Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Katu bati segika abiatu zen Mahony etxarte batean behera, baina katuak orube zabal batera ihes egin zion. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 34. orr.
Hiru gizonak tabernatik irten ziren, eta jendetza ateetatik barrura iragazi zen etxartean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 225. orr.
Etxartean behera haren atzetik etorritako jendetza ateaz kanpotik geratu zen, kristalezko orrietatik barrura kirika. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 222. orr.
Mendi ilun, gris bat baitzen orain orga, hantxe, etxarteko pareten artean ezarria. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 16. orr.
Bikote bat, besotik helduta, agertu zen bat-batean etxarteko kalexka beltz batetik. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 81. orr.
Gorputzari gogor egin eta, etxarteetako itzalak baliaturik, pausoari pauso, hiriko punturik altuenera eraman nau paseoak. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 49. orr.
Gau hartan, garbikuntza egin ondoren, etxartera joan eta pareta ondoan etzan nintzen aurpegia estali gabe, bero baitzegoen. Elizen arteko biblia Tb 2,9
Kaserna bai, ikus genezakeen, puska batean bederen; San Telmo kaleko 13aren pareko etxartetik ezkerretara begiratuz. Txillardegi «Putzu», 1999 - 49. orr.
Etxarte gasez argitu bat gainditu, eta Fishguardeko atera iritsi ginen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 190. orr.
The Hare's Foot eta The Pure Drop tabernen arteko etxarte harlauzez estalian geratu zen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 13. orr.
Etxarte estuetan barrena pasatu dira bi lagunak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 198. orr.
Etxarte estuan bakarrik geratu nintzen, orgaren hagan eserita. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.
Hiri arrotz bateko etxarte ilun batean. kimika ikasten zebilen, eta laboratorio bat antolatua zuen etxarte zoko batean, karrika-zulo mehar bihurri batean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.
etxarte ilun (4)