Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estudio 1 iz estudiatzea; aztertzea. ik azterlan.

Hizkuntzalaritza, zeinak konparazioari dagokion lekua eman baitzion, zentzu hertsian, hizkuntza erromanikoen eta hizkuntza germanikoen estudioetatik sortu zen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 31. orr.

Aldaketa fonetikoen estudioak bi azalpen desberdin ager ditzake, zein ikuspuntutatik egiten den.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 261. orr.

Egungo hizkuntzalaritzako estudio gehienek hartu dute kontuan Saussureren pentsamoldea edo hura eztabaidatu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 23. orr.

Hizkuntza, errealitate objektiboa eta aginduzkoa da hiztun bakoitzarentzat, eta lehentasun korrelatiboa eman behar zaio estudioan: proposaturiko bereizketak eta mendekotasunak -esaten digu, hitzez hitz- dena argitzen dute.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 9. orr.

2 instrumentistari bere ikasketan laguntzeko musika lana.

Menendezen klarineterako eta pianorako zortzi estudio interpretatu ditu, baina ordena aldatuta.  Berria - Kultura   2004-11-21

Hango egonaldian, Tres estudios (Hiru estudio) eta Tres cuartetos (Hiru koarteto) idatzi zituen, besteak beste.  Berria - Kultura   2006-01-20

Hamazortzi inguru urte zituela idatzi zituen bere obra osatzen duten lanik ezagun eta bikainenak: harizko musika tresnetarako Tres coartetos (Hiru koarteto), Sinfonia en Re menor (Orkestra handirako Sinfonia Re minorren) eta pianorako Tres estudios (Hiru estudio) eta Caprichos (Kapritxoak).  Berria - Harian   2006-01-28

3 artelanak egiten dituen pertsonaren langela.

Baserriaren behealde osoa estudioa da, artistaren askatasun gune erabatekoa, leizezulo ezinbestekoa.  Berria - Kultura   2004-06-15

Amsterdametik Der Haagera, La Hayara alegia, joan nintzen bizitzera, Hendrick van der Spyck adiskide eta pintatzailearen etxera, haren baimenaz estudio bihurtu nuen gela batera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 106. orr.

Katrin Korfmann artista alemaniarrak (Berlin, 1971) ohiz kanpoko argazki estudioa jarri du Donostiako Bulebarrean.  Berria - Kultura   2004-04-11

Nieto Sobejano arkitekto estudioak diseinaturik San Telmo eraberritua zabaltzerako lau urte itxaron beharko dira gutxienez.  Berria - Harian   2005-07-22

Garai hartan margolari erromantikoek paisaiak estudioan margotzen zituzten, zirriborro batzuetatik abiatuta.  Berria - Kultura   2004-03-11

4 irratsaioak, grabaketak edo telebista programak egiten diren aretoa edo eraikina.

Azkarateko (Nafarroa) Katarain estudioan ari dira diskoa grabatzen.  Berria - Harian   2005-08-02

Argitara emango duen hamaikagarren lana izango da, estudioan grabaturiko zortzigarrena.  Berria - Kultura   2006-02-28

Estudioak, bestetik, amodiozko eszena gehiago sartzen saiatuko dira.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 95. orr.

Bai eta musika egin eta grabatzeko estudio bat ere.  Berria - Harian   2006-04-21

Estudioaren eta kopiaren gastuak kenduta, gainerako dirua taldearentzat izango da.  Berria - Harian   2005-10-23

Filma amaitu ondoren, estudioari ez zitzaion gustatu, eta Wiseri berriro muntatzeko eta beharrezkoak ziren eszenak filmatzeko agindua eman zion.  Berria - Harian   2005-09-15

Gorroto dut estudio profesional batean grabatzea, aukera ixten baitiezu grabatzen ari zaren bitartean gerta daitezkeen kolaborazioei.  Berria - Kultura   2004-10-02

Argazki estudio propioa irekitzea lortu zuen gero.  Berria - Kultura   2004-08-01

Gero Excelsior estudioetara joan nintzen Balter jauna ikusten saiatzeko, Hollywoodera ekarri ninduen gizona.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 47. orr.

Une hartan Azkona Estudioko erredakzioa jendez lepo zegoen, eta Ada ere han zen, kasualitatea da gero!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 16. orr.

Antzina Paramounten estudioak egon ziren tokiko aparkalekuaren paretik igaro nintzen, eta neskak eta mutilak pasatzen ikusi nituen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 10. orr.

Duela bi urte The raven diskoa kaleratu zuenetik ez du estudioko lanik grabatu newyorktarrak, baina aurten zuzeneko lan bat atera du: Animal serenade. Estudioko musikaria zen finean.  Berria - Kultura   2004-12-22

Mike Figgisek garai hura aztertu du Red, white&blues filmean, eta hura bizi zuten musikari asko bildu ditu Abbey Road estudio mitikoetan.  Berria - Kultura   2004-01-16

Mona estudio independiente batzuetara deitzen ari zen telefonoz, lana aurkitzeko eginahaletan.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 118. orr.

Lehenik, denek elkarrekin entseatu, eta gero estudioan zuzeneko bat balitz baxua, bateria, gitarra, teklatua eta trikitia denak batera grabatu.  Berria - Kultura   2006-02-01

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

25.000 metro koadro izango ditu guztira guneak, eta hamabi filmaketa estudio hartuko ditu.  Berria - Kultura   2004-02-03

Argazki estudio batean kokaturiko jende multzoa ageri da lehenenengoa.  Berria - Kultura   2004-08-17

Urte bat entsegu-lokalean eman ostean, Iruñeko K-Studios grabaketa estudioetan ekoiztu zuten atzo aurkeztutako lana.  Berria - Kultura   2004-10-06

Grabazio estudioaz gain, denda, entsegu lokala, masterizazio estudioa eta biniloak egiteko fabrika ditu.  Berria - Kultura   2006-04-29

Jamaikako hiriburuan, Kingstonen, bertako Tuff Gong musika estudio ezagunean bere bakarkako laugarren diskoa izango dena grabatzen ari da.  Berria - Kultura   2006-02-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus