Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etsipen (ETCn 1.025 agerraldi) 1 iz itxaropena erabat galdu duenaren egoera. ik etsimen.

Etsipena piztia tzarra da, behin baino gehiagotan erasotzen duena.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 64. orr.

Zalantza nagusi den lekuan, sinesmena jar dezadala, / etsipena nagusi den lekuan, itxaropena jar dezadala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 55. orr.

Orain etsipena, depression, modan dagoela esan liteke.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 131. orr.

Etsipena eta itxaropena ezagututa, amorrazioak -gero eta amorrazio handiagoak, denbora iragan arauz- elikatu zituen nire itxialdiaren azken orduak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 274. orr.

Afektu horietatik zalantza kentzen bada, Itxaropenetik Segurantza dator, eta Beldurretik Etsipena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 273. orr.

Otsail-martxoetan zuri-beltzez egindako lehenbiziko margolanek barne-bulkada bortitzak adierazten zituzten: amorrua, beldurra, etsipena, aztoramena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.

Erabakiak haserrea eta etsipena eragin du alderdiko militanteen artean.  Berria - Mundua   2004-02-28

Ausarta esaten zidaten, eta nik banekien ez zela ausardia, etsipena, eromena baizik.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 257. orr.

Borroka nahiak ez du arnas handirik, fruituak behar ditu, ahalik eta lasterren, indarrak bazkatuko baditu; gero noraeza dator, etsipena, gorrotoa; eta behin zirkuluaren baitan sartua, itxi egiten dira itzulbideak eta estutu sarezuloak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 125. orr.

Orain, ene begiek idazten dudana ozta-ozta irakur dezaketen tenore honetan, jaio nintzen hexagonotik legoa gutxi batzuetara hiltzeko etsipena hartu dut.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 58. orr.

Hausnarketa horiek nolabaiteko tristura eta etsipena eragiten dizute.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 107. orr.

Eragin mugatuko itunak etsipena zabaldu zuen langile batzuen artean.  Berria - Ekonomia   2006-04-23

Ezin du etsipena ezkutatu.  Berria - Kirola   2004-10-27

Baionako kaleetan deserritu mordoa zebilen, batera eta bestera; erdi biluzik askotan, hotza eta etsipena gainditu nahiz beti, erabat mozkortuta.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 288. orr.

Etsipen horrek, etsi-behar horrek ("etsi-etsian hauxe eta kito") etsitzailearen baitako eta barrunbeko etsipenean eta etsimenduan ditu... zainak?, ondorenak?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.

Itxaropenik gabeko etsipena.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 13. orr.

Aiarako gizonak, zenduetako asko ezagutzen zituztela eta, etsipenean eroriz joan ziren.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 134. orr.

Etsipenean etsia, barne oinazean gogortua, sortua.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 8. orr.

Argi ttipi bat, xume-xumea, baina aski halere etsipenean ez arrunt itotzeko.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 181. orr.

Orain erasoan ari zen ostera, hondamena aldean ekarriz, itxaropena etsipen bihurtuz, eta garaipena heriotza.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 139. orr.

Abenduko poza etsipen bilakatu zen atzo Iruñeko Irrintzi dorrean.  Berria - Euskal Herria   2006-04-11

Eta aukera hori gauzatzen ez dela ikusita, etsipena sortuko da, tiroak airera bota beharko dituzte, gerra hori hegazkinek irabazi dutelako.  Berria - Kultura   2006-01-11

Hori du etsipenak ona: bakea, naretasuna.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 109. orr.

Problema maniako-depresiboak dituzten psikiatrak bolada batean zorionez gainezka ibiliko dira eta hurrengoan etsipenak jota, irten ezinezko zuloan sartuta.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 140. orr.

Solikamsk herrira iristerako, etsipenak eman ohi duen ausardiaz betea zegoen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 70. orr.

Etsipenak ez dezala halere gure bihotza jo.  Herria   2004-01-01

Krudela da etsipenak jo duen eria izutzea, kontsolazioak eta sendabideak baizik ez baititu merezi.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 417. orr.

Etsipenak hartzen bazaitu, begiraiozu haren kopetaren argiari eta itxaropena berreskuratuko duzu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 26. orr.

Etsipenak sosegatuko zizkidan noski nerbioak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 71. orr.

Malenkonia zen, pentsatu zuen, beraren sentimenaren nota nagusia, baina aldian aldiko fedeak eta etsipenak eta poztasun xeheak ematua.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 106. orr.

Nekeak eta etsipenak lur jota utzi naitek!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 109. orr.

Itxaropenaren eta etsipenaren artean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 324. orr.

Ordutik hona Claudio Magrisek utopia eta etsipenaren arteko sinbiosi gisa definitu duen bidetik ibili da mendebaleko historia literarioa Etsipenaren gaitzean eror ez daitezen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 99. orr.

Etsipenaren gatibu eta amarengandik gero eta urrutiago, arrebarekin bakarrik hartzen zuen Nathanielek atseden.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 67. orr.

Euren bizimoduaren beldur, euren etsipenaren beldur, euren egunen beldur: txutea sartu eta hurrengorako dirua atera, txutea eta dirua, txutea eta dirua... egunez egun, astez aste, urtez urte... gauza bakarra buruan, gauza bakarra bizitzan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 33. orr.

"Ez da nire etsipenaren ondorioa baizik" erantzun nion oldarturik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 409. orr.

Tristatu zen oso eta etsipenaren uretan busti ere bai, ia itotzeraino.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 65. orr.

Ezetz esatera ausartu balira [...] trajikoki amilduko zen atzeraka etsipenaren uholde saminetan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 148. orr.

Arropa dotoreak urratu zituzten eta buruko ileak errotik atera, etsipenaren etsipenaz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 95. orr.

«Pobreziari, ustelkeriari eta etsipenari» aurre egiteko hitzarmen soziala proposatu du.  Berria - Mundua   2004-05-04

Borrokaren balioari egiazko dimentsioa ematea, inertzietan eta etsipenean erori gabe.  Berria - Ekonomia   2004-02-13

Etsipenez onartu du legea.  Berria - Euskal Herria   2006-01-03

Kontu handiz hasieran, axolagabe gero, etsipenez azkenean, norarik gabe ibili nintzen jauregi atzemanezin hartako eskailera eta zoletan barrena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 120. orr.

"Semea, hiltzaile..." errepikatzean begiak etsipenez hesten zituen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 73. orr.

Etsipenez mugitu zuen burua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 62. orr.

Poetak etsipenez gaineratu zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 23. orr.

-Beldur naiz ez duzula batere ondo pasatu -esan zion Mary Janek, etsipenez.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 291. orr.

-Horrelako pertsonek ez lukete inoiz hil behar -erantsi du etsipenez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 117. orr.

Begiratu egin zidan bere begi ilun etsipenez beteekin.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 164. orr.

Eskuak jaso eta berriz jaisten utzi ditu etsipenez, bekokian une berean dozenaka zimur txiki azaltzen zitzaizkiola: karraskari txiki bat zirudien, tranpan jausi berri.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 60. orr.

Dena ilun ikusi dut, ilun eta ezkor, ezkor eta etsipenez betea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 49. orr.

Edozerk hausten nau, edozerk etsipenera eramaten.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 170. orr.

-Don Estebe bezalako apaiz ezin itxiago bat, Azpil dogmakeriaren tunelean sartu zuena -erantzun zidan, keinu bat eginez, haserretik etsipenerako bidean-.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 21. orr.

Mosku Irratiak ez zuen kurduez ezer esaten, aitaren etsipenerako.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 40. orr.

Ohean jotzen dugun bakoitzean lehenbiziko tximino ohatuaren desengainua eta oroimina berritzen ditugu, eta gizatasun irabazi berriak eman zion nahigabea, etsipena eta etsi-ezina.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 22. orr.

Etsipena, depresioa da gure egunetako gaitzik hedatuena.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 9. orr.

Hala ere, ziurgabetasunaren amildegia eta etsipenarena elkartzen diren lur zerrenda estuan, bidez bide jarraituko zuen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 169. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Euskaldunen esperantza guziak laster etsipen handi batean ito baitziren.  Herria   2002-12-19

Horrelako urratsek inon oihartzunik ez zutela ikusteak etsipen ikaragarria sortu zidan.  Berria - Euskal Herria   2006-05-02

-Zer, ostatura joanen gara -galdegiten dio Kattalinek Txomini, kar handirik gabe, etsipen ttipi batekin.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 54. orr.

Etsipen lasai batez ikusten dut egunak eta, batez ere, gauak nola joaten diren. Amore ematea, etsipen hotza eta baretasuna.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 42. orr.

Ez da tragikoa, izugarria da: etsipen lehorra, malkorik eta errukirik gabea adierazten du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 236. orr.

Honezkero uxatuko ahal zenuen etsipen goibela.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 181. orr.

Tarteka neurriz goitiko poz batek inarrosten zuen, beste batzuetan etsipen ilunaren zuloan erortzen zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 45. orr.

Baroja-renak etsipen mingots bat dirudi, erdeinu eta gorrotozkoa, kultura espainolaren maitasuna baino gehiago.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 250. orr.

Bizimodu horrek eraman zuen hondamenera, eta bihotza etsipen beltzez bete zitzaion bere zeregina ezin buruturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 68. orr.

Beldurrak jota geratu natzaio begira, bere gorputz sendoaren itzalguneak, bere ibilpauso nekatua, bere sabelpeko dingilindango iluna, bere keinuek islatzen duten etsipen sakona.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 219. orr.

Ezagunak zaizkidan keinuz -etsipen urduriz, esango nuke-, nire buruari azalpen bat ematera nindoan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 28. orr.

Piotr Vasilitxek berrogeita hamahiru urte zituen orduan, eta giltzape-aldi luzearen ordain bakarra etsipen infinitua izan zen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 152. orr.

Ele hain ezti hark, nire zorionak askietsiak, ez dit jadanik, baldin aldatu bazara, etsipen eternalaren irudia baizik eskaintzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 150. orr.

Ez baitago etsipen gozorik inon, berarekin baitakar minaren itzala, argiak ere iluntasuna bere baitan daraman bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 234. orr.

Etsipen aitortu bat da zoriontasuna.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 128. orr.

Su-etena hautsi ondoren, ordea, lehengo etsipenera itzuli ginen gehienok.  Herria   2003-10-02

Ezinbesteko porrotak era bertsuan ezinbesteko etsipena ekartzen duenean, ospea galdutako gidariek indarra erabiltzera jotzen dute moralki galdutako aginpideari eutsi ahal izateko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 128. orr.

Nolabaiteko etsipena sumatzen zen haren ahotsean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 118. orr.

Begira zaitez indarra iragartzen duten bainoago erabateko etsipena iragartzen duten oldarrezko delibero horietarik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 428. orr.

Izigarriko etsipenak itotzen ari ninduen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 141. orr.

Ezin adierazizko etsipen eta larritasunaz jarraitzen zieten nire begiek penduluaren atzera eta aurrerako mugimenduei.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 110. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Etsipen aurpegia jarri zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 124. orr.

Etsipen une bat behintzat behar du heriotzara doala dakienak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 145. orr.

Gerra eta armaden inguruan izaten ahal diren aurreiritzi guztiak alde batera utzita, filmak ederki islatzen du etsipen sentipen hori.  Berria - Kultura   2006-01-11

Etsipen-sentimendua antzematen zitzaien beraiek garbia, itxia eta zirrizturik gabea izatea nahiko luketen testu horri ikusten zizkioten akatsengatik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 270. orr.

Roberto Goaza komisarioak etsipen zizpurua egin zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 65. orr.

Etsipen imintzioa egin zuen gizonak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 78. orr.

Honetan lotzen da, agian, baina beste maila batean, Anneren testua Seoanen ezagutu nuen neskato bizkor haren etsipen oihuarekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 9. orr.

Isidro Ferrer Bartzelonako Unibertsitateko Neuropatologia Saileko kideak Alzheimerren gaitzari buruz hitz egitean bazter lagatzen ditu etsipen hitzak.  Berria - Gaiak   2006-01-22

Ezer ez ikustearen poderioz, bere zelata lanetan zapuztua, gizonak lehen etsipen keinuak egin zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 205. orr.

Betti Zubiburu bere aldiaren aiduru zen, etsipen aire batekin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 202. orr.

Botere-egiturak oro iraultzeko aldarriaren ordez, etsipen-kutsu bat zabaltzen zuen Barojak, oso berea zuen ezkortasun fatalista.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 37. orr.

Orobat saiatu zen etsipen aztarnarik ez agertzen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 34. orr.

Wanda Ford itxaropen eta etsipen uhinek gora eta behera zerabilten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 87. orr.

Mendi zuri ikaragarria, Mont Blanc, etsipen-eragile bihurtuko da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 31. orr.

Bozkario iturri hori etsipen iturri bilakatu da ordea, malkoak isurtzen ikusi zaitudanez geroztik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 94. orr.

Amorru eta etsipen haizea nabaritu zuen orduan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 213. orr.

Etorkizun bikain, asmo ezkutu eta egintza etsipen-emangarriko edozein andre.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 241. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Iritsia naiz, hona, nire kontakizunaren muin erranezinera; hemen hasten da nire idazle-etsipena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 168. orr.

5 etsipenezko izlag/izond

Beldur iragankor bat, etsipenezko une bat, amodioak ordea berehala desagertarazi duena.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 298. orr.

Harryk Roni begiratu zion, eta Ronek etsipenezko begiratua itzuli zion Harryri.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 98. orr.

Poliziak hil zuen ala ETAk, hildakoari eta zergatiei buruzko zertzeladak ez ditut gogoan, baina bai Karmeni atera zitzaion etsipenezko zotina: -Hau zoritxarra gurea!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 246. orr.

Ezkerraldetik eskuinaldera zeharkatu zuen haren gorputza, eskuinaldetik ezkerraldera ondoren, eta niri begira geratu zen, etsipenezko keinua eginez.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 67. orr.

Etsipenezko espresio aldagaitz ia-ia malenkoniatsua aurpegian eta begi gaztainkaretan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 182. orr.

Joxe Azurmendik etsipenezko hitz berde ederrez esan zuen bezala, mixerablea da zinez gizakia, legea behar baitu mixerable izateari uzteko.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 175. orr.

Etsipenezko zinkurin batez begiak erdi itxi, eta leize-zuloren batetik irtendako hondorik gabeko ahots batez hitz egin zuen Norak: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 43. orr.

Ez nuen borrokan jarraitu, baina etsipenezko deiadar ozen, luze eta atzeneko batean aurkitu zuen hustubidea nire arimaren agoniak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 115. orr.

-Agian bai -erantzun zuen Sofik, bere ahots goxoa gehituz neska gaztearen etsipenezko tonuari.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 64. orr.

Etsipenezko gutunak ziren.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 57. orr.

· Kolko Mitxoletaren hitzak etsipenezkoak ziren.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 7. orr.

Meursault pertsonaiaren "ni" etsipenezkoak luzaz pertsegitu ninduen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 142. orr.

Ez baitzuen oroimeneko mundu zoragarria errealitate etsipenezkoarekin nahastu nahi.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 252. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina etsipena (3); bere etsipena (6); da etsipena (3); du etsipena (5); edo etsipen (4); edo etsipena (5); edo etsipenak (3); eta etsipen (25); eta etsipena (44); eta etsipena eragin (3); eta etsipenak (16); eta etsipenaren (19); eta etsipenaren artean (3); eta etsipenaz (3); eta etsipenean (3); eta etsipenez (15); eta etsipenik (5); eta horrek etsipena (3); etsipen apur (3); etsipen beltzak (3); etsipen eta (10); etsipen handia (7); etsipen hori (4); etsipen horrek (3); etsipen hura (7); etsipen keinu (9); etsipen keinu bat (5); etsipen keinu batez (4); etsipen keinua (6); etsipen keinua egin (5); etsipen kutsu (5); etsipen kutsu bat (3); etsipen puntu (3); etsipena adierazi (4); etsipena adierazi zuen (3); etsipena adierazten (4); etsipena agertu (4); etsipena agertu zuen (3); etsipena baino (3); etsipena besterik (3); etsipena besterik ez (3); etsipena edo (4); etsipena ekarri (3); etsipena eman (3); etsipena eragin (10); etsipena ere (4); etsipena eta (23); etsipena ez (3); etsipena hartzen (3); etsipena nabari (3); etsipena nagusitzen (4); etsipena sortu (4); etsipena sortzen (5); etsipena zen (3); etsipenak eta (6); etsipenak ez (3); etsipenak hartu (7); etsipenak hartu zuen (5); etsipenak hartua (4); etsipenak hartzen (3); etsipenak jo (6); etsipenak jota (20); etsipenaren artean (3); etsipenaren eta (3); etsipenaren hondoraino (3); etsipenaren ondorioa (3); etsipenari aurre (4); etsipenari aurre egiteko (3); etsipenean erori (4); etsipenean ez (3); etsipenez bete (3); etsipenez beterik (6); etsipenez betetzen (3); etsipenez eta (5); etsipenez onartu (6); etsipenezko eta (3); etsipenik sentitzen (3); horrek etsipena (4); ia etsipenaren (3); ia etsipenaren hondoraino (3); ikusteak etsipena (3); nire etsipena (5); samina eta etsipena (3); utzi etsipenak (3); zen etsipena (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus