Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Efektu hauek argi erakusten dute zelula batzuek, aldi batez kitzikatu baldin badira, kitzikadura hori bukatu eta aldi batez funtzionatzen jarraitzen dutela oraindik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 48. orr.
Nire garunen kitzikadura anormalek eroan nautela gaizkintza politikora. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 144. orr.
Freudentzat "gorputzaren barrenetik sortu eta psikismora iristen diren kitzikaduren adierazle psikikoa" da irrika: gorputzeko kitzikadura baten eta kitzikadura hori menderatzeko helburua duen aparatu psikiko batean duen adierazpenaren arteko topagunea da irrika. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 118. orr.
Kitzikadura nabarituko zaio ahotsaren gorabeheretan. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 107. orr.
Kitzikadura pasatua zen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 81. orr.
Rousseau, adibidez, zigorkada asko jasotakoa zen eskolan, eta, berak aitortu izan zuenez, sexu-kitzikadura handia eragiten zion. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 27. orr.
Ugaztunen kasuan, ikustezko eta entzutezko pertzepzioak espazio- eta denbora-kode baten bitartez integratu dira, eta kode horrek gaitzen gaitu, hain zuzen, denboran eta espazioan irauten duten sorburu erkide batzuei atxikitzeko hots- eta argi-kitzikaduren jatorria. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 179. orr.
Kitzikadura bat sentitzen nuen nik, txingurritze bat, makalaldi bat gorputzean, pozik zaudenean bezala. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 212. orr.
Nire kitzikadura zeharokoa zen, nahi nuen gizon hura ferekatu, musukatu, gozamenez urtu. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 109. orr.
Ez zegok kitzikadura erotikoa besterik! Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 33. orr.