Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esposgai (orobat espos gai) iz ezkongaia.

Maddalen eta ni ez ginen segur delako esposgaien heinerat helduak.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 35. orr.

Luzaz izan da ere abenduaren 6eko San Nikolas feria, "etsituena": egun horretan donadoak eta mutxurdinak bazihoazen Donibanera, elgar ikusteko eta geroko esposgai baten atzemaiteko menturan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 92. orr.

Honek astearte guziz idazten zion esposgaiari, besteen trufa maitekorrek ideiak mozten zietela noiz nahi.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 64. orr.

Esposatuz geroztik, katixima egile karga ereman du eta bere andrearekin espos gaiak kudeatu dituzte, diosesako bilkuretan, ezkontzako sakramendua ikertuz eta sakonduz.  Herria   2003-10-23

Hango girixtino eta jende guziak badakite norekin mintzatu katiximarentzat, edo espos gaiak laguntzeko, edo ehorzketak antolatzeko.  Herria   2005-02-24

Bizkondea zalduna zen eta beste zaldun zenbaitekin Bilbora joan zen 1439an, Agnès de Clèves, Viana-ko printzearen espos-gaiaren errezebitzera, geroztik haren xanbelan izan baitzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 154. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus