Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azterlan iz azterketa, azterketa-lana.

Beraz, irakurleak bere esku du orain azterlan osoaren laburpen uniforme bat, buru argi batek egina, edukiez ongi jabetzeaz gain, egilearen ikuspegian eta helburuan ere ongi sartu dena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 9. orr.

70eko hamarkadan heldu zion euskal idazleen inguruko azterlanak egiteari eta kaleratzeari.  Berria - Kultura   2006-03-11

Azterlan horiek berresten bide zuten badirela zinez zenbait ezaguera-ahalmen edo adimen bereizi eta autonomo, eta bakoitzak bere algoritmo eta arauak dituela: Gardnerrek bere hipotesian azaltzen zuenaren antzera, hain zuzen ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 220. orr.

Aldi berean, zentro industrializatua eta periferia azpigaratua aurrez aurre jartzen zituzten azterlanak guztiz baliogabetuak geratu ziren Ekialde Urrunaren industria-garapena zela-eta.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 141. orr.

Seitik zortzi ordura bitarte Potzolori sinetsi behar banion, baina halakorik ez idazteko erregutu zidan, forentsearen azterlanak gezurtatuko ez ote zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 201. orr.

Arrazoi hori dela medio, bere nobelak asko dokumentatutako eta saiakera bidean dauden azterlanak dira.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 172. orr.

Aminei buruzko laburpenezko azterlan bat ari zen egiten, eta bere indar guztiaz lan egiten zuen, kezkak ahaztu eta ideiak argi adierazteko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 304. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus