Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etsaitasun (ETCn 723 agerraldi) 1 iz etsaien arteko gorrotozko sentipena. ik etsaigo; areriotasun; etsaikeria.

Begikotasun hori etsaitasun bihurtzen ari zela ikusi zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 241. orr.

Tabakoaren inguruan, berriz, OMEk dio nikotina faltak suminkortasuna, etsaitasuna edo liskarrerako gogoa eta antsietatea eragiten dituela, besteak beste.  Berria - Gaiak   2004-03-20

Adiskidetasunetik etsaitasunerako aldaketak kultur atalase eroankor hori (limen) fronte militar banatzaile (limes) bihurtu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 142. orr.

Ez dugu beldurrik eta iraganeko errezeloak eta etsaitasunak atzean utzi behar ditugu.  Berria - Mundua   2006-03-25

Italian, gerra osteko lehen urteetan, egoera politikoa oso arriskutsua zen: gerrak eta faxismoak bere azken arnasaldietan piztutako gorroto eta etsaitasunek bizirik zirauten, mendekuzko hilketak eta kontu-konpontze politikoak eguneroko gauza ziren.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 10. orr.

Bazen zerbait haren jarreran, ez etsaitasuna baina bai bereizketarik eza adierazten zuena, baita haren gizalege hotz eta automatikoan eta umore onean ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 217. orr.

Horvathi etsaitasunez egin zion so, begiak estututa.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 184. orr.

Lehenengoek ere izango dute oraindik zigorra, arrotza etsaitasunez hartu izateagatik.  Elizen arteko biblia   Jkd 19,15

Begiratzen dute halaber, gezi-leihoetatik zelata eginez, ba ote datorren orgaren bat edo gurdiren bat herrira, ba ote den albisterik auzo berriko etxeetan, halako etsaitasun bat ere falta ez dutela, herri barneko biztanle guztiek ezinikusi ilun eta azaltzen zail bat sentitzen baitute harresiez kanpoko herrikideengana.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.

Zakurren eta katuen arteko etsaitasuna.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 75. orr.

Industri gerra kronikoak, makinek eta haien jabeek hiltzeraino lan eragin ez ziezaioten orain langileak egin behar zuen gerra horrek lan-bizitzarekiko etsaitasuna sortu zuen haren gogoan, arbaso nekazariek normaltzat hartu izan zuten lan-bizitza.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 397. orr.

Mundu osoan ez da alemaniarren eta juduen artekoa bezalako etsaitasunik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 67. orr.

Errusiaren azpian egoteak sortzen zien gorrotoari ez ote zitzaion lotu erlijio grekoaren eta musulmanaren arteko etsaitasuna.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 48. orr.

Milaka urteko etsaitasunean sustraitua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 57. orr.

2 (izenondoekin)

Bai, aitaren xake-liburuko jokalari errusiar eta alemana ziren haiek, inondik ere, edo halaxe irudikatu nituen nik ganbitoaren estrategia liluragarria ikastean: zaharrak, isilak, pentsakorrak, eta bizkarrak etsaitasun adiskidetsu batez taula gainean okertuak.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 29. orr.

Emakume askorekin ibilia zen sesioan, etsaitasun lauso batzuk tarteko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 104. orr.

Bi hilabete baino gehiago behar izan zituen, Lisaren etsaitasun sorraz jabetzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 270. orr.

Titular berrien etsaitasun pribatuekin lotura estua izaten zuten.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 122. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Kigalik, aldiz, akusazioak ukatzeaz gain, Kinshasak mugara 10.000 soldadu bidaltzea etsaitasun neurria izango litzatekeela.  Berria - Mundua   2004-06-26

Elkarrizketan parte hartu gabe egon zen denbora luzean, entzuten, etsaitasun-aire lasai bat harturik, lagunek jesuitei buruz jarduten zuten bitartean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 242. orr.

Autore askok gogorarazten dute gero eta normalagoa dela aldameneko bizilagunak ez ezagutzea, eta igogailuko isiltasunak etsaitasun giroa sortzea.  Berria - Gaiak   2004-05-19

Batek hori ez betetzekotan, indarrean jartzen da gerrarako eskubidea, hau da, etsaitasun egoerara itzultzen da, non den-dena zilegi den, baita erresistentzia ere.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 92. orr.

4 etsaitasunezko izlag

Azalpen gisa, esan liteke harreman haiek etsaitasunezko harremanak zirela, mendebaldarra literatur helenikoko liburutegi bizantziarrarekiko jarrera onean jartzen ez zutenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 292. orr.

Josu Erkoreka EAJko Kongresuko bozeramailearen ustez, «etsaitasunezko ekintza» izan da aurrekontu horien negoziazioetara begira.  Berria - Ekonomia   2004-10-31

Estatuen arteko harremanak naturalak baitira, hau da, etsaitasunezkoak.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 166. orr.

Irribarrez dago, baina bere begiradak jakin-min ia etsaitasunezkoaz so egiten dit bekoz beko.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 225. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko etsaitasuna (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus