Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eten1, eten, eteten da/du ad 1 hari edo kideko baten jarraitasuna hautsi.

Orduan, zilarrezko haria eten egingo zaik, urrezko ontzia hautsiko.  Elizen arteko biblia   Koh 12,6

Suak erretako liho-hariak bezalako bihurtu ziren Sansomi besoak lotzen zizkioten sokak eta eten egin zitzaizkion eskuetako lokarriak.  Elizen arteko biblia   Epa 15,14

Baina era berean hautsi dute denek Jaunaren uztarria, eten harekiko lokarriak.  Elizen arteko biblia   Jr 5,5

Nondik edo handik, soka eten egiten da beti.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 240. orr.

Behin eta berriz lotua zuten girgiluz eta katez, baina hark beti kateak eten eta girgiluak puskatu egiten zituen, eta ez zen inor ere hura menperatzeko gauza.  Elizen arteko biblia   Mk 5,4

Fusibleak eten egin ziren, eta ilunpean murgildu zituen Ruche jauna eta Ravignandarrak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 503. orr.

Itsaso Hilera zihoan ur-korrontea, berriz, erabat eten zen.  Elizen arteko biblia   Jos 1,16

Normalean gauzak lotzen zituen katea etenda balego bezala.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 146. orr.

Ez dadila gehiago etorri, gaurtik etentzat jotzen ditudala gure harreman profesionalak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 71. orr.

Airea ez da eteten, baina bai estutzen ahots-bidea meharragoa egiten baita.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 99. orr.

2 jardunaz eta kidekoez mintzatuz, hautsi.

Kapitainak hitza eten zion kontalariari: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 114. orr.

Gauza bat pentsatu dut, Beatriz -eten zion osabak guregana hurbilduz-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 207. orr.

Kontakizunaren haria eteteko dudan joera berritsuarengatik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 119. orr.

Buruzagiak beren hitzaldiak eten eta txintik esan gabe gelditzen ziren.  Elizen arteko biblia   Jb 29,9

Taxilariak gogoetaren haria eten zion, bide zaharretik ala autobidez joango ziren galdetu zuenean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 33. orr.

Arnasa eten zitzaion.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 210. orr.

Gizonaren ipurdi eta gerri mugimenduak eten ziren bat-batean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 100. orr.

Hiletak amaiturik, emakumeen negarra eten eta Théoden azkenean tumulu azpian atsedenean eta bakean geratu zenean, jendea Urrezko Jauregiaren ondoan bildu zen oturuntza handia eginez tristura baztertzeko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 317. orr.

Raimundo Silva, taxiak zeraman bitartean, pentsamendu-jario honetan abandonatu zen, eta une honetara iritsirik, eten egin zuen jarioa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 195. orr.

-Zein adiskide? -eten zion Habibik-.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 240. orr.

-Iraultza guztiak dira bortitzak -eten zidan-.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 216. orr.

-Gernikakoa gertatu gabe zegoen -eten zidan bisitariak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 78. orr.

Horra iritsirik, barne-solasa eten eta pentsakor geratu zen Txitxikov.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 205. orr.

Chuqueten testua eten zuen Léak: [...].     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 301. orr.

Ahots metaliko batek eten zien bat-batean jarduna.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.

Jarduna eten zion bere buruari Ruche jaunak, esan behar zuenak eragin handiagoa izan zezan: [...].     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 175. orr.

Kontuan izango dut zure aholkua -esan eta komunikazioa eten egin zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 95. orr.

Andoni Arrietaren ezusteko sartzeak hitz etorria eten zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 273. orr.

Berak uzten ez, baina, irakurketa eten niezaion.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 175. orr.

Ez dezala telefonoak orain hots egin, ezerk ez dezala une hau eten berez bukatzen den arte.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 288. orr.

Horrek eten egin zion gogoeta jarioa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 44. orr.

-Maizak eten zuen isilaldia.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 190. orr.

Nire ezagun guztiak, edo hil egin dira, edo eten egin dituzte nirekiko harremanak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 187. orr.

Nathanielek beste mundu batekoa zirudien ahots ilun batez eten zuen isiltasuna: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 70. orr.

Negoziaketak eten egin ziren bolada batez.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 32. orr.

Eskuizkribua eten egiten da hemen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 544. orr.

Eten egin zitzaion arnasa bularrean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 466. orr.

Ez zuten haurdun geratu nahi, ustekabean harrapatu ditu, eta ez dakite nola gertatu zaien; haurdunaldia eten egin nahi dute.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 84. orr.

Oraingoan Miami eta Yucatango Meridan barrena noa, han ia egunero baitago Caracaserako lotura, baina Meridan eteten dut hegaldia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 249. orr.

Hogeiren bat minutuz etengo da antzezpena.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 71. orr.

Obrak ia urtebetez etengo zirela jakin genuenean, ezin genuen sinetsi.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 63. orr.

Estrategia hori zorrotz aplikatu zuen NDFk, baina alde txar bat zuen, jakina, herrialde zordunen hazkundea etetea hain zuzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 153. orr.

Arreta eta interesaren isuria eteten zen bakoitzean, berehala nabarmentzen ziren Bennetten tik eta errepikapenak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 94. orr.

Adelari arnasa eten zitzaion, zerbait eztarrian trabatzen zaizunean bezala, ez atzera ez aurrera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 85. orr.

Dolarraren beherakada eten egin zen, eta Estatu Batuen eta haien kideen arteko desoreka koiunturala izan zuen ondorio bakarra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.

Aurrerapen ekonomikoak ordea ez zuen Egiptoren periferizazio-prozesua eten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.

Eten ezinezko maitasun lokarriz elkartua zegoen aingeruekin, hauek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 796. orr.

Neska mintzatu zitzaion, pausoa eten gabe, mutila baino tonu bareagoan: [...].  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 101. orr.

-Josefinak ez zian nahi -Ximurrak, mintzoa eten gabe, hirugarren martxa sartu zuen brastako batez-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 22. orr.

Iran Moskurekin negoziatzeko prest, baina ikerketa nuklearrak eten gabe.  Berria - Mundua   2006-02-21

Euskarazko euskara zein izan den eta den jakin dezagun, tradizioa eten gabe, besteren erdara gehienetan bakarraren tradizioari erreguka eta belauniko papurrak eskatzen ibili gabe. ik beherago 5.  Berria - Harian   2005-05-04

3 (adizlagunekin)

Beste kafe bat ekartzera noa -nahita eten zuen bakarrizketa itxura hartzen ari zen solasaldia, emakumeak ondorioak atera zitzan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 71. orr.

Baina orain bere loa kezkatua zen, laster eten egingo ziotela berriz igarri bailuen, eta halaxe gertatu zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 390. orr.

Aspaldidanik duzu hautsia uztarria, aspaldidanik etenak nirekiko lokarriak.  Elizen arteko biblia   Jr 2,20

Merkataritza-kapitalismoaren lehen goraldi hau bat-batean eten zen XIV. mendearen erdian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Hizketa ziplo eten zuen, Saget andereñoa sartzen ikustean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 106. orr.

Tupustean eten zuen Ruche jaunak irakurketa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 292. orr.

Bertantxe eten ziren elkarrizketa guztiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 32. orr.

Zakar eten zion hitza Perrettek: [...].     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 65. orr.

-Ez zuen susto makala hartu marinel hark, horrela iratzartu zenutenean -umoretsu eten zidan bisitariak.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 164. orr.

Adiskide haiekikoa haustea erabaki zuen, eta nahikoa zakarki eten zituen harreman haiek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 385. orr.

Bi segundo geroago, ordea, berriro eten zioten lana, oraingoan Woodek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 200. orr.

Egunean-egunean gehixeago estutzen ninduen, soka bat tenkatuz bezala, ea noiz eteten zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 21. orr.

Mendi itzelek burua tentetzen zuten mendebaldetik, ustekabean eteniko katean, ibaia oztopo handi batera amildu izan balitz bezala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 18. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Denetarik entzuten zen han: danborra, flauta, eta zakurraren zaunkaren antzeko hots eten bat ere bai.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 433. orr.

Gurpilek, azkar jiratuz, hots etena ateratzen zuten burdinbidean; bagoiak lasterka zihoazen, errail estuetan jauzi txikiak eginez.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 101. orr.

Honela esan zuen logelako isiltasun eta bakardadean, ozenki eta baxu-ahots etenaz: [...].  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 17. orr.

-Dumbledorek kontratatu zintuenean, bazekien gizotsoa zinela? -galdetu zion Ronek hitz etenez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 280. orr.

-Mila esker, Sam -esan zuen xuxurla etenean-.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 270. orr.

Oihu eten bat espero zuten, norbaiten ahotsa, zarataren bat.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 108. orr.

5 eten gabe adlag ik etengabe.

Eten gabe iradokitzen diguzu zure izaera zein den eta zeinen handia zaitugun eta sorkarien edertasunak zure lorratza baino ez direla.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 143. orr.

Autoek, gidariaren aginduari muzin eginez, aurrera jarraitzen zuten, martxa eten gabe, inork ez daki ongi nora.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 101. orr.

Bere loa eten gabe entzun ere ez zidan egingo gaixoak baina, bat-batean, irriño bat egin ote zidan iruditu zitzaidan bere gelarako ilunpetako bidean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 178. orr.

-Hi, beltza -esan zuen lasai zaharrak, barrea eten gabe-, nongo diruaz joaten hintzen dibertitzera iaz?  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 39. orr.

Bazterketa mundu guzian eta garai guzietan eten gabe errepikatzen den istorio bat da.  Herria   2003-12-25

Bitarte horretan, airea eten gabe ateratzen da sudurretik.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 142. orr.

Amore eman ez nezan eta azken hari ahul hura eten gabe gera ez zedin.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 233. orr.

Orduko su-etena hautsita, gatazkaren kiribilean sartu ginen berriro, gurpil zoroari eten gabe jiraka.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 142. orr.

Produktu eskaria handitzen zen garaietan, gau eta egun, eten gabe, txandaka aritzen ziren.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 254. orr.

Hilabete eta erdian, eten gabe, izen gabeko eskutitzak jaso zituen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 155. orr.

Internet sarean Komunikazio zirikalariaren eremua egunero zabalduz doa, eten gabe.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 44. orr.

Espainiako botere judizialaren txostenak baieztatu egin du emakumeen aurkako biolentzia gora doala eten gabe.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

Gogor eutsi dio suminari, eten gabe gorrotoari.  Elizen arteko biblia   Am 1,11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

akordioa eten (4); aldiz eten (9); aldiz eten behar (4); arnasa eten (12); arte eten (6); arteko harremana eten (4); arteko harremanak eten (4); aurretik eten (5); baina eten (8); bat batean eten (7); bat eten (11); batean eten (10); batek eten (21); batek eten zuen (6); batez eten (8); batez eten zuen (4); beherakada eten (4); berak eten (5); bere jarduna eten (5); berehala eten (6); berriro eten (7); berriz eten (5); bidea eten (6); bilkura eten (4); bolada ikusgarria eten (4); bolada ona eten (5); bolada txarra eten (15); da eten (15); dela eten (8); diplomatikoak eten (4); dira eten (12); diru laguntzak eten (7); du eten (7); ekoizpena eten (6); elkarrizketa eten (6); elkarrizketak eten (7); epaiketa eten (8); erabat eten (10); erasoak eten (15); ere eten (18); ere eten egin (6); esaldia eten (4); eta berriz eten (5); eta eten (30); eta eten egin (12); eten ahal (8); eten ahal izateko (6); eten akordioa (5); eten arte (7); eten aurretik (5); eten barik (12); eten behar (56); eten behar izan (26); eten beharko (4); eten beharra (9); eten beharrean (10); eten da (18); eten daiteke (5); eten dio (9); eten dira (4); eten ditu (14); eten dituzte (8); eten du (57); eten dute (25); eten edo (4); eten egin (252); eten egin behar (31); eten egin da (15); eten egin du (16); eten egin dute (4); eten egin nahi (4); eten egin nion (5); eten egin nuen (4); eten egin zen (29); eten egin zion (16); eten egin ziren (11); eten egin zituen (11); eten egin zuen (36); eten egin zuten (18); eten egingo (22); eten egiten (34); eten egiten da (9); eten egiten du (5); eten ere (5); eten eta (103); eten ez (14); eten ezean (6); eten gabe (59); eten izanak (4); eten nahi (34); eten nahi du (10); eten nahi izan (6); eten nion (10); eten nuen (12); eten ondoren (12); eten zaio (5); eten zen (38); eten zezakeen (4); eten zidan (38); eten zidan bisitariak (7); eten zien (6); eten zion (90); eten zion bere (4); eten zion jarduna (5); eten zion kristok (4); eten zioten (5); eten ziren (16); eten zituen (40); eten zituzten (10); eten zitzaion (6); eten zuela (5); eten zuen (186); eten zuen arte (4); eten zuen atzo (7); eten zuen isiltasuna (4); eten zuena (4); eten zuenean (7); eten zuten (32); ez da eten (13); ez dela eten (4); ez dira eten (10); ez eten (4); ez zen eten (4); ez zuen eten (4); gabe eten (6); gogoeta eten (4); guztiak eten (22); guztiz eten (4); haria eten (9); harreman diplomatikoak eten (4); harremana eten (19); harremanak eten (19); harremanak eten nahi (4); harremanak eten zituen (4); haurdunaldia eten (16); haurdunaldia eten ahal (4); hilabetez eten (5); hitza eten (7); hori eten (10); hornidura eten (4); horniketa eten (4); hornikuntza eten (4); horretan eten (5); hortxe eten (4); hura eten (6); ikusgarria eten (4); inoiz eten (5); iragarritako su eten (9); isiltasuna eten (5); jarduera eten (8); jarduerak eten (5); jarduna eten (21); jarduna eten zion (5); jarduna eten zuen (4); jarioa eten (4); kanpaina eten (4); komunikazioa eten (4); kontratua eten (22); kontratua eten du (4); kontratua eten eta (4); laguntza eten (4); laguntzak eten (9); lana eten (7); lanak eten (10); lanak eten egin (4); loa eten (4); lotura guztiak eten (4); musika eten (6); negoziazioak eten (10); nola eten (4); ona eten (5); oro eten (4); prozesua eten (14); saioa eten (6); soka bat eten (5); soka eten (5); solasa eten (15); solasa eten eta (4); txarra eten (15); txarra eten nahi (4); zen eten (6); zerbitzua eten (7); zuen eten (8); zuen kontratua eten (8)

arnasa etenda (6); arnasa eteten (6); arte etetea (5); arte etetea erabaki (4); aurreratuak etetea (4); auzia eteteko (4); batasunaren jardueren etetea (7); da etengo (4); da eteten (4); epaiketa etetea (5); erasoak eteteko (6); ere etenda (4); etenda dago (10); etenda daude (17); etenda daudela (5); etenda egon (15); etenda egon zen (5); etenda geratu (20); etenda geratu zen (5); etenda geratu ziren (6); etenda zeuden (5); etengo ditu (7); etengo dituztela (4); etengo du (6); etengo duela (4); etengo ez (5); etengo zituela (4); etetea beste (5); etetea erabaki (49); etetea erabaki du (11); etetea erabaki dute (4); etetea erabaki zuen (18); etetea erabaki zuten (4); etetea ere (4); etetea eskatu (4); etetea eta (8); etetea lortu (4); eteteko agindu (7); eteteko agindu zuen (4); eteteko asmoa (5); eteteko asmorik (6); eteteko asmoz (4); eteteko aukera (7); eteteko erabakia (9); eteteko erabakia hartu (4); eteteko ere (4); eteteko eskatu (42); eteteko eskatu dio (10); eteteko eskatu du (4); eteteko eskatu zion (8); eteteko eskatu zuen (7); eteteko eskatu zuten (5); eteteko eta (5); eteteko prest (5); eteteko zorian (4); eteten bada (5); eteten da (12); eteten den (8); eteten denean (5); eteten duen (5); eteten dute (7); eteten ez (9); eteten saiatuko (5); eteten saiatuko da (4); eteten zen (15); ez da etengo (4); ez etetea (9); ez eteteko (9); gabeko haurdunaldia eteteko (4); geroztik etenda (5); guztiak etetea (4); harremana etetea (6); haurdunaldi aurreratuak etetea (4); haurdunaldia etetea (13); haurdunaldia eteteko (20); hori etetea (4); hori eteteko (6); hornidura etengo (5); indarkeria etetea (8); indarkeria eteteko (4); jarduera eteteko (7); jarduerak etenda (7); jarduerak etetea (4); jarduerak eteteko (7); jardueren etetea (17); jardueren etetea beste (5); jarduna etenda (4); jarduna eteteko (5); jarduna eteten (4); jarioa eteteko (5); kontratua etetea (9); kontratua etetea erabaki (5); kontratua eteteko (9); laguntzak etengo (4); negoziazioak etenda (7); negoziazioak etengo (5); prozesua etetea (4); prozesua eteteko (5); urriaz geroztik etenda (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus