Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etsaigo (ETCn 441 agerraldi) 1 iz etsaitasuna.

Ekintza bat zenbat eta txarragoa izan eta Jainkoarentzat arrotzago, orduan eta handiagoa izango da ekintza honekiko etsaigoa; Etsaigoa tentuz ekidin, lasaitasunez eraman, ahalik lasterren amaitu.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 24. orr.

Oso matematika bitxia ibiltzen baita gauza hauetan: irainik ez dagoen lekuan irainak daudela salatzeak egiazko irainak sortzen ditu luze baino lehen; eta batzuen laguntasuna bilatzeak beste batzuen etsaigoa ekarri ohi zuen, kit beraren barruan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 117. orr.

Nire baitan zerbait tenkatu zitzaidan, etsaigo eta mira aldi berean, beste emakume batekiko haragizko konplizitate ageriko horren aurrean.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 30. orr.

Gorrotoak eta etsaigoak ere bizirik diraute.  Berria - Harian   2005-07-10

Gure arteko herrak eta etsaigoak pizten duten guzia behar da gaitzetsi eta baztertu Julioren jarreran, jeloskortasuna eta etsaigoa nahasten ziren; jeloskortasuna, maistrak haurren eta gurasoen artean zuen arrakasta ikusita; etsaigoa, maistraren pentsamoldea ez baitzuen ontzat ematen, bera erregimenaren aldekoa zen eta.  Herria   2004-01-01

Efraimen ikusezina galdu egingo da eta Judaren etsaigoa amaitu.  Elizen arteko biblia   Is 11,13

Herriak Jainkoarekin adiskidetu ditu eta gurutzeko heriotzaren bidez gorputz bakar batean elkartu, beraien arteko etsaigoa suntsituz.  Elizen arteko biblia   Ef 2,16

Etsaigoak ez gaitu bultzatuko gaitzari gaitzaz erantzutera, neurrigabeko tristezia sakonak ez gaitu itoko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 382. orr.

Bat egin ditu berak bi herriak, bereizten zituen etsaigoaren hesia deseginez.  Elizen arteko biblia   Ef 2,14

Polizia-buruak haren "obedientziarik eza eta menpetasun ororekiko etsaigoa" azpimarratzen ditu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 53. orr.

Ez zuten nahi gorteko inork ikus zezan beren kontesta irmoan errege bidezkoenganako etsaigorik, are gutiago espainol etsaiarenganako adiskidetasunik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 83. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Sanchez jeneralaren iritzian, xiiten eta suniten artean etsaigo handia egon arren, loturak egon dira koalizioko indarrei batera aurre egiteko xedean.  Berria - Mundua   2004-04-09

Berehala damutuko nintzen, bilkurara inorendako etsaigo berezirik ekarriko ez zuen lagun bakarra izanen baitzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 138. orr.

Gerra ostetik zirauen demokrata kristauen eta komunisten arteko etsaigo hitzartuak ez zuen hain krisi larririk izan, 1948an, gazte batek Togliatti-ren kontra atentatu zuenetik.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 25. orr.

Ez esatea tokatzen zaie Aita hilak amaigabe inposatu nahi duen nahitaezko etsaigoari, borrokari, heriotzari, sakrifizioari.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 86. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Errauts okre zein berdailezko izarbela eriz erakusten zidan berme, bakarretan begietara behatzen ninduela, etsaigo aierurik ez zeukan irri batez.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 179. orr.

Mohammad Khatami Irango presidenteak atzo adierazi zuen Iranek «bake jokabidea» daramala Iraki buruz eta, honezkero, ez duela herrialde honetara eraman nahi AEBei begira daukan etsaigo jarrera.  Berria - Mundua   2004-08-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko etsaigoa (4); eta etsaigoak (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus