Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eszitazio 1 iz eszitatzea. ik kitzikadura.

Eszitazioa da, desioaren gauzatzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 184. orr.

Estimulazio eta eszitaziorik gabe nekez lor daiteke orgasmorik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 225. orr.

Horrexek leherrarazten du desioa, akuilatzen du eszitazioa, pizten du plazera eta eragiten du orgasmoa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 190. orr.

Desioaren eta eszitazioaren ondoren, orgasmoa dator.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 184. orr.

Baginan ez dago eszitazio eta plazeraren errezeptore sentikorrik -ukimenezkorik-, eta klitoria, berriz, errezeptore sentikorrez josita dago.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 30. orr.

Kontua ez da eszitazioa eragitea, baizik eta masajea ematea eta laztantzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 140. orr.

Gay eta lesbianek askoz gehiago erabiltzen dituztela "martirio teknikak", hau da, estimulazioa moteltzea edo gelditzea kidea orgasmoa lortzetik gertu dagoenean, jolasa luzatu eta eszitazioa handitzearren.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 80. orr.

Ez du eraginik ez grina sexualean, ez erekzioan, ez eszitazioan, ez orgasmoan, ez plazerean.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 104. orr.

2 (izenondoekin)

Pilota eskuan zeukan orain alargunaren semeak eta eszitazio zientifikoz begiratzen ari zen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 14. orr.

Baginako paretetan ez dago ferekaren estimulua jaso eta hori eszitazio sexual eta plazer bihurtzen duen sentimen errezeptorerik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 44. orr.

Eszitazio sexualak berotasuna eta izerdia eragiten digu, eta izerdi garbiaren usainak eszitatu egiten ditu maitaleak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 180. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

G puntuak hankaz gora botatzen du orain arteko "edo bata edo bestea" formula, frogatzen baitu emakumearengan ez dagoela eszitazio gune genital bakarra.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 246. orr.

Fisiologoen arabera, burmuineko kimikan aldaketak gertatzen dira burmuinak ezin diolako betiko eutsi eszitazio egoera artifizial bati.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 271. orr.

Poza eta eszitazio olatu bat somatu nuen nire baitan, aspaldian ez bezala.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 100. orr.

Mihi samur, epel eta hezeak klitoria maitasunez laztantzen eta miazkatzen duenean, berotasun, eszitazio eta pasio uholdeak hartzen du emakumea.`  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 154. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

desioa eta eszitazioa (3); eszitazio eta (3); eszitazio sexuala (5); eszitazioa eta (5); eta eszitazio (4); eta eszitazioa (4); eta eszitaziorik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus