Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etengabe, goiz eta arratsalde, erre-opariak eskaini behar zituzten aldarean. Elizen arteko biblia 1 Kro 16,40
Hori guztia gertatuko zaie nire hitzak aditu nahi izan ez dituztelako eta behin eta berriro, etengabe, bidali dizkiedan profetei jaramonik egin ez dietelako. Elizen arteko biblia Jr 29,19
Guk guztiok edonon, nonahi, ordu oro eta noiznahi, egunero eta etengabe, sinets dezagun benetan eta apalki, bihotzean gorde eta maita dezagun, ohora, adora, zerbitza, gorets eta bedeinka, aintza eta goraipa, handiets eta esker dezagun Jainko betiko goi-goiko eta gorena, Hirutasuna eta Batasuna, Aita eta Seme eta Espiritu Santua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 152. orr.
Etengabe eta suharki, euskal historia ikertu du, bai eta ere erakatsi eta maitarazi haur eta publiko zabal bati. Herria 2004-05-13
Kaleak poliziaz bete dira, etengabe dabiltza polizia autoak batetik bestera. Berria - Harian 2006-02-09
Bide horretan, etengabe urratu dituzte eskubide sozial eta politikoak. Berria - Harian 2005-02-27
Etxeetako tximiniek etengabe botatzen zuten kea. Berria - Harian 2006-02-01
Hain zaharra, hain erikorra, hain ahula, eta beti ibiltzen, etengabe ibiltzen, beti hegan, beti jendeaz arduratuta. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 219. orr.
Unibertsoa etengabe hedatzen ari da eztandaren ondorioz. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 59. orr.
Zelula amak etengabe haztea lortu beharko lukete, erietxeetako erretserbak etengabe hornitzeko. Berria - Gaiak 2004-12-29
Ruizek azpimarratu zuen D ereduak etengabe egin duela gora. Berria - Euskal Herria 2004-02-12
Jaiki baino lehenago, gelako isilean, itsas orroa azkartzen ari, hausnartutako ideia hauek etengabe nerabilzkielarik, jantzi, eta Seiabide 3rantz abiatu nintzen. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 91. orr.
Mukia etengabe zerion musupetik. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 129. orr.
Etxeko telefonoak etengabe jotzen zuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 133. orr.
Donibane Garaziko elkarteek GARAZIQUE 2005 musika ekitaldia antolatzen dute, egun nagusia izanen delarik ekainaren 12an igandearekin, Musika etengabe 12 orduz, eguerditik gauerdi arte, pilota plaza gibeleko Lucia pasealekuan. Herria 2005-06-09
Etengabe mugitzen zen, ozen hartzen zuen arnasa, eztul egiten zuen, hilotzaren antzik txikiena ere ez izatearren, malguki kirrinkarien eta burusi zurrumurrutsuaren hots biziaz inguratzen zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 17. orr.
Bertsolariaren funtsezko osagaia ez da formulen errepertorioa, formula berriak etengabe sortzeko gaitasuna baizik. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 166. orr.
Egoitzaz etengabe aldatu beharrean zegoen, ordea, Nizamen gizonengandik ihesi. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 261. orr.
Badakigu, esate baterako, braillez irakurtzean hatz bat etengabe erabiltzeak hipertrofia izugarria dakarrela garun-azalean hatzak duen aztarnan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 58. orr.
Egoteko isilik esan zion Lasak, borondate onenarekin, oinazean entretenigarri gertatzeko asmoz, etengabe hitz egiten zuen ezjakin hari. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 30. orr.
Adimenez barea, gogoz gozoa, espirituz neurritsua, kontenplazioan jasoa, otoitzari etengabe emana eta gauza guztietan sutsua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.
Hunkigarria da ikustea nola Klarak etengabe baieztatzen duen Frantziskorengandik hartu duen bizimoldeari -erabateko pobretasunari bereziki- gorde nahi dion atxikimendua eta leialtasuna. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 54. orr.
Ez dut beti auzitan jardungo, ez naiz etengabe haserre egongo. Elizen arteko biblia Is 57,16
Zahardadearen tormentuetako bat da, karkaxa eta eztularekin batera, haria etengabe galtze hau. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 245. orr.
Ez digute mundu hori ematen: guk geuk egiten dugu geure mundua etengabe; esperientzia, kategorizazioa, oroimena eta loturak baliatuz, hain zuzen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 124. orr.
Gogoan du etengabe bere ituna, mila gizalditarako hitz emana. - 0. orr.
Benaias eta Jahaziel apaizek etengabe jotzen zuten turuta Jainkoaren itun-kutxaren aitzinean. Elizen arteko biblia 1 Kro 16,6
56 urte pasa ditu etengabe soinua jotzen. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 30. orr.
Zelula etengabe ari da proteinak sintetizatzen eta ezabatzen. Berria - Gaiak 2004-10-07
Hizkuntza etengabe ari baitzaigu erakusten jakitea, zinezko jakitea, ez dela ahaztea besterik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 289. orr.
Entzuten ari zen kontakizunak adierazpen-olatuak igortzen zizkion etengabe aurpegira, sudur, begi eta ezpain ertzetatik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 71. orr.
Gure aurrean beharginak ari dira, etengabe lanean. Berria - Kultura 2004-11-14
Etengabe ekinean, ahaleginean eta bortxan, beti erabili ohi dugun arma bat bezala higatzen ziren. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 107. orr.
Sekula ez nuen izan etengabe telefonoz deika ari zitzaidan lagunik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 98. orr.
Etengabe du bekokia izerditan, etengabe dabil harat-honat, etengabe atezuan. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 77. orr.
Baina azterketa hau azterketa-eredua da, bere zehaztasunagatik eta azterketaren egileek beren lanaren metodologia etengabe zalantzan jartzeko duten kemenagatik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 176. orr.
Gizona isilik dago eta emakumeak erdi idatzita dagoen orriari begiratzen dio etengabe, ez du ezer galdetu behar setioaren aztarnak hemen daudela jakiteko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 311. orr.
Martak, begietan txinparta bi, pozik begiratzen zion, eta mihia ezpainen ertz batetik bestera eramaten zuen etengabe, entzuten ari zen bitartean. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 58. orr.
Adelak mintza eta mintza jarraitu zuen, etengabe, barruan zerbait piztu balitzaio bezala, isilik gordetako doinuren bat edo. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 98. orr.
Aurrera zoaz etengabe, motorrak gau eta egun martxan baitabiltza, entzuten dituzu, sentitzen dituzu, eta zeu ere etengabe aurrera zoaz, baina, mugitu, eguzkia bakarrik mugitzen da, edo ilargia. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 112. orr.
Basoaren gune sarri eta etengabe ilunekin egokitu ginen, eta hezetasunak irristakor bihurtzen zituen pendizekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 214. orr.
Kanpandorreko erlojuak orduak jotzen zituen etengabe. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 82. orr.
Gerora, egunak eta asteak igaro ahala, landareak hazten diren moduan, handituz joan zitzaiola min hura, ia oharkabean baina etengabe. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 195. orr.
Astelehenean zabaldu zuten bi urteko azoka ospetsua eta, harrezkero, bat egiteko eskatzen ari zaizkie euskal enpresei etengabe. Berria - Ekonomia 2006-03-10
Mintzairen kontrako guduka aitzina badoa, etengabe. Herria 2002-12-26
Francoren pinturaren oso bestelako molde batekoa ematen zuten hitz jario etengabe hark eta pasadizo jakinen oroitzapenak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 161. orr.
Hotzikara etengabe batek zeharkatzen zuen nire gorputza, kalanbre eterno bat zen, atsegina, amaierarik gabea. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 102. orr.
Baina haizea batez ere, haize etengabe hura, hondarra harrotu baino areago, lehen ere esan bezala, jarioarazi-edo egiten zuena. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 37. orr.
Neska ahitzen eta ahitzen ari da, suspirio etengabeen artean. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 38. orr.
Aldaketa etengabe haiek, dela lege bidez, dela plebiszitoen bidez, arrunt bihurtu zuten Erroman lukurreria. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 90. orr.
Horrela korritzen du berak: erritmo aldaketa etengabeekin. Berria - Kirola 2004-07-18
Gorputzaren mugimenduak ere esna zegoela adierazten zuen, alderik alde kulunkatzen baitzen zabu arin baina etengabe eta beti-berdin batez. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 52. orr.
Gure lanbidea gudu etengabe horretan iharduki eta garaile irtetea da. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 207. orr.
Gaur egun, badakigu geneen eta ingurunearen arteko eragin-truke etengabe baten bitartez gauzatzen dela giza enbrioiaren garapena. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 191. orr.
Gustatzen zitzaidan eskuak hutsik estatuaren kontrako gerla etengabe batean sartua nintzelako irudipenaren orroatzea. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 120. orr.
Zeren honelako liburuak, eta bertan kontatzen diren fikzioak, batzuk zein besteak, denak egiten baitira zalantza etengabe baten gainean, gauzak mesfidakor baieztaturik, batez ere ezer ez dela egia jakitearen urduritasunarekin, eta egia delako plantak eginik. enbaiti, odolberotasuna eta erronkazaletasuna, mugapen fisiko eta sozialekiko etengabeko indar-probaketa; beste zenbaiti, inguruneari buruzko erreakzio etengabe eta nekaezina, edozein gauzari keinadaka eta usnaka ibiltzea edo gauzak bat-batean jaurtitzea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 74. orr.
Izan ere, haurtzaroa horixe baita, gaixotasun etengabea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 101. orr.
Gai hori baztertu egin zuen pentsamendu ekonomikoak gerraondoko hazkunde etengabearen euforia-giroan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 138. orr.
Harryren makilaren argiaz, bidezidorrean aurrera zihoan armiarmen ilara etengabeari jarraitu zioten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 228. orr.
Etxekoekin eztabaida etengabeak. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 116. orr.
Epe luzera, garraio-kostuen beherakada etengabeak eta muga-sariak ezabatzeko joerak, herrialde industrializatuetan bereziki, nazioarteko zuzeneko inbertsioen beheraldia ere ekarriko zuten. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 78. orr.
Pinturaren historia osoa diferentziaren bazterkuntza etengabe bat baizik ez da, arrazionalizazio geometrikoaren alde. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 206. orr.
Barnetik astintzen ninduèn barne-borroka etengabean, beti ibili behar izaten nuen oreka baten bila, errukiak belaxkeriara eraman ez nintzan. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 242. orr.
Itxurazko joan-etorri etengabean gabiltza bizitzatik heriotzara eta heriotzatik bizitzara, esnalditik loaldira, loalditik esnaldira. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 323. orr.
Estatu Batuen, alde batetik, eta bestetik Europa eta Japoniaren arteko indar-harremanen oreka berria, Estatu Batuetako manufakturen merkataritzaren balantzaren higadura etengabean agertzen hasi zen Hazkunde laster hori ia etengabea izan zen 1973 arte, eta industria-talde handien sorrera bultzatu zuen ekonomia aurreratuenetan, hurrenez hurreneko kontzentrazio-uhinetan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.
Gizonezkoen arteko afari baten ondoren zen, zigarro puru azkengabeen eta basotxo etengabeen orduan, ketan eta txegosteen moteltasun beroan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 99. orr.
Amaren eskaera etengabeek bultzatuta. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 11. orr.
Haren esaldi esplizituegi eta etengabeen zaparradak harrapaturik eta aldi berean zanpaturik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 251. orr.
Errebista ikusgarri hunkigarria pasa ziela Don Carlosek jakinerazi digute telegrafo bidezko parte etengabeek. Txillardegi «Putzu», 1999 - 167. orr.
Etengabeko xuxurla sortzen zuen zuhaitzen hosto artera sartuz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 330. orr.
Hau zen bere ardurarik nagusiena eta etengabeko bilaketa: zein bidetatik, zein modutan hobeto zerbitzatu Jainkoa, honek nahi zuenaren arabera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 815. orr.
Hemen ohartu behar da etengabeko aldaketa batean bizi garela eta onera edo txarrera aldatzen garen arabera, dohatsu edo dohakabe deitzen gaituztela. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 589. orr.
Nabarmendu behar ditugu etengabeko baxua osatzen zutenak: biolontxeloa, kontrabaxua eta organo positiboa. Berria - Kultura 2004-12-18
Etengabeko prestakuntzaren auzia lan arloko eskumenen negoziazioaren bidez atakatik ateratzen saiatuko da. Berria - Ekonomia 2006-02-12
Mundua etengabeko mugimenduan dabil, baita bertan dauden zer guzti-guztiak ere. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 14. orr.
Bi egunez etengabeko euriak bota zituen Jeanne ekaitz tropikalak 600dik gora hildako eragin ditu oraingoz. Berria - Mundua 2004-09-22
Ordu arte denbora luzean ia etengabeko buruko minak izan ohi zituena, ordutik aurrera gaitz orotatik erabat aske geratu zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 850. orr.
Herrialde horietako askotan haurrak etengabeko larrialdi egoeran bizi dira, muturreko pobrezian hazten ari direlako. Berria - Gaiak 2006-01-24
Geroztik, etengabeko harreman gizatiar eta zientifikoak izan zituzten. Herria 2005-02-17
Koadratzea etengabeko zentratze/deszentratze kontu bat da, Arnheimek esango lukeen bezala. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 146. orr.
Orobat etengabeko iraupen bat dugu denek desiratzen, egiten ditugun guziak heriotzeari eskapatu nahiz egiten baititugu berdin. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 83. orr.
Neketsua eta aspergarria ere bada geure buruei jartzen diogun inperatibo kategorikoaren etengabeko zama hori, "euskaldun naiz eta Euskadi dut maite" behin eta berriro frogatzen ibili behar hori. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 162. orr.
Bata bestearen atzetik igarotzen ziren etengabeko ilaran. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 228. orr.
Hamalau egun eman dituzu sufritzen, etengabeko nahigabean, baina tunelaren irteera gertu dagoela uste duzu, eta iltze horrek lurrari lotuta zauzka. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 259. orr.
Han, etengabeko eta esan ezin ahalako intziriz jardun zuen Jaunari eskatzen, erakuts ziezaiola perfekziorako bidea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 878. orr.
Orduan, gaitzak joa, bere handiustea galtzen hasi zen eta, etengabeko minaren minez, Jainkoaren zigorpean nolako egoeratan zegoen jabetzen. Elizen arteko biblia 2 M 9,11
Hilabeteotan etengabeko aurrez aurrekoak izan dira Mehdiren Armada eta AEB Ameriketako Estatu Batuetako Armadaren artean. Berria - Mundua 2004-07-06
Etengabeko goranzko joerek behartuta, adituek euren aurreikuspenak zuzendu dituzte, eta aurten zilarra uste zutena baino %32,7 gehiago garestituko dela ohartarazi dute. Berria - Harian 2006-04-19
Trosta eta trosta, etengabeko ibilian egon dituk urkatzeek iraun duten bitartean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 33. orr.
Ur-laster isilak daude itsasoaren alde batetik bestera etengabeko joanean, eta lurrunketaz galdua dirudien gainazaleko ura ez dago benetan galdua, baizik eta urrutiko leku eta sasoietan beheratuko da, bere zikinkeria guztiak destilatuta, euri bizi-emailearen forman. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 25. orr.
Espa antojagarri bat bihurtzen da azkenerako haurren zergatik? galdetu behar etengabeko hori. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 40. orr.
Nire ideia honako hau zen: enpresa bat sortzea ahaztuen gaineko liburuak argitaratzeko, haiek desagertu aurretik beren istorioak, egitateak eta agiriak salbatu eta gai horiei kontakizun etengabeko batean eitea emateko, bizitzaren kontakizunaren eitea, alegia. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 353. orr.
Beste hondamendi natural batzuk, iaz ehunka hildako eragin zituzten uholdeak adibidez, Indonesiako egur enpresek bultzatutako etengabeko baso soiltzeetan oinarrituta zeuden. Berria - Mundua 2004-12-31
Odolberotasuna eta erronkazaletasuna, mugapen fisiko eta sozialekiko etengabeko indar-probaketa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 91. orr.
Nintzen etengabeko sexu aldetik frustratu eta norabidez indeterminatu hau bederen kitzikatzea lortzen zuten. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 156. orr.
Paretaz bestaldera gorputzaren hiria zegoen, kaleak eta plazak, itzalak eta argiak, ez dakigu nondik datorren kantu bat, leiho infinituak, erromesaldi etengabekoa. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 346. orr.
Azalduko al didazu norantz doan populuaren kolektiboen erakundetze orokorra eta haien indarren pilaketaren prozesu etengabekoa? Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 122. orr.
Hala bada, eztitasunak utzi egin zuen bere arima, kopetan halako ilundura etengabekoa marraztu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 230. orr.
Mugimenduetan sotiltasuna ditek nabari, jolaserako gogo etengabekoa eta premia. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 135. orr.
Sarairekin liluraturik bizi zen: iraganaz ahazturik, geroa atzeraturik, orain etengabeko batean. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 230. orr.
Unamuno-ren periodo honetako kredo positibistaren ondorioz, ez dut esango kontraesan etengabekoan mugitzen ari dela, baina konferentzia guztian atezu edo barne tentsio deseroso bat ohartzen da historia eta naturaren artean. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 95. orr.
Hara mitosi etengabekoaren azalpen poetikoa, biziberritze politikoa erakusteko. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 189. orr.
Templeren une hartako hizketa eta galdeketa etengabekoari, haren fixazio bitxiei, haren amorrazioei, alegia. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 263. orr.
ari da etengabe (17); ari dira etengabe (14); ari zen etengabe (7); aritzen zen etengabe (7); ateak etengabe (6); baina etengabe (24); baitu etengabe (5); bat etengabe (6); batean etengabe (5); begiak etengabe (6); behera etengabe (6); bera etengabe (7); bila etengabe (5); burua etengabe (6); buruari etengabe (5); da etengabe (54); dela etengabe (6); dio etengabe (10); dira etengabe (41); ditu etengabe (13); dituzte etengabe (8); doa etengabe (9); du etengabe (43); dut etengabe (8); dute etengabe (13); egiten zuen etengabe (6); egun etengabe (6); ere etengabe (21); eskubideak etengabe (11); eskubideak etengabe urratzen (7); eta egun etengabe (5); eta etengabe (162); eta etengabe aldatzen (5); eta etengabe ari (10); etengabe aipatzen (7); etengabe aldatu (7); etengabe aldatuz (12); etengabe aldatzen (31); etengabe ari (86); etengabe ari da (18); etengabe ari dira (19); etengabe ari gara (5); etengabe ari zen (7); etengabe ari ziren (9); etengabe aritu (9); etengabe aritzen (7); etengabe atzera (6); etengabe aurrera (5); etengabe azaltzen (5); etengabe bat (16); etengabe batean (6); etengabe baten (6); etengabe begiratzen (5); etengabe bere (13); etengabe berritu (5); etengabe berritzen (11); etengabe egin (28); etengabe egiten (36); etengabe egiten zuen (5); etengabe ekartzen (5); etengabe elkarri (7); etengabe eman (5); etengabe ematen (6); etengabe entzuten (11); etengabe eragiten (7); etengabe erasotzen (5); etengabe erortzen (7); etengabe errepikatzen (22); etengabe esan (5); etengabe esaten (10); etengabe eskaintzen (5); etengabe eskatzen (5); etengabe eta (57); etengabe gertatzen (8); etengabe gora (7); etengabe handitzen (8); etengabe haren (5); etengabe haziz (8); etengabe hazten (19); etengabe hazten ari (9); etengabe hedatzen (5); etengabe hitz (23); etengabe hitz egin (5); etengabe hitz egiten (13); etengabe hori (5); etengabe ibili (7); etengabe ibiltzen (5); etengabe igo (5); etengabe igotzen (5); etengabe iristen (8); etengabe izan (7); etengabe jardun (5); etengabe jotzen (17); etengabe jotzen ari (5); etengabe kolpatu (5); etengabe lanean (17); etengabe lanean ari (8); etengabe mugitzen (17); etengabe nahasten (5); etengabe nire (5); etengabe otoitz (8); etengabe saiatu (5); etengabe saiatzen (5); etengabe sortzen (12); etengabe urratzen (9); etengabe zabaltzen (7); etengabe zure (5); ez etengabe (6); gara etengabe (9); giza eskubideak etengabe (5); honek etengabe (5); hori etengabe (13); horiek etengabe (10); horrela etengabe (5); horretan etengabe (5); ia etengabe (12); nik etengabe (5); nuen etengabe (7); prezioak etengabe (5); zela etengabe (6); zen etengabe (41); zion etengabe (9); zioten etengabe (7); ziren etengabe (20); zituen etengabe (21); zuen etengabe (40); zuten etengabe (11)
ahalegin etengabean (4); aldaketa etengabeak (3); arreta etengabea (3); artean etengabeko (7); artean etengabeko borroka (5); arteko borroka etengabea (3); baina etengabea (6); baina etengabea (6); baina etengabean (3); barre eraso etengabeen (20); bere etengabeko (11); bira etengabean (3); bizitza etengabeko (5); borroka etengabea (7); borroka etengabea (7); borrokak etengabeak (3); da etengabeko (7); den etengabeko (5); duen etengabeko (8); egoera etengabean (3); eraso etengabeak (3); eraso etengabeen (20); eraso etengabeen ondorioz (20); erasoak etengabeak (6); erasoak etengabeak (6); erasoak etengabeak izan (3); ere etengabeak (4); eta etengabea (16); eta etengabea (16); eta etengabea izan (3); eta etengabeak (3); eta etengabean (5); eta etengabean (5); eta etengabeko (58); eten gabe (59); etengabea da (32); etengabea da (32); etengabea dela (9); etengabea dela (9); etengabea den (4); etengabea denez (3); etengabea entzuten (5); etengabea entzuten (5); etengabea eskatzen (4); etengabea eta (14); etengabea eta (14); etengabea izan (36); etengabea izan (36); etengabea izan behar (3); etengabea izan da (9); etengabea izan da (9); etengabea izan zen (15); etengabea izan zen (15); etengabea izango (6); etengabea izango (6); etengabea izango da (4); etengabea zen (14); etengabea zen (14); etengabeak dira (18); etengabeak dira (18); etengabeak direla (3); etengabeak eman (3); etengabeak eta (5); etengabeak eta (5); etengabeak ez (3); etengabeak izan (38); etengabeak izan (38); etengabeak izan dira (10); etengabeak izan dira (10); etengabeak izan ziren (26); etengabeak izan ziren (26); etengabeak jaso (3); etengabeak ziren (7); etengabeak ziren (7); etengabean ari (5); etengabean ari (5); etengabean egiten (4); etengabean joan (3); etengabeen ondorioz (20); etengabeen ondorioz ezin (20); etengabeko borroka (10); etengabeko borrokan (5); etengabeko hazkundea (5); etengabeko joan (14); etengabeko lana (6); etengabeko lanean (5); etengabeko prestakuntza (10); etengabeko prestakuntzaren (7); etengabekoa da (5); etorri etengabeak (3); etorri etengabean (4); hori etengabea (3); hori etengabeko (6); hots etengabeak (4); ia etengabea (4); jardun etengabea (3); jario etengabea (4); jario etengabean (6); jario etengabean (6); jarioa etengabea (4); jarioa etengabea izan (3); joan etorri etengabeak (3); joan etorri etengabean (4); mehatxu etengabea (3); mugimendu etengabean (3); presentzia etengabea (4); tentsioa etengabea (4); tentsioa etengabea da (3)