Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

patio 1 iz eraikin bateko edo etxe sail bateko barne eremua.

Han, geltokiko auzoan, harrizko etxetxoak, beren patio eta ukuiluekin.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 74. orr.

Aurrealdean, liburu-denda eta garajea zeuzkan, patio batera ematen zuen korridore batek bereiziak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 15. orr.

Hiriak, goizeko zazpietan, gauak eman ohi dion etxe zahar aire horri eusten zion artean; kaleak bebarru luzeak irudi ziren, plazak patioak irudi.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 105. orr.

Peoi batzuekin dadoetan ari zen Migel gazteluko patioan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 51. orr.

Kuarteleko patioan itxirik ginduzkaten ordurako, Orbassano Hiribidean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 256. orr.

Automobilen zarata entzun duzu komisariako patioan sartzen eta ateratzen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 113. orr.

Sinagogako patioan zegoen, jantzi zuriak eta errezatzeko xalak zeramatzan judu talde batekin.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 157. orr.

Bungalowen patioaren erdian dagoen palmondo ahul mendreari begira.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 9. orr.

Beste lau presorekin batera ilaran jarri gaituzte eguzkipean kanpamentuaren patioan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 48. orr.

Opil egin berrien usaina, erroskilena, esne irakinarena, eta sardinzar ketuena zetorkion patioetatik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 159. orr.

Mantala eta oinetakoak jantzi, patioa zeharkatu, eta ukuilura joan zen, Selifani kotxea bertantxe presta zezala agintzera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 126. orr.

Burdin langatik patio bat ikusten zen, andaluziar estilokoa, harrizko arku eta zutabeekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 195. orr.

Paseo luzeak ematen nituen hango gela eta korridoreetan zehar, patio eta jolastokietan gora eta behera, eraikin hartako eta haren inguruetako azkeneko xehetasuna nire memorian zehatz-mehatz gordetzeko helburuarekin.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 77. orr.

Mutil gazteak Estudios kaletik patio hartarako atetik sartuz zihoazen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 25. orr.

Patio aldera ematen duen gelara jarraitu diot.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 33. orr.

Kotxea patioan sartu eta batera, ostatuko morroia [...] jaunari harrera egitera irten zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 20. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Patio txiki bat dauka barnean, hiru nabeen artean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 269. orr.

Hango leihotik galeriak ikusten nituen eta behean patio garbi eta goibel.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 246. orr.

Biak taberna zeharkatu eta patio itxi batera irten ziren: han zaborrontzi bat eta belar txar batzuk besterik ez zeuden.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 68. orr.

Plazer hutsa izan da harresiz inguratutako jauregia bakarrik eta soseguz bisitatzea: itxuraz erraldoientzat eraikitako harrizko ateak; barruko patio zabalak; noizbait bainutoki, jantoki edo harem dotoreak izandako gelak.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 58. orr.

Kanpandorre itxurako lau behatoki izkinatan, galeria moduko solairuak barruko aldean, patio luze zabal bat -futboleko ate eta guzti- erdian, eta hiru leiho txiki harresian.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 141. orr.

Kondestablearen jauregiaren azpian agertutakoari dagokionez, 2005etik 113 hobiratze aurkitu dituzte, gehienak eraikinaren patio nagusian.  Berria - Harian   2006-03-22

Azotaldiak eguneroko ikuskizun bilakatu ziren ziudadelako patio zabalean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 219. orr.

Jauregi bateko patio gotiko karratuan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 123. orr.

Hala bada, etxean sartu, eta mutila patio miresgarri batean geratu zen amonaren zain.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 91. orr.

Baldosazko patioa zeharkatu nuen, korridoretxoa; bigarren patiora iritsi nintzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 89. orr.

Teilatu garaiko jauretxe zaharraren aurreko patioan sartu ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 489. orr.

Barruko patioa, familiaren eta leinuaren bizia han egiten duk, azoka, parlamentu eta otoitz-leku duk aldi berean...  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 135. orr.

3 (kartzela batean)

Samarkandako kartzelako patio batean xake jokoan ausarki aritua naiz.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 129. orr.

Porlanez gogorturiko hartxintxorrezko patio hartan ibiltzen ginen gu paseoan eta "pilotan", jainkoak dakien moduan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 105. orr.

Hamar minutu egin zituzten zain, funtzionarioak patio estalirako atea ireki zien arte.  Berria - Harian   2005-07-07

Bere eskakizunak patioari buruzkoak dira, nagusiki: beti ari da denbora gehiago eta baldintza hobeak lortu nahirik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 28. orr.

El Duesoko patio nagusian 1938ko irailaren 27 hotz hartan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 150. orr.

Patio orduetan edo beste tarteren batzuetan elkartzen ginen euskal presook.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 152. orr.

Patio denbora amaitu zaio eta ziegara igotzeko deitu diote.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 188. orr.

Bezperan laugarren moduluko patio bazterrean egon ginela eserita kide batzuk, ohiko kontuez berriketan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 130. orr.

· -Hemendik aurrera bestelako errejimena egin beharko duzu, ordu biko patioa izango duzu goizero eta gainerakoa ziegetan emon beharko duzu.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 88. orr.

4 eskola batean, jolastokia.

Baina egun hartako errekreoan ez genuen patioan futbolean egin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 239. orr.

Eskola bateko patioan umeak futbolean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 188. orr.

-Ez dut uste zoko honek errekreoko patioaren itxurarik duenik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 80. orr.

Beren lagunak han, une hartan, lehen eguzkiarekin, ohetik jaiki berriak, eskolako patioan berriketan egongo zirenak...  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 48. orr.

Jolas-itxurak egiten egon ginen gymnasiumeko patioan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 71. orr.

Ez gaitezen kexu izan ezin garelako, eskolako umeak patio elurtuan bezala, pozez garrasika hasi.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 122. orr.

Hurrengo, Munnings jauna ikusten dut, eskolako eskaileretan zutik, hatz-koskorrei karraskaka, bat-batean isilik geratu den patioan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 11. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Etxe bat alokatu zuten Y... n, alde batetik trafiko handiko kale batera eta bestetik komunitate-patio batera ematen zuen etxadi batean.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 27. orr.

Munnings jaunak ez baitzuen sekula berogailurik pizten, baldin eta eskola-patioko putzuak izoztuta ez bazeuden.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 55. orr.

Haren atzealdean, landetxe patio bat baitzegoen, iluna eta bizia.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 284. orr.

Gure etxeak barne-patio zabal batera ematen du.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 64. orr.

Oroitzen nintzenez, sarrerako pasabideak barne patio batera jotzen zuen, aperitiboa hartzeko mahaiez hornitua uda partean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 345. orr.

-Aireztapen-patioa -xuxurlatu zion gizon batek Thatcherri belarrira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 33. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus