Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiribide beti-berdina gora eta gora hedatzen zen, bere zuhaitz handien lerroak, bere etxe apalen errenkadak erakutsiz, bere espaloi luze grisaxkak azalduz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 22. orr.
Hirugarren Hiribidean gora zetorren Tom bere auto gorrian. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 51. orr.
New York Public Library, liburutegi handienetakoa, 5. Hiribidearen eta 41. kalearen gurutzean dago. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 112. orr.
Atlantic City-ko hiribide nagusian zehar zihoan. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 135. orr.
Re Umberto hiribidera joan ginen bizitzera; etxe baxua eta zahar samarra zen, hiribideko bulebarrera ematen zuena. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 111. orr.
Borroka latza izan zen Boltxaiako hiribidearen beheko muturrean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 419. orr.
Eskutik heldu dio emakume zaharrak alargunari, hiribidea gurutzatzeko. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 22. orr.
Ibiltoki eta hiribideetan poliki paseatzen zuten. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 38. orr.
Hiribideko kaleburuetako batean bizi zen, solairu bakarreko etxe batean. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 167. orr.