Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espos 1 iz ipar senarra; emaztea.

Halarik ere, berori dugu etxeko jauna, ene espos Martin, eta berorrek du hondar hitza.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 74. orr.

Engrazia, Birgiña gloriosa, / martir Santa Jaunarena, / gutaz ein zazu otoitz ona, / Jesukristoren esposa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 160. orr.

Bere espos sainduari barkamendu eskatzen derauko eta geroztik ez du harentzat omodiorik baizen.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 198. orr.

Hitz horietan, aitorensemea bere jauregirat itzuli zen eta nigarrez abiatu bere espos maitearen aintzinean.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 221. orr.

Dakizun bezala, espos berriak Bolgararen leinukoa izan behar du, hala baitzen erregina zenaren gutizia.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 31. orr.

Entzun ditu Eskual Herrian hanbat eliza-gizon kartsuen, hanbat komentuetako Jesusen espos garbien, eta muduan berean sainduki bizi diren hanbat Kristau onen otoitz eta errekerimendu minak Bere lanari esker, bere esposarekin bost haur altxatu dituzte ohorezki, bai eta ere egoiteko etxea eraiki..  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 134. orr.

2 pl senar-emazteak.

Kasik inposatu zizkiguten esposek eguna, tenorea, testuak, kantuak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 41. orr.

Halaz, apezaren aitzinean bi esposek baiezkoa trukatu zutenean, neskatxaren zintzurrean korrok bat trabukatu zen: ez zion begiradarik bota senarrari.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 185. orr.

Baina denborarekin mercedesa berbideratu zen, elizarantz, esposena zetorrela ondotik eta segidan ezkaratzeko atarian, ehun bat burlari muturenak, tipula-kordela melenga antzera.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 307. orr.

Iruñeko apezpikua ez baitzegoen lo eta beretzat baitzeukan Ondarrola gozamenez, paperez ez balin bazen ere, ezkontza horiek ez zirela bali jakinarazi zuen, lau espos-berriak eskumikatzen zituela.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 37. orr.

Azkenean, bi urteren buruan, lotsatu ziren espos gazteak eta I864ko apirilaren 12an berriz ezkondu ziren, baina aldi honetan Luzaiden.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 37. orr.

Anitz zorion espos berrieri eta goresmen beroenak horien familiako guzieri.  Herria   2004-09-09

Michel Jaureguy apezak, altxatu ditu, Elizaren izenean, esposek elgarri eman dituzten hitzak eta eman du meza saindua Pochelu eta Erdozaincy apezek inguratzen zutela.  Herria   2001-08-02

· Jaun-andere esposak egiazki arrangura ziren mezaren zabalkundearekiko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 307. orr.

Dantzan ari zen herria, dantzan ohikoan elkar ausikika bazebiltzan auzoak, jaun-andere esposak, azkaziak, dantzan sartu zen bekatu zen arren, bereterrez lagundutako apeza, dantzan halaber azkenik herri horretan zegoen giroa dastatzeko plazan ikusgarriari so kurios gelditzen zirenak oro.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 321. orr.

3 pl ezkontza.

Maite dut artzea dantzan, bai... espos batzuetan edo holako gauzak.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 193. orr.

Ganden larunbatean bi espos andana ospatu dire herrian, Manu Endarra eta Sabine Tapia herritarrak, Attuketeneko Rafaelek aldiz andretzat hartu du Nima izeneko Afrikano neskatxa gazte eder bat.  Herria   2005-07-21

Abel eta Emmaren espos-egunekoa.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 21. orr.

Orai, Indianoek berek sustatzen dituzte obra frango, batzuek bi irrisa zaku ekarriz, bertze batzuek beren esposak ospatzeko egunean, jatekoa eskainiz beharretan diren haurreri.  Herria   2005-04-21

4 jaun/andere espos(a)

Jakobe maisuak kondenatzen zuen ikuspegi hori, alde batetik bortxatzeko eskubiderik gabeko boterea hutsala baita, eta bestetik esku hartzeko eta bortxatzeko ahalmenik ez balu ahal guti bailuke, haren Jaun Espos handien eta hoberenak, Jesu Kristok berak ezarri zion helburura heltzeko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 137. orr.

Santa Mariade la Almuneda katedralean egin da ezkontza haundienean, jaun esposak 36 urte eta andere esposak 31.  Herria   2004-05-27

5 espos-esposa pl senar-emazteak

Espos esposak, bertsu batzutan, beharko ditut aipatu.  Herria   2001-07-19

6 espos-gai ik esposgai.
7 espos lagun (orobat esposlagun g.er.) ezkonlaguna.

Familia ederra hazi du bere espos lagun Elixarekin.  Herria   2005-11-10

Ez da harritzeko frantsesez mintzo baziren etxen, nahiz española ere ongi bazakiten; funtsean beren espos lagunak garaztarrak ziren edo baigorriarrak, etxeko alaba printzipalak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 134. orr.

Bizpahiru urte berantago autoz egin zuen bidaia bera, oraingoan haatik bere espos lagunarekin.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 115. orr.

Espos lagunari, haur, haur ttipier, ait'ama, haurride, heriotze hortaz hunkiak diren familia guzieri gure dolumin bizienak, eta otoiz bat bi heriotze horiendako.  Herria   2004-09-16

Parte hartzen dugu Xalbat, espos lagunaren doluminean.  Herria   2003-01-09

Joanden larunbatean Peio Saldubehere Aldudarrak hartu du espos lagunetako Itxaro Goicoechea Irulegitarra.  Herria   2005-09-29

Berriki ezkondu da herrian Laurence Nouhide Akokako Aña Mari-ren alaba espos laguntzat hartuz Xavier Thévenot kostalde hortakoa.  Herria   2002-10-17

Segur gira Jainko Aita Zeruetakoak Mailux bere espos lagun zenaren aldean ezarri duela Lucien.  Herria   2001-09-06

10 espos meza ezkontza meza.

Jauntxoak norbait igorri zuen haren bila, espos mezaren emateko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 183. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agiantza hoberenak espos (4); agiantzak espos (10); agiantzak espos berrieri (10); aldetik konplimenduak espos (3); andere esposa (5); andere esposak (6); andere esposaren (8); bat espos (4); baten agiantzak espos (7); bere espos (33); bere espos lagun (3); bere espos laguna (10); bere espos lagunarekin (14); bere esposarekin (5); beren espos (6); beren espos lagunekin (4); beroenak espos (11); beroenak espos berrieri (9); beroenak haren espos (3); bi espos (5); bi espos andana (3); bizienak espos (3); diozkategu espos (3); dituen espos (6); dituen espos lagun (4); dolumin bizienak espos (3); du espos (16); du espos laguntzat (13); duen espos (3); elizan espos (3); ene espos (4); ene espos martin (4); espos andana (4); espos berriak (9); espos berrieri (84); espos berrieri eta (47); espos gazte (11); espos gazte horieri (4); espos gazteeri (16); espos gazteeri eta (8); espos lagun (25); espos lagun eta (5); espos laguna (17); espos lagunak (9); espos lagunarekin (15); espos lagunari (15); espos lagunari eta (10); espos lagunekin (4); espos lagunetako (3); espos laguntzat (32); espos laguntzat hartu (4); espos laguntzat hartuz (13); espos martin (4); espos meza (11); espos mezaren (3); espos ziren (3); esposaren osaba (3); esposek elgarri eman (3); eta goresmenak espos (11); goresmen beroenak espos (9); goresmenak espos (32); goresmenak espos berrieri (29); gure goresmenak espos (6); haren espos (13); haren espos lagun (6); haren espos lagunari (4); hartu du espos (15); hoberenak espos (5); hoberenak espos berrieri (4); jaun andere esposak (4); jaun esposak (3); konplimenduak espos (3); konplimenduak espos berrieri (3); utzi dituen espos (4); zorionak espos (28); zorionak espos berrieri (20); zorionak espos gazteeri (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus