Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estreinaldi (ETCn 5.199 agerraldi; orobat orobat estrenaldi ETCn 130 agerraldi) 1 iz estreinatze aldia edo eguna. ik inaugurazio; estreina; estreinu.

Estreinaldian auzapezak egin dituen deklarapenek erakutsi dute argi eta garbi, ttipia izana gatik ikastola horren zutik ezartzeko eman behar izan diren indarrak biziki handiak izan direla.  Herria   2003-05-22

Londresen, festetan eta estreinaldietan, bere burua erakusten (eta nabarmentzen) hasi zen eta, pixkana-pixkana, bere buruargitasun, umore fin eta xelebrekeriei esker, goi-mailako gizartearen kuttun bihurtu zen.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 10. orr.

'Fahrenheit 9/11' filmaren estreinaldia AEB-etan.  Berria - Kultura   2004-06-26

Estreinaldia ekainaren 25ean, aratsaldeko 6etan.  Herria   2005-06-23

Behinola Carignano Antzokian konparsa gisa hartu baitzuten Don Carloserako, familiakoei gutuna idatzi zien estreinaldira etor zitezen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 20. orr.

Urriaren 6 an igande goizean, gela berriaren estreinaldia: 9 etan meza elizan, 10.30 etan eskolaren bisita, 11 etan estreinatzea eta benedikatzea, 11.30 etan zintzur bustitzea.  Herria   2002-10-03

Ortziralean aratsaldeko 6-etan, Donibane Lohizunen Ravel entzuntegian, "Kantuketan" erakusketaren estreinaldia.  Herria   2004-12-16

Jaialdiaren hamargarren ekitaldian, 26 film luze eskainiko dituzte, horietako zazpi estreinaldiak.  Berria - Kultura   2004-04-28

Herritar, auzo-herritar eta inguruetako hautetsi frango ziren bilduak, iragan larunbatean, Arrosako trinketa berriaren estreinaldirako.  Herria   2005-05-19

Jean Jacques Lasserre departamendu buruak moztu du estreinaldiko xingola.  Herria   2005-05-19

Vienako egunkarietan kontzertuak, estreinaldiak aletzen nituen, zeintsu interesatuko zitzaizkizun beste pentsamendurik ez nuela.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 27. orr.

Estreinaldia eginen da apirilaren 23an.  Herria   2005-04-21

Bidaxunen, denak mintzo, zeren eta ez zuten estreinaldia gibelatu; berantegi jakin baitzen hori.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 143. orr.

Film honen estreinaldia interesgarria izan da guztiz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 246. orr.

Arratsaldean, berriz, azpil-nahaspilen estreinaldia, urte luzeetako debekuaren ondoren.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 92. orr.

Zornotza aretoan izan den estreinaldiaren esku-programa.  Berria - Kultura   2004-01-18

Estreinaldi ofiziala biharamunean, eguerditan.  Herria   2005-11-24

Zorionak, txotxongiloen munduan estreinaldi ederra izan duzu.  Berria - Kultura   2004-03-09

Estreinaldi atsegingarria zinez, Kotte Ecenarroauzapezak erran duen gisan, bainan holako beste bizitegi ainitzen galdea ere balitake oraino.  Herria   2005-04-28

Irailaren 24ean lotuko da desafio harrigarri horri, igerilekuaren estreinaldi egunean.  Herria   2005-09-22

Atariko lanean Bernaola zenaren obra baten mundu estreinaldia oparitu ziguten: Murtzian estreinatzekoa zen baina, hainbat arazo tarteko izan direla, hemen estreinatu den Fanfarria-Preludioa.  Berria - Kultura   2004-05-01

Filmaren grabaketan aktoreen arteko harremanak zaintzen ahalegindu dela esan zuen, atzo, Madrilen, Torapia film komikoaren aurre-estreinaldian.  Berria - Kultura   2004-07-31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus