Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espresabide 1 (ETCn 96 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian adierazpide agertzen da) iz espresatzeko bidea. ik adierazpide.

Nik neuk askotan kanpora joan behar izan dut ikastera, baina ez da ahaztu behar gure herrian ere baditugula espresabideak, adierazpen dramatikoak, eta hor sekulako iturri aberatsa dagoela.  Berria - Kultura   2006-02-17

Jantziak alda daitezke, baina gorpuzkera bera azalaraziko da espresabide bakoitzean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 204. orr.

Bizkitartean bortizkeria oro espresabidearen mailan gelditzen da, protestaren hiztegian.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 13. orr.

Horrela esan zuten sinesgarri zaizkigun hainbat latindarrek gai hauek aztertu zituztenean; ez zuten euren hizkeran espresabide egokiagorik aurkitu, hitzik gabe ulertzen zutena hitzez adierazterakoan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 299. orr.

«Espresabide artistikoaren kolektiboa» izenaren pean biltzen dira frango artista gazte eta/edo gutxi ezagutuak, bereziki erakusketak eskaintzeko.  Herria   2002-10-17

Angeluk espresabide garaikideen zentroarentzat milioi erdi bat euro baliatuko ditu.  Herria   2005-02-03

Jakinaren gainean dagoen irakurleak, aldiz, euskal literatura ikasi duenez, Errepublika garaiko "Euskaltzaleak" mugimenduaren berri badakienez eta garaiko olerkarien espresabideak ezagunak dituenez, irri egingo du irakurketa inmediato horren aurrean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 131. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Idazleei, kritikariei, irakurleei espresabide agorak eskaini behar zaizkie.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 167. orr.

· Eskaini dute dantza garaikidea, gorputz espresabidea, flamencoa eta berdin Hip-hopa.  Herria   2002-12-05

Beste dantza espresabideen heinean jartzen da.  Berria - Kultura   2004-09-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus