Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amerikar bat izan zen, Thomas Hunt Morgan, ozpineko eulia estreina altxatu zuena ondoretasuna aztertzeko objektu hauta izatera. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 49. orr.
Oso-osorik jango ditut, buztana estreina, kras-kras eginaz. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 89. orr.
-Itxaron -esan dit-, estreina nik probatu behar dut, ea ona al dagoen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 236. orr.
Laster ekiten dio jardunari; liburuaren titulua irakurtzen du estreina ebakiera garbiz: [...]. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 8. orr.
Naturaltasunak, estreina erakunde "natural", hots, tradizionalak justifikatzeko eta sendotzeko balio bazuen, haiek kuestionatzeko eta Iraultza eragiteko balio izan du berehala. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 108. orr.
Ibn al Khawwamek erabili zuen estreina bere baitan gerora Fermaten aieru ospetsua bihurtuko zena: kubo bat ezin da izan bi kuboren batura. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 83. orr.
Neskaren lepagaineraxe erortzen zitzaion ile kiribilduan kontzentratu nuen estreina eskuargiaren fokoa. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 225. orr.
Gizalegezko zerak etorri ziren estreina, gaitzari buruzko galdeak eta osatze azkarrerako animoak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 54. orr.
Garaiak eta zirkunstantziek hala eskatuta, eskuin inkisitorialak garatu du estreina Volksgeist espainolaren definizioa. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 52. orr.
Garrantzitsua da jakitea estreina noiz izan zenuen hilekoa, normalean nolakoa izaten duzun, aurreratu edo atzeratzen zaizun. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 51. orr.
Une hartan nabarmendu zen, estreina, Stephenek irudietarako zuen jaidura eta gaitasua. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 197. orr.
Oihalak astiro hartu zuen estreina su; gero, ehuna barne-bustitzeko erabilia zuten olio urrintsuaren lurrunengatik, gora egin zuen garrak, urdinkara, ebanozko gainestalkietarantz. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 37. orr.
Hasieran ez zuen nahi, aurreko bisitaldiko nire zaputzaldia gogoan, baina, otoika estreina eta arrenka gero, lortu dut halako batez Paveseren borondatea beratzea. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 102. orr.
Enteleguaz edo inteligentziaz denaz bezainbatean, estreina adimenari gagozkiola, gure herriak pentsalari eta inteligentzia gailen gutxi eman du; baina, alderantziz, bataz besteko jende adimendutsua da euskalduna. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 94. orr.
Orduan entzun ote nituen Rimbauden hitzok estreina? Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 119. orr.
Hondamendi hori, noski, erabat saihets zitekeen aurretik, baldin eta kasu egin baliote ikusmen-urritzeaz estraina kexatu zenean, eta mediku-zuhurtziaz, edo are zuhurtzia arruntez, aztertu izan balitz haren egoera. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 61. orr.
Larunbat aratsaldean, Urruñan, Posta egoitzan, Jondoni Jakobe beilari bideetaz muntatu erakusketaren estreina. Herria 2003-03-06
Aitzineko egun horietan egin da egoitza berrituaren estreina. Herria 2005-11-17
Egoitzaren estreina hemendik hiru urteren buruko nunbait han. Herria 2005-09-15
Estreina egin dute handizki joanden egunean, zernahi jende gomitaturik. Herria 2004-09-23
Euskal erakustokiaren estreina ofiziala irail hastapenean izanen da Catherine Tasca ministroa bera etorriko da karia horretara. Herria 2001-06-07
Aroa ere alde, ez aparantziarik ere aintzineko egunetan bezen bero, ederki iragan da igandean itsas-hegiko ibilbidearen estreina, bi mila lagun partzuer nunbait han. Herria 2005-06-23
Estreina hitzaldian, Erramun Bachoc mintzatu da eta argitaratu ditu azken urte hotan Iparraldean euskalgintzari buruz egin diren urratsak. Herria 2001-07-05
Gazte kontseiluaren estreina bilkura azaro hastapenean iraganen da. Herria 2002-10-03
Estreinako aldia zen Hanna beltzez jantzia nekusana. Estreinako aldia nuen halako elurte baten erdian hegaldatzen nintzena. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 299. orr.
Estreinako alditan, neure onetik ateratzen ninduen Umbertori erakusten zion jarrerak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 283. orr.
Ama batentzat ezin dela inola ere xamurra izan bere ume bakarra munduan barrena estreinako aldiz bakarrik ibiltzea. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 209. orr.
Semeari umetan hainbeste bider esandako "estreinako eta azkeneko aldiz" hura. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 153. orr.
Badakizu zer esaten zuen amaginarrebak herrira estreinako autoak ekarri zituztenean? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 68. orr.
Txistu sarkor batek oroimenen haria eten eta lokomotora eta bagoiaren arteko lehen talka iragarri zuen, estreinako bapore bufada. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 37. orr.
Estreinako okada sukaldeko mahai gainera jaurti zuen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 205. orr.
Estreinako zurrutada emandakoan irribarreka begiratu zion Maizari. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 63. orr.
Zabalik ikusiriko estreinako tabernara sartu eta kafe bat eskatu zuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 88. orr.
Zehaztasunik eza baliaturik, gogoan dut islama zer den azaldu niela zortzi urteko ikasleei estreinako nire erlijio eskolan. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 69. orr.
Estreinakoz ostegunean entrenatu baziren ere, biak ala biak jokatzeko moduan izango dira. Berria - Kirola 2004-03-27
Estreinakoz, aurrez aurre so egin diezaiokegu geure ezjakintasunari. Aurten, estreinakoz, Vinsa elkarte publikoak kudeatuko du kanpaina guztia, nahiz eta azken erabakia enpresa sustatzaileen eskuetan egon. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 196. orr.
Hartu duzu bidean gora, Arraiturrera, eta estreinakoz egin duzu bidea paradisua erdibitzen duen errekastoari segika. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 164. orr.
Orduan erreparatu zion estreinakoz Lucasi. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 112. orr.
Hala nola elezaharrezko iker-txosten hura zeinean Wölhler gure aitak lehen sintesi organikoaren berri ematen baitu, edo Sainte-Claire Deville-k aluminio metalikoa estreinakoz nola bakartu zen deskribatzen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 237. orr.
Zer plazer sentitzen den jakin nahi izango dut, lanpernak estreinakoz jaten dituenaren berri-poz atzera-aurrera horrekin? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 142. orr.
Duela hiru hilabete inguru ikusi zuen estreinakoz Rose. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 41. orr.
Bere soak osoki kosk egin zion estreinakoz nire begiradaren amuari. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 35. orr.
Bueltan da Mariza, Kursaalean estreinakoz abestu zuenetik bi urte pasatu ondoren. Berria - Kultura 2006-03-09
Madrilgo Burtsaren Etxea 1893garren urtean zabaldu zuten estreinakoz eta bere eraikuntzarako bazter guztietatik ekarri zituzten harri eta gailuak. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 164. orr.
Azkue ginekologoak lortu du estreinakoz haurrak laborategian egiteko metodo ziurra. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 23. orr.
Ezkonduta generamatzan urteetan estreinakoz, Fernandoren zakila lodiegia egiten zitzaidan aho barruan. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 59. orr.
Aukera ematen zuen, estreinakoz, enbrioiaren garapenaren eta organismoaren funtzio nagusien oinarri genetikoak aztertzeko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 14. orr.
Orduantxe, eta estreinakoz, porrotaren zapore garratza sentitu zuen ezpainetan, eta erokeria bat egiteko aukera dantzatu zuen garunetan, konprenitzekoa da. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 67. orr.
Iloba estreinakoz maitemindu zenean konturatu zen osaba bien arteko etenaz. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 191. orr.
Heldu den denboraldian estreinakoz, ACBk Superkopa antolatu du Malagan irailaren 24tik 26ra. Berria - Kirola 2004-08-11
Historian estreinakoz, gaur egungo bertsolariek, bertsotan jarduteaz gain, beren jardunari buruzko hausnarketan dihardute etengabe. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 27. orr.
Entzuleen artean, berriz, euskal intelektualik ospetsuenak han ziren, estreinakoz: bertsolaritzari iseka egiten ziotenek, euskal kulturaren berpizkundearen ardatz moduan ikusten zuten orain bat-bateko bertsolaritza. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 140. orr.
Igeritakoaren atzealdeko korapiloa askatu eta titiak erakutsi zizkidan Margak, estreinakoz. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 153. orr.
Gaur egin du huts, estreinakoz. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 61. orr.
azurmendik estreinakoa (3); azurmendik estreinakoa egingo (3); baten estreina (4); bere estreinako (14); da estreinako (7); da estreinako aldia (3); da estreinakoz (5); den estreinako (3); du estreina (3); du estreinako (5); du estreinakoa (3); duen estreinako (4); egin zuen estreinakoa (3); egin zuten estreinakoa (3); erakusketaren estreina (5); estreina egin (4); estreina egunean (3); estreina eta (4); estreina ofiziala (3); estreinako aldia (25); estreinako aldia da (4); estreinako aldia zen (4); estreinako aldian (4); estreinako aldiz (54); estreinako aldiz ariko (3); estreinako aldiz lehen (3); estreinako bikaina (3); estreinako bikaina izan (3); estreinako diskoa (6); estreinako filma (3); estreinako lana (3); estreinako liburua (3); estreinako minutuak (4); estreinako minutuak jokatu (3); estreinako partida (33); estreinako partida izango (3); estreinako partidan (5); estreinakoa egin (16); estreinakoa egin zuen (8); estreinakoa egin zuten (4); estreinakoa egingo (12); estreinakoa egingo du (9); estreinakoa izan (4); estreinakoa izango (3); estreinakoa jokatu (3); estreinakoz ariko (3); estreinakoz entzun (3); estreinakoz eta (3); estreinakoz ikusi (5); eta estreinako (6); eta estreinakoz (3); ez da estreinako (3); harri baten estreina (3); ikastolaren estreina (3); jokatu zuen estreinako (4); lehen mailan estreinakoz (3); ligako estreinako (4); mailan estreinakoz (3); nuen estreinako (7); nuen estreinako aldia (3); txapelketako estreinako (4); txapelketako estreinako partida (3); zen estreinako (4); zen estreinakoz (4); zion estreinakoz (3); ziren estreinakoz (4); zuen bere estreinako (5); zuen estreina (3); zuen estreinako (18); zuen estreinako aldiz (6); zuen estreinako partida (4); zuen estreinakoa (5); zuten estreinako (3); zuten estreinakoa (3)