzo apain bezain garestia eraikiarazia zuen gainean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.

Etxegintzari buruz nun zer neurri behar den hartu, hortaz ere gogoetatuak dira hautetsiak.  Herria   2004-04-01

Nikaraguako esperientzia baliatuta etxegintzako peontzan probatzekotan nenbilela, amak eman zidan ideia: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 81. orr.

Xapitaleko sahetsean den bide bat utzia izanen den egoitza berri bat eraikia duen etxegintzako zozietateari.  Herria   2005-05-26

Errezeloa darie etxegintzako enpresaburuen adierazpenei: [...].  Berria - Euskal Herria   2006-05-06

Frantziako Gobernuak kontseilu nagusien esku utziko ditu etxegintzarako diru laguntzak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Etxegintzatik ere sos ederrak jasotzen dituzte, etxegileei ematen dieten babesaren truke.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 210. orr.

Orduan bere kontura hasi zen etxegintzan, langileak hartu zituen eta haga bat bere aginduak zorrotz betetzen ez zituenarentzat.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 96. orr.

Hemen lantegietako nagusiek eta etxegintzan ari direnek, beren berezitasunak eta helbideak ezarrarazten ahal dituzte.  Herria   2003-12-18

Etxegintzan profesional ez diren langileen (bricoleurs) sarrerak industrian eta zerbitzuetan eragin dituen aldaketak etorriko dira, etxekoandrearen partez, ofiziokoa ez den sukaldariak esku hartzeagatik.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 59. orr.

Etxegintzan bilatu nuen lana.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 102. orr.

Etxegintzan langileek egunero 3 dolar irabazten dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 213. orr.

2 (izenondoekin)

Eraikuntzako lan istripuak erdira jaitsi dira etxegintza publikoan.  Berria - Ekonomia   2006-04-22

Pier Couteaugetariar arkitekta mintzatu da gure lehengo laborari etxez bai eta ildo beretik hedatu den etxegintza bereziaz, gauza frango argituz lañoki eta sanoki.  Herria   2003-08-14

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Urteotan garatu den etxegintza motaren ondorioz, autoaren menpekotasuna nagusi bihurtu da.  Berria - Euskal Herria   2006-04-19

Baiona-Angelu-Miarritze hiri elkarteak indarrean daukan etxegintza politika ere salatu zuen Abk.  Berria - Euskal Herria   2004-02-15

Juduen arduradunek etxegintza-lanak ongi zeramatzaten aurrera, Ageo profetaren eta Idoren seme Zakariasen hitzak adoreturik.  Elizen arteko biblia   Esd 6,14

Bakoitzak ahal zuena eman zuen etxagintza-lanetarako; guztira 488ren bat kilo urre, 2.500en bat kilo zilar.  Elizen arteko biblia   Esd 2,69

Lukasen itzala etxegintza kontuetan handia zen, herri apartatu bateko eihera berritu baitzuen bost urtetan, emaitza ikusgarriekin.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 7. orr.

Azken urteetan hainbat borroka izan dira etxegintza espekulazioaren karietara.  Berria - Euskal Herria   2004-03-16

Lehergailu bat zartarazi dute Kanbon, etxegintza agentzia baten aitzinean.  Berria - Euskal Herria   2004-12-30

Israelgo fiskal nagusi Edna Arbelek atzo jakinarazi zuenez, Ariel Sharon lehen ministroa auzipetzeko gomendioa egingo du, etxegintza arloko ustelkeria eta eroskeria kasuetan hura akusatzeko froga aski badagoela iritzita.  Berria - Mundua   2004-03-28

Liskarraren sorburuan joan den abenduan onartu etxegintza plana dago.  Berria - Euskal Herria   2006-03-21

Gaur egun, betiko lanarekin jarraitzen du NEBko historikoak; etxegintza enpresa batetan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Etxegintza parkea eraberritzea, industria guneak osatzea eta bizi kalitatea hobetzea agertzen dira egitasmo horretan.  Berria - Harian   2005-11-06

Bilboko Etxegintza Saileko artxibategia erretzea erabaki genuen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 223. orr.

LKS etxegintza eta urbanizazio enpresan egiten du lan Del Campok.  Berria - Gaiak   2006-03-31

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Goratu ere meza -jantziak eta eliz etxegintzak; baita ere santuen irudiak, agurtuz adierazten dutena.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 205. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta etxegintzari (3); etxegintza alorrean (3); etxegintza eta (3); etxegintzan ari (4); etxegintzari buruz (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus