Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adierazpide (orobat adierazbide g.er. eta adirazbide g.er.) 1 iz aditzera emateko bidea.

Errusiarrek Errusiaren patuaren bakantasunaz zuten uste sendoak Konstantinoplaren -"Bigarren Erromaren"- kapa Errusiaren bizkarrera erori zelako sineskizunean aurkitu zuen adierazpidea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 177. orr.

-Egia da "Sentitzen dut" esamoldea erabiliegi dagoela, baina halaxe dago oraindik ere hainbestetan erabiltzen dugun "Maite zaitut" adierazpidea ere, eta hala ere bizi-bizirik dago.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 182. orr.

Poetikako eta antzerkiko espresionismoa zela batez ere eztabaidagaia, utopia, itxaropena (Ernst Bloch-en Itxaropen printzipioa eta Utopia espiritua izan ziren garai horretan eragin gehien izan zuten liburuetako bi) eta horrelako filosofia gaiak ukitzen zituen neurrian; gai horiek, izan ere, nekezago dute adierazpidea arte plastikoetan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 271. orr.

Liburu honetakoak ez dira gai errazak eta horrek ezinbestean murrizten du adierazpidea errazteko ahalegina.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 19. orr.

Semiologiak, adierazpide horiek bere esparruan hartzen dituela onarturik ere, bere betiko helburu nagusiari eutsi behar dio: ikurraren arbitrariotasunean oinarrituriko sistemen multzoa izango du helburu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 98. orr.

Zaila da musikoaren hitzetatik liburu bat ateratzea; muga estuak dira horiek zabaltasuna, anplifikazioa helburutzat dauzkan adierazpide batentzat.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 78. orr.

Hondamen hori, oroz gain, gaur egun munduko ekonomian nagusi diren hiru ardatzen (Estatu Batuen, Mendebaldeko Europaren eta Japoniaren) arteko teknologia- eta finantza-harreman indarrezkoen oreka berriaren adierazpide da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 194. orr.

Liburu honetakoak ez dira gai errazak eta horrek ezinbestean murrizten du adierazpidea errazteko ahalegina.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 19. orr.

Isilik geratu zen, pentsamenduei berriro deitzera ausartzeke, entzuten ari zen doinuaren aberastasunaz harriturik, Circeren eta Saforen arteko biolin borroka dotore eta trebeaz txunditurik, haien bien arteko beste borroka baten adierazpide seguru aski, Safo baino lehenago Circe aukeratu baitzuen Egeak maitale.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 142. orr.

Hala ere, poetaren eta zientzialariaren arteko adierazpideen aldea gorabehera, modu berean jokatzen du irudimenak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 186. orr.

Zure adierazpide guzti-guztiak idatziz jasotzen dira, abisatuta zaude.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 119. orr.

Zabor-bilketako kamioien denborak eta kostuak arrazionalizatzeko, emaitzak optimizatzeko helburuz, lortu ditek ibilbide perfektuaren adierazpide den formula matematikoa.     «Kuskue tanden», 2004 - 175. orr.

1869-70eko Kontzilio Vatikanoaren dekretuetan izan zuen adierazpidea, eta 1907an modernismoaren aurka botatako anateman.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 117. orr.

Saminak edo nekeak aurpegiko adierazpidea gogortu egiten zioten baina itsustera iritsi gabe.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 101. orr.

Nire gorrotoak ez zuen beste adierazpiderik aurkitu.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 184. orr.

2 (izenondoekin)

Emakume askorentzat, berriz, gutuna zen adierazpide bakarra, eta gutun idazle gehienak emakumeak izan ziren, liburu honetan aipatua den Sévigné andrea gidari.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 14. orr.

Freud Erromara joan eta psikoanalisiaren teoriari adierazpide plastikoa idoro zion.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 339. orr.

Desenkusa antzekoa ere bazen ia, gauzak esateko adierazpide samur hura, mintzaideei barkamen eske-edo arituko balitzaie bezala, bere gustuak xelebrekeriatzat har ez ziezazkioten, arren, otoika.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 132. orr.

Gutxiengo menderatzailearen aurkako erreakzio proletarioak adierazpide bortitza aurkitu zuen hainbat garaitan eta hainbat lekutan, Erdi Aroko nekazari-gerretatik Frantziar Iraultzako jakobinismoraino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 364. orr.

Hala, oraindik gaur egun ere, lesbianismoa, homosexualitatea, bisexualitatea, transexualitatea eta beste adierazpide sexual batzuk "desbideratzeak" direla diote.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 76. orr.

Ez dira munduan bi autista berdinak; bakoitzak bere adierazpide berezia du.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 244. orr.

Danborrada, denboraren igarotzearekin, hiriaren arima bihurtu da: dudarik gabe, hiritarren artean harrerarik handiena duen adierazpide kolektiboa da.  Askoren artean   «Rataplan» - 21. orr.

Peru Abarka idatzi eta ehunen bat urtera Domingo Agirreren Garoa eta Flores Kaperotxipiren Aitona zoriontsua ezagutuko ditugu, literatura eta pintura kostunbristaren adierazpiderik behinenak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 148. orr.

Arazo guztiz praktiko batetik abiatuta -azterketan toka daitezkeen gai guztiak ahalik eta leku gutxienean sartzea-, ikasleek kontzeptu nagusiak adierazpiderik minimoetara ekartzen trebatzen dira.     «Kuskue tanden», 2004 - 99. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Poesia [...]: Aldizkarien Lurraldeaz haraindiko adierazpide mota berezia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 222. orr.

Gramatikak adierazpide sistema gisa aztertzen du hizkuntza.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 170. orr.

Hizkuntza da adierazpide sistemetan konplexuena eta zabalduena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 98. orr.

· Bistan da, bada hor sudur bat, begiak, aho bat, baina horrek guztiak ez du zentzurik, ez eta giza adierazpiderik ere.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 48. orr.

Euskarak leku zabala bereganatu zuen kultura adierazpide horietan. egungo indarkeria egungo arte adierazpideek nola islatzen duten azaldu nahi dute jardunaldi hauen bitartez.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 150. orr.

Bere imintzioren bat izango zen izutu ninduena, bere gorroto adierazpidea izango zen beharbada nire poltsa zimurrean pistolaren bila eskua sartzera eraman ninduena.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 203. orr.

4 ezagutzaren adierazpide (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Ezagutzaren adierazpidearen helburuak datu-eredu semantikoen helburuen antzekoak dira, baina bi diziplina horien artean antzekotasun eta alde garrantzitsu batzuk daude. ETC-zientzia, zuzenbidea   Datu-base sistemak, Askoren artean, EHU, 2009

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus