Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arkitektura (ETCn 17.546 agerraldi) 1 iz eraikuntzak eta kidekoak proiektatzeko eta eraikitzeko antzea; antze horren emaitza. ik etxegintza.

Nire lagun haietako bat, arkitektura ikasten ari zena eta Jorge Oteizaren bileretara joaten zena, niregana makurtu eta esan zidan belarrira: [...].  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 19. orr.

Labirinto bat gizonak tronpatzeko landu den etxe bat da; haren arkitektura, simetriaz oparoa, xede horretara makurtzen da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 0. orr.

Alemaniarrak herri-espiritu delakoaren bila hasi zirenean, Luterok Bibliari emandako interpretazioa hartu zuten aintzat, eta beren arkitektura, beren literatura.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 51. orr.

Datorren irailean edo urrian hirigintzari eta arkitekturari buruzko erakusketa antolatzeko asmoa du Donostiako Udalak, Tabako Fabrikan, Elorzak atzo aurreratu zuenez.  Berria - Kultura   2004-06-17

Pilar ilobak Perunezarre jaiotetxetik gertu Ipar Euskal Herriko etxeen arkitekturari jarraiki egina zion osabari etxea.  Berria - Harian   2006-03-03

Paul klee, Olivo Barbieri eta Fernand Legerren lanak ere beste mundu batzuetako arkitekturen parte dira.  Berria - Kultura   2004-02-24

Elkarren ondoan dautza, koroak buruan, erregea bere lehoiarekin, erregina bere erbi-zakurrarekin, marmolezko etzangian, ezkontideen hilobi hunkigarrian, inguruan, lanketarik dotoreenaren arkitekturen pean, figuratxo dolutu andana bat itzulikatzen dela.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 198. orr.

2 (izenondoekin)

Karrika nagusi luzea, etxe eta bereziki balkoi ederrak, arkuak eta Santa María elizaren arkitektura berezia bere hiru edo lau estiloekin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 61. orr.

Turista guztiak liluraturik zeuden argi-ilunetan agertzen zitzaizkien mirari haien aurrean, eta, arkitektura zoragarri haren opari gehiago ikustearen egarriz, iritsi ziren, azkenik, tetrapilora.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 59. orr.

Potsdamer Platzen arkitektura garaikidearen azken gailurretako batzuk ikusten dira.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 328. orr.

Arkitektura modernoak XV. eta XIX. mende bitartean egin duen ibilbide konplexuaren barruan, ezinbesteko bidelagun izan zen arkitektoentzat Vitruvioren obra.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 270. orr.

Arkitektura moderno funtzionalaren aitzindari izan zen, eta 1918an Weimarko Arte Eskolako zuzendari izendatu zuten, eta Bauhaus izenaz berrantolatu zuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 27. orr.

B. Leroy-k, jadanik, bere printzipio gehienak greziarren arkitekturari buruzko tratatuetatik hartu izana egozten zion Vitruviori, arkitektura greziarra bera ezagutu ere egin gabe.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 280. orr.

Erdipurdiko Ordena dorikoa arkitektura greziarreko hiru ordena klasikoetan zaharrena eta soilena da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 289. orr.

Arkitektura erromatarraren eboluzioaren testuinguruan kokatuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 110. orr.

Egituran eta erabiltzeko arauetan bereizten diren kontzeptuen aurrean aurkituko gara, elkar kontuan hartzen ez dutenak, elkar baztertzen dutenak eta sartu ezin direnak arkitektura logiko baten batasunean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 46. orr.

3 (izenlagunekin)

Egunotako nire atzera-aurreretan ez dut gaurko arkitekturarik, gaurko hornikuntza urbanorik, gaurko urbanismo erakargarririk topatu.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 79. orr.

Orain, bide nagusitik atera eta bazterreko batetik doaz, hiriko arkitektura kaotikoa atzean utzita.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 16. orr.

Tenplu greziarren arkitektura dinteldu eta harrizkoaren aldeko interes handia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 210. orr.

Espresionismoaren inperialismo honek gerra ondoren jo zuen agian gailurra, arkitektura espresionista bat egiteko ametsak (ondo laburrak) egin zirelarik, eta zinema espresionista egin nahi izan zenean batez ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 273. orr.

Hemen, arkitektura geometriko modernoak, matematikaren perfekzioa harriz eta betoinez haragiztatzen du.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 163. orr.

Ez zait gehiegi gustatzen Eiffel-en garaian burdinari ahalik etekin gehien atera nahirik sortutako arkitektura exhibizionista.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 36. orr.

Arkitektura bitxiko jauregi bat irudikatzen zuen, Bukharako monumentu erdi-mairu erdi-tatariar horietako bat, inondik ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 304. orr.

Mussoliniren garaiari faxista-itxura betea eman zioten eraikuntza hantuste erraldoi haietatik hona -eta ez zaizkit harrokeriak gustatzen ez bizitzan ez artean-, arkitektura zibil deigarri gutxi egin da Italian.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 80. orr.

Baina ez hainbeste, ia bertan duzue egundoko arkitekturarik ikaragarriena eta baliogabeena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 231. orr.

Italiano batek esplikatu zidan behin han architettura fascista deritzana ekartzen diotela gogora kubotzarrek, eta faxista futurista, hain zuzen, ez faxista klasikoa, bi adar horiek omen baitzituen delako arkitektura faxista horrek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 172. orr.

Elizaren egiazko arkitektura, uki daitekeen arkitektura trinkoa, itxuraz luzatzen duen zutabe eta arkuzko arkitektura baten erdi-erdian zabalik dagoen zeru margotu batean kokaturik dagoelako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 96. orr.

Ikusle normalak gaur egun ere neke du harrizko arkitektura non amaitzen den eta margo soilez egindako arkitektura non hasten den bereizteak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 96. orr.

-Erdi Aroko arkitektura -zehaztu zuen Arantxak, gogoratuz.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 240. orr.

Egia erran, xarma gabeko arkitekturari ez zion kasurik emaiten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 84. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

'High School' delakoa hamasei urterekin bururatu zuelarik, zuzenbidea eta arkitektura ikasketen artean zer hauta zalantzan egon zen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 203. orr.

Arkitektura estiloaren aldetik modernista, inguruko eraikin berriekin kontraste handiaren sentsazioa sortarazi zidan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 18. orr.

Burdinazko haga sortu zuen industri teknikaren mutazioak Mendebaldeko arkitektoaren eskuetan oso aldakorra zen eraikuntza-material berri bat jarri zuen, arkitektura-tradizio helenizatzailea argi eta garbi ahitua zegoen garai batean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 295. orr.

Faktoria suntsitzen eta habearte berriak eraikitzen jarraitu zuten, arkitektura ondarea babesteko lege eta araudi guztien gainetik jauzi eginez.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 35. orr.

Antzinako arkitektura-aztarnen ikerketa exhaustiboko kanpainak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 280. orr.

Hogeigarren mendean Mendebaldeko Europako hiriak artean katedral "gotikoek" menderatuta zeuden, beren aurreko erromanikoak ordeztu zituztelarik, Erdi Aroan Mendebaldean, mundu siriakoko arkitektura-inpaktuak lasterragotuta, izan zen arkitektura-iraultzaren ondorioz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 223. orr.

5 irud/hed

Uste izateko zen moduan, urratsez urrats eraikitzen da arkitektura hori, eta gene multzo berezi baten kargu dago urrats bakoitza.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 59. orr.

Genetikak Organismoen planoa aztertzen du; leinu germinalak transmitituriko gene sorta batek dauka bere baitan plano hori, eta haren arabera definitzen da geroko organismoaren arkitektura.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 146. orr.

Zalantzarik gabe jasan behar dugu sistema filosofiko baten arkitektura deskribatzen dela, eta ez hainbeste arima baten historia edo existitzeko egitasmo bat.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 227. orr.

Sailkapen hori egitea ez al zen, horrenbestez, matematikaren arkitektura osoa berregitea!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 70. orr.

Otorduak gauza delikatu eta ezustekoz osatuak ziren, eta sukaldariek etengabe bestelakotzen zuten janarien arkitektura.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 63. orr.

Zinema plastikoa da lehenik eta behin: zinemak mugitzen ari den arkitektura bat irudikatzen du, nolabait esateko; beti ados, orekaturik egon behar du eraikiz eta eraitsiz doan ingurumenarekin eta paisaiekin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 246. orr.

Nobela konstrukto bat da, arkitektura hutsa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 182. orr.

Iraultza baten ateak ireki ditu azterketa honek, batez ere landare baten arkitektura osoa nolakoa den erakusten duelako, eta arkitektura horrek erabili behar dituen piezak aldatzeko modua eskaini, landare horretan eta gainerakoetan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 94. orr.

Azken batean, mementoko euskal arazo politikoa honetara mugatzen da: erabaki behar da autogobernua zein arkitektura politikotan, gaurko Europaren barnean zein subiranotasun hierarkiaren baitan kokatu behar den.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 131. orr.

"Independentzia", "subiranotasun konpartitua", "eredu federala", "autonomia", eta abar arkitektura juridikoaren egitura alternatiboak ispilatzen dituzten nozioak dira.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 62. orr.

Horrela gramatika klasikoaren arkitektura kontzeptuala eratu ahal izango litzateke atzera.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 43. orr.

Proposizioen egia eta batzen dituzten harremanak aztertuta ez-kontraesan logikoen arlo bat defini daiteke: sistematikotasun bat aurkituko da orduan; esaldien gorputz ikusgarri batetik igoko da arkitektura huts ideal batera.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 171. orr.

Tanpez, hondartza lau eta leun batean azaltzen zara, harkaitz, ganbera, arkupe, zulo eta leize labirinto galgarri baten erdian, uhin artera anabasa batean jaurtitako arkitektura bitxia, zeruak urdinez, eguzkiz, argiz eta itzalez, itsasoak aparrez, haizeak murmurioz betea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 65. orr.

Gizarte arkitektura aldatu egin da, mundua galtzaile eta irabazleen artean banatuz, parametro geogra? koen arabera baino gehiago.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 83. orr.

Artista bakoitzaren gogamenaren sakonaldeak badu eredu moduko bat edo arkitektura mota bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 185. orr.

Horra agerian hainbat generen barne-arkitektura, ADN zati aukeran labur samarren mihiztaduraz osatuak baitira eta zati bakoitzak kodetzen baitu proteina-eredu bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 106. orr.

6 arkitektura arkitrabatu (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Eraikuntza sistema sinpleak erabili zituzten, pilaketan eta arkitektura arkitrabatuan oinarrituta. Formak ere nahiko sinpleak dira. ETC-entziklopedia   Egiptoar arkitektura, Wikipedia

7 arkitektura arrazionalista (corpusean ez dago; ETCn 103 agerraldi)

Arkitektura arrazionalistaren jarraitzaileak ziren biak, eta tradizioa modernitatearekin nahasten zuen proposamena aurkeztu zuten. ETC-literatura, saiakera   Oteiza, jenio hutsa, Nere Lujanbio, Elkar, 2008

Margolan hauen ondoan arkitektura arrazionalistak agertzen dira: Donostiako Nautikoa, AEG enpresaren pabiloia... berriz ere kolore lauak eta ingurune zehatzak azpimarratuz. ETC-prentsa   Berria, 2008-04-12

36ko gerra osteko Euskal Herrian aurki daitekeen arkitektura arrazionalistaren adibide bakanetakoa da, eta horrek are beharrezkoago bihurtzen du, Zuaznabarren ustez, eraikinari zutik eustea. ETC-prentsa   Berria, 2008-08-13

Arkitektura arrazionalista da, oso ordenatua eta uniformea. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-12-21

Guztiak arkitektura arrazionalistaren ildokoak, eta aurrez sekula erakutsi gabeak dira haietariko asko. ETC-prentsa   Berria, 2015-05-13

Erakusketako testuan diozunez, adibidez, duela hamar urte bukatu gabe utzitako eskultura serie batera eraman zaitu aurten bukatu duzun Gineako egurrezko zoruak eta arkitektura arrazionalista uztartzen dituen pieza sortak. ETC-prentsa   Berria, 2019-10-05

XX. mende erdialdera gutxi gorabehera, Espainiako arkitektura arrazionalistak koloniekin izandako harreman eta eragin zuzenaren inguruan gogoeta egitera. ETC-prentsa   Berria, 2019-10-15

Gerra ondorengo arkitektura arrazionalistaren azken ikurra, Donostian, Pasai Antxoko mugan. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2014-01-17

Arkitektura eta hirigintza ofi ziala, gerraurreko urteetan garatu eta orokortu zen hirigintza liberal eta arkitektura arrazionalistaren kontrako kritikekin lagundu zen, jada Alemanian, Italian eta Portugalen ere egin zituztenak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Gerraosteko Euskal Herrian eraikitzea, Francisco Javier Muñoz Fernández, UEU, 2013

Euskal Herriko arkitektura arrazionalistaren aleetako bat. Itsasontzi itxura dauka, eta 1995ean monumentu historiko artistiko izendatu zuten. ETC-entziklopedia   Bermeo, Wikipedia

1929an Jose Manuel Aizpurua eta Joakin Labaien arkitektoen diseinuan oinarrituta Kontxako hondartzaren ertzean eraikia, arkitektura arrazionalista hutsa. ETC-entziklopedia   Donostiako Klub Nautikoaren eraikina, Wikipedia

1892 - Manuel Ignacio Galíndez, bizkaitar futbolari eta arkitektoa, arkitektura arrazionalistaren aurrekaria (h. 1980). ETC-entziklopedia   Ekainaren 8, Wikipedia

8 arkitektura banatu (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Arkitektura Banatua: sistemaren adimena modulu guztietan zehar (sentsoreak eta eragingailuak) sakabanaturik dago. Bus bidezko edo haririk gabeko sistemetan erabili ohi dira. ETC-entziklopedia   Domotika, Wikipedia

Javaren teknologiaren RMI APIa erabilita, klase eta interfaze arruntak erabiltzen dira arkitektura banatu horiek eraikitzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Softwarearen ingeniaritza: II. atala. Garapen monolitikotik hiru mailako arkitekturara bezero/zerbitzariak bisitatuz

25. kapituluan, bezero-zerbitzari arkitektura eta arkitektura banatu gehiago ikusiko ditugu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Datu-base sistemak, Askoren artean, EHU, 2009

Arkitektura banatuak nodo prozesatzaile batek baino gehiagok osatzen dituzte, komunikazio sare baten (edo gehiagoren) bitartez konektatuta. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2019. Ingeniaritza eta Arkitektura, Askoren artean, UEU, 2019

9 arkitektura barroko (corpusean ez dago; ETCn 175 agerraldi)

Arkitektura barrokoa europako arkitekturaren garai zehatz batean sortu zen arkitektura estilo bat da, barroko mugimendu orokorraren baitan. ETC-entziklopedia   Arkitektura barrokoa, Wikipedia

Arkitektura barrokoaren gune nagusi bihurtu zuten Europan. ETC-prentsa   Berria, 2006-08-01

Horrez gainera, Varazdin hiriburuari darion dotoretasunagatik da ezaguna Zagorje; arkitektura barrokoko adibiderik adierazgarrientzat jotzen da hura. ETC-prentsa   Berria, 2007-12-29

Galiziako barrokoa diferentea da, bere nortasuna du eta hau gure arkitektura barrokoaren adibiderik ederrena da. ETC-prentsa   Berria, 2007-11-03

Barrokoaren gaur egungo kontzeptua, euskal arkitektura barrokoaren topagune eta jarrera tipologikoak, irudi erlijiosoaren bilakaera, pintura, euskal. ETC-prentsa   Argia, 2000-02-13

Igoera patxadatsua da eta beta izango dugu Moyua dorrearen arkitektura barroko dotorea ikusteko. ETC-prentsa   Goienkaria, 2001-01-26

Gehiegizko ozentasunean -klarinete bakarlaria garrasika- eta Mendelssohnek gomutarazten duen arkitektura barrokoari erreparorik hartu gabe. ETC-prentsa   Berria, 2018-04-18

10 arkitektura bisigotiko (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Harrizko saretak ohikoak ziren arkitektura bisigotiko eta arte asturiarrean. Motibo zelta eta germaniarrekin zizelkatuak zeuden, soka formako apaingarriekin eta arrosa-leiho txikiekin. ETC-entziklopedia   Sareta, Wikipedia

11 arkitektura bizantziar (corpusean ez dago; ETCn 19 agerraldi)

Arkitektura bizantziarraren hedatzearekin bat egiten du, eta harekin loturik dago. ETC-zientzia, zuzenbidea   Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009

12 arkitektura brutalista (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Brutalismoa edo Arkitektura Brutalista 1950tik 1970era zabalkunde handia izan zuen estilo arkitektonikoa da. ETC-entziklopedia   Arkitektura brutalista, Wikipedia

Izan ere, hori baita erakusketako erreferentzia nagusietariko bat: arkitektura brutalistaETC-prentsa   Berria, 2016-04-30

Eztabaida dago nazioartean: zer egin arkitektura brutalistaren mugimenduko eraikinekin? Erresuma Batuan, eskuinak bota egin nahi ditu, utopia sozialisten munstrotzat dituelako, baina miresleak ere badituzte. ETC-prentsa   Berria, 2016-04-16

Errenteriako San Jose Langile elizarekin Euskal Herriko arkitektura brutalistako adibideetako bat da doktorego eman zidan Franco jaunak, 1968an, hura oso berezia zelako diseinatzeko eta kalkulatzeko. ETC-prentsa   Berria, 2016-07-03

13 arkitektura egiptoar (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Xemeingo hilerrian, hizkuntza neoklasikoaren erabilera berezia ikusten da arkitektura egiptoarraren birsorkuntza hori dela eta. ETC-entziklopedia   Markina-Xemeingo Udal-hilerria, Wikipedia

14 arkitektura eklektiko (corpusean ez dago; ETCn 18 agerraldi)

Arkitektura eklektikoa, nagusiki, joera arkitektonikoak konbinatzen aritzen da. Honela, bere ezaugarri nagusia, bi arkitektura estilo edo gehiago, egitura berri batean konbinatzea da. ETC-entziklopedia   Arkitektura eklektikoa, Wikipedia

Bauhaus estiloko eraikinak, hotel modernistak, kristalezko kupulak... iraganeko arkitektura eklektiko bezain aberatsaren lekuko irmoa dira. ETC-prentsa   Argia, 2014-05-18

Arte Ederrak eraikina Donostian dugun arkitektura eklektikoaren erakusgarri nagusietarikoa da. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2013-04-19

Bi eraikinak arkitekto berberarenak dira, eta zerbitzu etxea bertako arkitektura eklektikoaren erakusle nabarmena da. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2017-02-24

1000.era bitartean Oaxaca ibarreko mendialdean, Mexikoko hegoaldean, loratutako zibilizazio amerindiarraren arkitektura eklektikoaETC-zientzia, zuzenbidea   Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009

15 arkitektura ekologiko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Treehuggerren arkitektura ekologikoko sariak. ETC-entziklopedia   Yves Béhar, Wikipedia

16 arkitektura erlijioso

Gero eta leku gehiagotan ari da lanean, era askotako guneak ikertzen: ekoizpen ekonomikoarekin lotutakoak (Igartzako burdinola, adibidez), arkitektura militarra (Atxukaleko gotorlekua), arkitektura erlijiosoa (Astigarribiko San Andres eta Buruntzako San Martin elizak), arkitektura zibil tradizionala (Erretxabal eta Sosoaga Txiki baserriak) eta erdigune historikoak (Getaria, Hernani, Segura, Tolosa...).  Berria - Kultura   2004-05-27

17 arkitektura erromaniko (corpusean ez dago; ETCn 565 agerraldi)

Arkitektura erromanikoa arkitektura estilo bat da, Europan jaioa eta Behe Erdi Aroa Behe Erdi Aroko urteetan garatua (950 ingurutik XII. menderaino). ETC-entziklopedia   Arkitektura erromaniko, Wikipedia

Eraikina itxita dago -partikularra da eta jabeek biltegi gisa erabiltzen dute-, baina merezi du haraino hurbildu eta, herriaren ikuspegi ederra profitatzeaz gain, eraikinari begiratua ematea, arkitektura erromanikoaren zenbait elementu kontserbatzen baititu; deigarrienak, atea eta arrosa-leihoa. ETC-prentsa   Argia, 2012-11-11

Hain zuzen, horretan datza aurkikuntzaren garrantzia: datazioa konfirmatzen bada, nafar arkitektura erromanikoaren adibiderik puru eta garbienetako bat izanen da Larunbekoa. ETC-prentsa   Berria, 2016-08-28

Eliza dotore erakusten du: zoritxarra gain-gainera etorri zitzaion 36ko gerran, eta erabat suntsituta geratu zen, arkitektura erromanikoa betiko galtzeraino, Micaela Portilla ikerlariak bere katalogo artistikoan jakinarazia duenez. ETC-prentsa   Berria, 2016-11-15

Arkitekturari ere erreparatzen dio argazkilariak: baserri hutsek, Arantzazuko santutegiak eta arkitektura erromanikoak indar handia dute. ETC-prentsa   Berria, 2019-08-10

Erdi Aroko arkitektura erromanikoaren adibide ezin hobea da, eta Bariko San Nikolasi dedikatua zaio, bidaiari eta beilarien gerizatzaile. ETC-prentsa   Berria, 2019-10-08

Arkitektura erromanikoaren azken arrastoak nabari dira, eraikina babeslekua izatea nahi zuten eta. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2018-08-03

Baina orain aztertzen ari garen garaiari buruzko idazkiak, arkitektura erromanikoarekin batera sortu zirenak, oso erraz irakur daitezke. ETC-literatura, saiakera   Artikulu eta hitzaldien bilduma, Charles Sanders Peirce (Ibon Uribarri), Pentsamenduaren Klasikoak, 2005

751-987 bitartean eta Alemanian 911 arte gobernatu zuen dinastia frankoaren arkitektura erromaniko goiztiarra. ETC-zientzia, zuzenbidea   Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009

Angelu sartuz eta irtenez -kontrako erpinak dituztela- eratutako apaindura, arkitektura erromanikoaren ezaugarri. ETC-zientzia, zuzenbidea   Artearen lexikoa, Askoren artean, EHU, 2010

18 arkitektura erromatar

Kontua ez da, noski, kronologia hutsezkoa izango, ikusten baita De Architectura honetan, era berean, ahaztu edo zokoratu egiten direla arkitektura erromatarraren beraren aurreko eta garai bereko hainbat zedarri esanguratsu jakin ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 250. orr.

19 arkitektura espresionista

Espresionismoaren inperialismo honek gerra ondoren jo zuen agian gailurra, arkitektura espresionista bat egiteko ametsak (ondo laburrak) egin zirelarik, eta zinema espresionista egin nahi izan zenean batez ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 273. orr.

20 arkitektura estilo

Arkitektura estiloaren aldetik modernista, inguruko eraikin berriekin kontraste handiaren sentsazioa sortarazi zidan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 18. orr.

Erdipurdiko, izond Arkitektura estilo batekoa; Amerikar Ertaina ere deitzen zaio.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 93. orr.

Estatuaren etxe harrizko bat, arkitektura-estilo jakin baten eredukoa, leihoen erdiak itxurazkoak zeuzkana, bakar-bakarrik eraikia herriko burges txikien zurezko etxetxo solairu bakarrekoen erdian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 165. orr.

Gipuzkoako elizen arkitektura estiloak ere aztertzen ditu ale honek, eta argazki askok laguntzen dute azalpenak ulertzen.  Berria - Kultura   2004-04-25

Orconerako etxeak dira industrializazioak Barakaldoko Lutxana auzunean lagatako arrastoen erakusle, XX. mendearen hastapenean, Erresuma Batuan gailendu zen arkitektura estiloaren ikur izateaz gainera.  Berria - Kultura   2004-03-12

21 arkitektura gorri (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Arkitektura gorria izenarekin herri arkitektura mota bat da. Erabiltzen diren materialen ondorioz eraikinek kolore gorri berezi bat dute. ETC-entziklopedia   Arkitektura gorri, Wikipedia

22 arkitektura gotiko

Arkitektura "gotiko" bat, hamaseigarren mendeko lehenengo laurdena arte Londresen -eta hamazazpigarren mendeko lehen erdia arte Oxforden- irmo iraun zuena, ordurako aspaldi kanporatua zegoen Ipar eta Erdialdeko Italiatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 295. orr.

23 arkitektura greziar

Bere Vitruvio hori, ordea, autoritatezko argumentu bat besterik ez da, jadanik, arkitektura greziarraren aurka beste arkitektura etrusko-erromatarraren nagusitasunaren alde egiten duen defentsa horretan (Leroy baten aurka, beste batzuen artean).  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 290. orr.

Erdipurdiko Ordena dorikoa arkitektura greziarreko hiru ordena klasikoetan zaharrena eta soilena da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 289. orr.

24 arkitektura historizista (corpusean ez dago; ETCn 16 agerraldi)

Arkitektura historizista edo historizismoa, nagusiki XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran garatu zen, eta, bere ahalegin guztiak, iragan garaietako arkitektura berreskuratzeko ziren. ETC-entziklopedia   Arkitektura historizista, Wikipedia

25 arkitektura-ingeniaritza (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Arkitektura-ingeniaritza eta eraikuntza-ingeniaritza. Eraikuntzan eta eraikinetan espezializatzen da. ETC-entziklopedia   Ingeniari, Wikipedia

26 arkitektura iraunkor (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Arkitektura iraunkorra edota ekologikoa ingurumenarekin errespetu handiz jokatzen dutenak dira eta energiaren erabilpen iraunkorra egiten dute. ETC-entziklopedia   Arkitektura iraunkor, Wikipedia

Rogersek esaten duenez, arkitektura iraunkor batek beharrezkoak ditu ekologia eta zaharberritzea. ETC-prentsa   Berria, 2007-06-20

Askotariko gaiak ukituko dituzte, hala nola energia eredua eta zor ekologikoa, arkitektura iraunkorraren ereduak, produktu ekologikoak eta janari lasaia... ETC-prentsa   Berria, 2011-05-31

Goragoko hurrengo lau solairuetan bulegoak daude, gehienak ingeniaritza eta arkitektura iraunkorrarekin lotutakoak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Energia trantsizioak: iraunkortasuna eta demokrazia energetikoa, Askoren artean, EHU/UPV, 2016

27 arkitektura islamdar (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Taj Mahal jauregiaren adibiderik ederrentzat jotzen da, arkitektura islamdar, persiar, arkitektura indiar eta are otomandarreko elementuak uztartzen dituen estiloan eraikia. ETC-entziklopedia   Taj Mahal, Wikipedia

Hiru monumentuek adierazagarri dira arkitektura-estilo ugariren batuketarena: arkitektura bizantziarra, persiarra, ekialdeko ortodoxoa, asiriarra, arkitektura islamdarra eta armeniarra. ETC-entziklopedia   Armeniar monasterioen multzoa Iranen, Wikipedia

28 arkitektura islamiar (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Horrekin batera, interaktiboak diren hainbat gailu ere batu dizkiote: usaimena lantzeko hiru mahai, arabiar kaligraa garatzeko beste mahai bat, eta bisitariek osatu dezaketen buru-hausgarri erraldoi bat, arkitektura islamiarrean gehien erabiltzen diren elementu geometrikoekin. ETC-prentsa   Goienkaria, 2008-04-25

Arkitektura islamiarreko dekorazio-sistema, albeoloen, tronpen eta piramide alderantzikatuen nahastura korapilatu eseki batez osatua; zenbaitetan, harriz egiten zuten, baina, gehienetan, igeltsuz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009

Kultura eta arkitektura islamiarra, merkataritza etnikoa turismoa eta aisialdia konbinatzen ditu. ETC-entziklopedia   Bazar Handia (Ürümqi) Wikipedia

Berdina esan daiteke islamdar arkitektura edo arkitektura islamiarrari buruz, non forma erromatarrak eragin handia izan zuten denbora luzean zehar, bereziki eraikin pribatuetan (etxeak, bainuak) eta eraikin zibiletan (zubiak, gotorlekuak). ETC-entziklopedia   Erromatar arkitektura, Wikipedia

29 arkitektura islamiko (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Islamdar arkitektura edo arkitektura islamikoa Islamaren kultura duten edo izan dutenen arkitektura da, erlijio honen sorreratik gaur arte, batez ere Al-Andalus eta India arteko eskualdeetan garatu dena. ETC-entziklopedia   Islamdar arkitektura, Wikipedia

XI. eta XIII. mendeen bitartean Asiako erdialdea eta mendebaldea gobernatu zuten zenbait dinastia turkiarren arkitektura islamikoa; arkitektura persiarraren oso eragin handia zuen. ETC-zientzia, zuzenbidea   Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009

Bastakia, senaiaren aldamenean, hirurogei etxe haize-dorredun izateraino hazi zena, etxe-arkitektura islamikoaren adibiderik ederrenetakoa da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hiri-formaren historia Industria Iraultza arte, Askoren artean, EHU, 2010

30 arkitektura jasangarri (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Zer garrantzi du arkitektura jasangarriak Lakaben? ETC-prentsa   Argia, 2016-03-20

Arkitektura jasangarriarekin eta auzolanarekin lotura duen proiektu bat bururatuko dute igandean bertan, Añorgan, herritarrek parte hartu duten prozesu baten bitartez plaza "txukundu" eta beraien beharretara moldatu baitute, Añorga Kultur eta Kirol Elkartea gidari. ETC-prentsa   Berria, 2018-05-22

Bertan, enpresa eta unibertistate askok erakutsi dute kontzeptu honetan sakontzeko interesa, materialak diseinatzeko orduan, baita arkitektura jasangarria gauzatzerakoan ere. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zero zabor, Joan Marc Simon (Danier Zuazagoitia), UEU, 2016

31 arkitektura klasiko

Berak ordezkatzen zuen arkitektura klasikoaren printzipioak arkitekturaren beraren printzipio unibertsal bezala hartuz izan ziren hiru mendetik gorako epe horretan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5390. orr.

32 arkitektura manierista (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Arkitektura manierista Europan Pizkundearen amaieraren eta Barrokoaren hasieraren artean (1530etik 1610ra, gutxi gorabehera) garatu zen arkitekturaren aldia izan zen. ETC-entziklopedia   Arkitektura manierista, Wikipedia

33 arkitektura minoiko (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Arkitektura minoikoa K.a. 2000-k.a. 1400. urteen artean (ggb.) Kretan garatu zen zibilizazio minoikoaren arkitektura da. ETC-entziklopedia   Arkitektura minoiko, Wikipedia

Mizenas hiriko izena hartzen du. Arkitektura minoikoaren bidea jarraitzen du, aldaera batzuekin. ETC-entziklopedia   Mizenastar arkitektura, Wikipedia

34 arkitektura mizenastar (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Arkitektura mizenastarra, megaroi-arkitektura izenez ezaguna da ere, eta oso garrantzitsua izan zen ondoren garatu zen Greziar arkitektura Arkitektura greziarrarentzat. ETC-entziklopedia   Mizenastar arkitektura, Wikipedia

35 arkitektura moderno

80ko hamarkadan teorikatik praktikara pasatu zen eta 90eko hamarkadan bere lanik ospetsuenak egin zituen; arkitektura modernoaren ikono bihurtu zen.  Berria - Kultura   2004-05-21

Egokitze-saio horiek ez ziren inoiz errazak izan, eta leialtasun filologiko-historikoaren eta arkitektura modernoak zituen premien arteko tentsioaren markarekin azalduko ziren beti.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 100. orr.

Iduseko Museoa egin zuen gero, eta beste eraikin batzuk, Idusen eta Europako hiri batzuetan, eta mugarriak izan ziren guztiak arkitektura modernoan, eta guztiek eman zuten zeresana.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 191. orr.

Arkitektura moderno funtzionalaren aitzindari izan zen, eta 1918an Weimarko Arte Eskolako zuzendari izendatu zuten, eta Bauhaus izenaz berrantolatu zuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 27. orr.

Harrigarriena, dena dela, arkitektura modernoaren azken aleek baino aho zabalago utzi ninduena, Margarengan deskubritzen hasi nintzena.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 106. orr.

36 arkitektura nazi (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Arkitektura nazi izenarekin, baita ere Nazionalsozialismoaren arkitektura, Adolf Hitlerren ideiologia megalomanoa eraikuntzaren alorrera eramateko saiakerari esaten zaio. ETC-entziklopedia   Arkitektura nazi, Wikipedia

37 arkitektura neoklasiko (corpusean ez dago; ETCn 119 agerraldi)

Arkitektura neoklasikoa XVIII. mendearen bigarren erditik XIX. mendearen lehen erdira arte, Neoklasizismo garaian, europar kulturak garatu zuen arkitektura estilo nagusia da. ETC-entziklopedia   Arkitektura neoklasikoa, Wikipedia

Espainiako arkitektura neoklasikoaren gailurretako bat da eraikin hori. ETC-prentsa   Berria, 2007-04-13

Arkitektura neoklasikoa agertzen du 1842an eraikitako ikuztegiak. ETC-prentsa   Argia, 2000-10-01

Han dago hiriko udaletxea, arkitektura neoklasikoaren adierazle. ETC-prentsa   Argia, 2008-02-10

Pérez arkitektoak Donostiara etorri izanak arkitektura neoklasikoaren presentzia areagotu zuen hiriko zabalgunean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 75 zbk., UEU, 2010 - urria-abendua

38 arkitektura ordena klasiko (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Joniar ordena, kronologikoki, ordena klasiko arkitektura ordena klasikoetatik bigarrena izan zen, bere jatorria K.a. VI. mendean izan zuelarik. ETC-entziklopedia   Joniar ordena, Wikipedia

Pilastra (pilare hitzetik eratorritako hitza), zutabeak edo pilareak osatuta dauden eraikuntza elementu berberez osatua dago: harroina, fustea eta kapitela, arkitektura ordena klasikoen arabera. ETC-entziklopedia   Pilastra, Wikipedia

39 arkitektura oztopo (corpusean ez dago; ETCn 32 agerraldi)

Arkitekturaren eta hirigintzaren esparruan, arkitektura oztopo edo oztopo arkitektoniko esaten zaie biztanle-talde jakin batzuk hiri-espazio batetik, eraikin batetik edo haren zati batetik iristea, sartzea edo mugitzea eragozten duten oztopo fisikoei. ETC-entziklopedia   Arkitektura oztopo, Wikipedia

Bat harritzen da, aintziraren ertza pabiloiarekin lotzen duen zubia sigi-sagakoa baita, zuzena izan beharrean, hartara behartzen duen arkitektura-oztoporik ez dagoelarik. ETC-literatura, saiakera   Gauzen presentzia, Pablo Sastre, Elkar, 2007

Joan den urtean San Lorentzo elizak arkitektura oztopo asko zituen, eta aurten traba berberak dauzka. ETC-prentsa   Berria, 2004-07-13

Besteak beste, eskola ibiltariak antolatzeko, itunpeko ikastetxeetan arkitektura oztopoak kentzeko eta irakasleen prestakuntza sustatzeko. ETC-prentsa   Berria, 2007-05-30

Ezin dira isildu, Heldu-ren aburuz, arkitektura oztopo horiek direla-eta oraindik ere eraikin publiko asko "iristezinak" direlako batzuentzat. ETC-prentsa   Berria, 2007-12-04

Erakusketa hall-a handituko dute, espazio teknikoak berrantolatuko dituzte eta arkitektura oztopoak desagerrarazten ahaleginduko dira, irisgarritasuna errazteko. ETC-prentsa   Berria, 2009-01-16

Arreta ginekologikoa ematen duten 60 zentro ikertu dituzte, eta arkitektura oztopoak zein egokitu gabeko tresneria dutela ikusi dute. ETC-prentsa   Berria, 2009-05-19

Arkitektura oztopoak gainditu dituzte eta atariaren itxura erabat berritu dute. ETC-prentsa   Berria, 2011-11-29

Arkitektura-oztopoen kentze lanak tzuak baino ez dituzte eskainiko osasun etxeetan. ETC-prentsa   Goienkaria, 2006-05-12

Azkenik, Euskadi etorbideko eta inguruko arkitektura oztopoak kentzeko 467.000 euro emango ditu Zapateroren Gobernuak. ETC-prentsa   Goienkaria, 2009-01-23

Foru Komunitateko administrazioak eta toki-entitateek urtebeteko epea izanen dute foru lege honek indarra hartzen duenetik aitzina, arkitektura-oztopoei buruz xedatutakora egokitu ditzaten euren kirol-instalazioak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Nafarroako kirolari buruzko Foru Legea, Nafarroako Parlamentua, 2001

%40, lehentasunez zaharberritu beharreko eremuetan, edo arkitektura-oztopoak kendu eta mugimenezko minusbaliotasuna duten pertsonen onurarako denean, edo eskatzaile batek edo haren ezkontideak 65 urte edo gehiago dituztenean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hirigintza eta etxebizitzaren arloan urgentziazko neurriak hartzeko Foru Legea, Nafarroako Parlamentua, 2009

40 arkitektura paleokristau (corpusean ez dago; ETCn 15 agerraldi)

Erromatar arkitektura antzeratzeko asmoarekin sortu zen (Inperioa berdindu nahian), baina gehiengoa arkitektura paleokristau eta arkitektura bizantziarretik mailegatu zuen. ETC-entziklopedia   Karolingiar arkitektura, Wikipedia

41 arkitektura pizkundetar (corpusean ez dago; ETCn 82 agerraldi)

Filippo Brunelleschik Panteoia aztertu zuen Florentziako Santa Maria del Fiore katedrala eraikitzeko, pizkundetar arkitektura edo arkitektura pizkundetarraren abiapuntua. ETC-entziklopedia   Agriparen Panteoia, Wikipedia

San Pedro eliza: estilo gotikoa eta arkitektura pizkundetarra batzen ditu. ETC-entziklopedia   Labaien, Wikipedia

42 arkitektura sakratu (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

20 mendeotako arkitektura sakratua eta ikonografia erlijiosoa aztertu ditu Juan Plazaolak. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-11-22

Kupulaerdi batzuekin batera, eta argi-jokoaren eta arte bizantziarraren mosaiko tipikoen arteko barne-konbinazioa gehituta, grabitate eta materialtasun ezaren sentsazioa ematen dute, eta hori, hainbat bidetatik, hurrengo mendeetako arkitektura sakratuaren etengabeko bilaketa bihurtuko zen. ETC-entziklopedia   Kupula, Wikipedia

43 greziar arkitektura (corpusean ez dago; ETCn 33 agerraldi)

Alexandroren konkista ugarien ondoren, ekialdeko eragin sakona jaso zuen greziar arkitekturakETC-entziklopedia   Antzinako Grezia, Wikipedia

Antzinako Greziar arkitektura jainkotegiengatik da ezaguna batez ere. ETC-entziklopedia   Antzinako Greziako arkitektura, Wikipedia

Greziar arkitektura hirietako akropoli edo gotorleku garaietan eta santutegi panhelenikoetan garatuz joan zen, eta tenpluen itxura finkatu zuen. ETC-entziklopedia   Antzinako Greziako artea, Wikipedia

Greziar arkitektura klasikoa eta bere aurrekaria, egear arkitektura, egitura arkitrabatuen adibide tipikoak dira, lehenago, eraikin monumental egiptoarrak ere, estalki lau edo ateburudunekin eraiki ziren arren. ETC-entziklopedia   Arkitrabe, Wikipedia

44 informazioaren arkitektura (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Informazioaren arkitektura diziplina bat da (artea eta zientzia diren moduan), informazio-inguruneak egituratu, antolatu eta etiketatzean oinarritzen dena. ETC-entziklopedia   Informazioaren arkitektura, Wikipedia

Beraz, produktuaren ezaugarriak aztertzen dira, informazioaren arkitektura eta bisualizazioa egokia den, elementuak egoki banatuta dauden etab. aztertuz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2017-Ingeniaritza eta Arkitektura, Askoren artean, UEU, 2017

45 konputagailu arkitektura (corpusean ez dago; ETCn 21 agerraldi)

Konputagailu arkitektura ordenagailu edo konputagailu baten oinarrizko egitura eta eragiketarako diseinua da. ETC-entziklopedia   Konputagailu arkitektura, Wikipedia

Gaur egun arkitektura kontzeptua beste jarduera batzuetan ere erabiltzen da, batik bat, sistema konplexuen diseinuaz hitz egitean: Konputagailu arkitektura konputagailuen arkitektura esaterako. ETC-entziklopedia   Arkitektura, Wikipedia

Atebidea edo pasabidea sare protokolo eta konputagailu arkitektura maila guztietan ordenagailuak elkar lotzea eta komunikatzeko sareak sortzea ahalbideratzen duen gailu bat da. ETC-entziklopedia   Atebide, Wikipedia

Hainbat sistema eragiletan eta konputagailu arkitekturatan egikaritzen da. ETC-entziklopedia   John the Ripper, Wikipedia

Produktu batzuek konputagailu-arkitektura paraleloetarako prozesatze paraleloa eskaintzen dute, eta prozesatze analitikoko lineako tresnen (Online Analytical Processing, OLAP) parte gisa funtzionatzen dute. ETC-zientzia, zuzenbidea   Datu-base sistemak, Askoren artean, EHU, 2009

Testu honetan aztertzen dira, besteak beste, azken mendeko hazkunde-tasa ikaragarria ahalbidetu zuten konputagailu-arkitekturari buruzko ideiak eta konpiladoreen hobekuntzak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Konputagailuen arkitektura, Askoren artean, EHU, 2009

46 konputagailuen arkitektura (corpusean ez dago; ETCn 80 agerraldi)

Informatika eta teknologiarekin harreman zuzena duena; bere sortzaileetakotzat jotzen da John von Neumann -konputagailuen arkitektura modernoaren aitzindarietako bat-. ETC-prentsa   Berria, 2015-02-12

Testuingurua: Konputagailuen arkitekturaren eta antolaketaren azalpen orokorra da, eta sistema eragileen diseinuarekin lotutako gaiak lantzen ditu bereziki. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema eragileak, Askoren artean, EHU, 2008

CER ikerketa lerroaren barruan konputagailuen arkitektura adarrean eta zehatzago S/I azpisistemaren inguruko azterketa bakarrenetako da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2017-Ingeniaritza eta Arkitektura, Askoren artean, UEU, 2017

Konputagailuen arkitektura John Von Neumannek 1945. urtean proposatutakoa da oraindik, funtsean, oinarrizko egitura gisa. ETC-entziklopedia   Ordenagailu, Wikipedia

Gaur egun arkitektura kontzeptua beste jarduera batzuetan ere erabiltzen da, batik bat, sistema konplexuen diseinuaz hitz egitean: Konputagailuen arkitektura esaterako. ETC-entziklopedia   Arkitektura, Wikipedia

47 paisaia arkitektura (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Paisaia arkitektura: edozein paisaia eta garten proiektatzean, diseinatzean eta kudeatzean datza. Horrela: paisaia diseinugintza, paisaia ingeniaritza, paisaia proiektugintza, paisaia lorezaintza, paisaia ekologia, paisaia biologia, paisaia arkitektoa, paisaiagile edo paisaiaria. ETC-entziklopedia   Paisaia, Wikipedia

Paisaia-arkitekturaren historiako izen nagusiak bi dira: André Le Nôtre (1613-1700), lan arrakastatsuenen artean Versaillesko parkea eta hiria proiektatu zituena; eta Lancelot "Capability" Brown (1716-1783), Blenheim jauregian izan zuen parte-hartzea dela-eta ezagun egin zena. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hiri-formaren historia Industria Iraultza arte, Askoren artean, EHU, 2010

Paisaia arkitekturaren eta artearen ertzak bustitzen dituen esku-hartze eremu zabala da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2017-Ingeniaritza eta Arkitektura, Askoren artean, UEU, 2017

48 sare arkitektura (corpusean ez dago; ETCn 22 agerraldi)

Lehiaketa irabazteko, neurona sare konboluzionalak erabili zituzten, 22 urte lehenago Lecunek asmatutako neurona sare arkitekturaETC-prentsa   Berria, 2019-04-05

Baina badago beste sare-arkitektura bat, aurreratuagoa, zuntz optikozko instalazioan oinarria duena. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikus-entzunezko informazioaren teknologia, Iñaki Zabaleta, UEU, 2002

Linux-ek hainbat sare-arkitektura onartzen ditu, bereziki TCP/IP, Berkeley Sockets interfazearen bitartez. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema eragileak, Askoren artean, EHU, 2008

Zer diren sare-arkitektura bat, mailak, zerbitzuak, protokoloak, mailen arteko interfazeak, eta maila bateko entitateak. ETC-zientzia, zuzenbidea   TCP/IP Sareak (3. argitaraldia), Jose M. Rivadeneyra, UEU, 2009

Topologia hau erabiltzen duten sare arkitekturarik nagusienak Ethernet (IEEE 802.3 araua) eta Token bus (IEEE 802.4 araua) dira. ETC-entziklopedia   Bus sare, Wikipedia

Honek abiadura handiagoa hartzen du, eta sare arkitekturak ere ezberdintasunak ditu. ETC-entziklopedia   Komunikazio Mugikorretako Sistema Orokorra, Wikipedia

49 sistema eragileen arkitektura (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Sistema eragileen arkitektura edo egitura sistema eragilearen nukleoaren osagaiak zeintzuk diren, nola antolatzen eta nola elkar funtzionatzen duten deskribatzen duen irizpidea edo sailkapena da. ETC-entziklopedia   Sistema eragileen arkitektura, Wikipedia

50 software arkitektura (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Sunen Collections APIak antzekotasun handiak ditu JGL liburutegiarekin, nahiz eta, bata eta bestea eraikitzeko erabili diren software-arkitekturak desberdinak izan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Softwarearen ingeniaritza: I. atala. Softwarearen garapenaren zenbait arlo, Jose Ramon Zubizarreta, UEU, 2006

Nolanahi ere, benetako berrikuntza garrantzitsu eta azpimarragarriena zera da: guztiz irekia den Software arkitektura izatea. ETC-entziklopedia   Openmoko, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus