Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etorbidea zeharkatu eta aldirietarantz jo zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 534. orr.
Rekexok etorbidea gurutzatu eta, etxerako bidean, Sorginak kafetegitik pasatu nahi izan zuen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 130. orr.
Arlote bakarti eta etxe gabe underground-ak, beren erosketa-orgatxoei etorbideetan behera bultzatuz eta zakarretan botilen bila azterka aritzen direnak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 211. orr.
Pilotaleku berri bat eraikia izan da, Manilako Luneta Park zabalaren ondoan, Taft avenue etorbidearen bazterrean. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 187. orr.
Komunikazioak lehendakariari zuzendu, egoitzara edo Galvani etorbideko 154ra. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 261. orr.
«Ertzainei eta udaltzainei» ihesi korrikaldi saio ederrak ere egin zituzten; esaterako, Askatasunaren etorbidea eta Bulebarreko kaleak korrika pasatu zituzten. Berria - Euskal Herria 2004-09-19
Nafarroa etorbideko 20. ezkaratzera iritsi eta bosgarren pisurako igogailurantz zuzendu zituen bere pausoak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 207. orr.
Buenos Airesko Santa Fe etorbideko 846 zenbakian erosi du eraikina, Argentinako Kanpo Harremanetarako Ministerioaren egoitzatik 150 metrora. Berria - Euskal Herria 2004-12-01
Bidaiaren bi herenetan, bide lasterretik joan ginen; bide horretan honako hiri-bide hauek erabili genituen: Flatbush Etorbidea, BQE, Grand Central Parkway eta 678 Errepidea. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 182. orr.
Dongek bere gizonak eraman zituen itsasoaren aitzineko Roxas Boulevard etorbideko putetxe dantzaleku batera. Laugarren Kalearen eta B Etorbidearen arteko kantoian. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 219. orr.
Orain, etorbide berri zabal bat besterik ez neukan neure aurrean; Frantzian bezalaxe gure Donostian ere... "bulebarra" bataiatua. Kulunka zihoan etorbide zabal batean gora, hauts zurrunbilo baten erdian. Txillardegi «Putzu», 1999 - 32. orr.
Etorbide dotore batean zegoen kokaturik txalet handia, alde batera zein bestera halako beste asko zituela, gehienbat platanondo, makal, magnolio eta palmondoz babesturik. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 127. orr.
Gran Viatik gertu, etorbide paralelo batean aurkitu zuen Raukinak autoa uzteko lekua. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 130. orr.
Trafikoa ikaragarria zen Manilako hiri erdiko etorbide zaratatsuetan. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 201. orr.
Ostera bat egitera joan nintzen burua egurastera eta Hamaikagarren Etorbideko bazterbidean ikusi nuen nola merkantzi tren batek esnezalearen gurdia harrapatu zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 304. orr.
Ile ostera hazi berria mozten nuen Zazpigarren Etorbideko Park Slope bizartegian, bideo-filmak hartzen nituen errentan Movie Heaven izeneko leku batean, eta Brightman's Attic-en sartzen nintzen sarri. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 10. orr.
Bederatzigarren Etorbidean tren bat goialdetik igaro zen, ziztuan, erdialderantz, tren-makina txiki berde bat aurrean zeukala. Hirugarren Etorbideko kale-kantoian taberna bateko ate erdi saretadunak aurrera-atzera higitzen ari ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 75. orr.
a etorbidea (3); a etorbidean (3); avenue etorbidea (3); avenue etorbidean (3); baiona etorbidetik (3); bosgarren etorbidea (10); bosgarren etorbidean (6); bosgarren etorbidearen (3); bosgarren etorbidearen eta (3); bosgarren etorbideko (3); darrigrand etorbidea (3); eta etorbidean (3); etorbide luze (3); etorbide zabal (4); etorbide zabalak (3); etorbidea eta (5); etorbidea ez (3); etorbidea hartu (4); etorbidea hartu zuen (3); etorbidea zeharkatu (4); etorbidea zeharkatu eta (3); etorbidea zeharkatzen (3); etorbidean barrena (3); etorbidean behera (6); etorbidean dagoen (3); etorbidean eta (4); etorbidean gora (5); etorbidean zehar (8); etorbidearen eta (8); etorbidera iritsi (3); hamaikagarren etorbideko (3); montevideo etorbidean (5); montevideo etorbideko (3); nafarroa etorbideko (7); zazpigarren etorbidean (8); zazpigarren etorbideko (8)