Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etsimen (ETCn 723 agerraldi) 1 iz etsipena.

Gizonak gainetik kendu ezin duen eta beti zori txarrera eramango duen patu gaiztoaren etsimen geroz eta argiagoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 14. orr.

Batek larritasun bat, etsimen bat du: bizitzarekin zer egin ez jakitea, plan bat ez izatea, galdurik, brujularik gabe, norarik gabe aurkitzea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 165. orr.

Nahasmendua eta etsimena nagusi ziren lekuan, zaldun eder horietako bat lurreratzen da bere zaldi ketsuaren gainetik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 22. orr.

Nire zoriona edo nire etsimena ekar lezakeen mezu baten zain baldin banago, ezerezean jaurtikita bezala nago.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 39. orr.

Hamabost urte nituenean hartu nuen lehenengo lezioa: ni baino gazteagoa zen anaia bati etsimena emana zioten egun batzuk lehenago.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 134. orr.

Han nengoen, lorik gabe, ahuldurik, abaildurik, begiak zabal, hankak luze, gorputza indarge, gogoa etsimenak gorturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 208. orr.

Arazo gehiago: Van Daan andrea etsimenak hartu du, bere buruari tiro bat jotzea, espetxea, urkatzea, bere buruaz beste egitea eta horrelako gauzak ari da aipatzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 332. orr.

Gaitzen kontra hartzen dituen bromuroen, eterren, opioaren gehiegikeriek ahultzen dute eta etsimenera eramaten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 13. orr.

Sañudo joaten zen Cafe del Siglo hartan, ikasleak izaten ziren jende gehiena; izaten ziren familia talde batzuk ere, zerbitzarien etsimenerako.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 51. orr.

Besoak zabalduko ditu, etsimenez bezala.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 50. orr.

Jo al ditu bekokiaz altzariak, bere eztarrian etsimenezko oihu lazgarriei ezin eutsirik?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 344. orr.

Egoera lazgarria eta etsimenezkoa, aitarentzat eta ugazalabarentzat batez ere.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 153. orr.

Hala ere, bizi-nahia gainditzen da, barreneko eutsi ezinezko indar bat bezala, etsimen guztiaren gainetik, 1944ko apirilaren 5eko oharrean dioen bezala: Bizirik jarraitu nahi dut, hil eta gero ere!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 9. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Sentimendu horrek, larritasun eta etsimen existentzial horrek Barojaren pertsonaia askorena ez ezik, egilearen beraren bilaketa intelektuala gidatzen du.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 18. orr.

Negar egiteko gogoa eta etsimen urragarria, samin bortitzak eta paria baten lotsak, hori eragin didate.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 11. orr.

Bestelako etsimen sakonagoa ageri da Maupassanten obretan, egilearen beraren nortasunean errotua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 14. orr.

Gizonak gainetik kendu ezin duen eta beti zori txarrera eramango duen patu gaiztoaren etsimen geroz eta argiagoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 14. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Etsimen aurpegia jarririk nire adiskideak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 149. orr.

Etsimen egun batez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 197. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta etsimena (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus