Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

espioi (ETCn 1.606 agerraldi) 1 iz estatu arrotz bati buruzko isilpeko argibideak lortzeko egitekoa duen pertsona. ik espia.

Ramírez kapitaina ez zen beraz, zehazki, espioia, informatzailea baizik.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 43. orr.

Espioiek diote galiziarrak hamabi mila soldadu baizik ez dituela, ez da nahikoa hiria inguratu eta setioa estutzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 213. orr.

Nobeletako espioiek ez zuten negar egiten Wagnerren obertura bat entzunda.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 146. orr.

-Errusiarren espioia -esan zuen Feofar Khanek-, tatariarren kanpamentuan zer gertatzen den ikusteko asmoz etorri haiz!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 314. orr.

Jesuitaz jantzitako espioi bat.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 251. orr.

Bata zein bestea, Anne eta María, espioitzat jo eta heriotzara kondenatu zituzten, alegia monsieur Guillotin gizon onbera, errukior eta eskuzabalaren ahalmena frogatzera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 170. orr.

Ez zuten, bada, espioitzat hartu, eta haren ingurukoak lasai mintzatzen ziren batere errezelorik gabe, eskuarki ohi zutena baino urrunago ere joanez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 71. orr.

Hirugarren mailako espioia baino ez zara.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 69. orr.

Ni, Voldemorten espioi?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 298. orr.

2 (izenondoekin)

Sarea-ren zereginetako bat, nagusienetakoa, espioi nazi, faxista eta halakoen ibilerei begirik ez kentzea delako.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 130. orr.

Clooneyren lana gutxietsi gabe, bikain jokatzen baitu espioi etsiaren rola, ez da harritzekoa Oscar saria hari eman izana.  Berria - Kultura   2006-03-08

Ahernek onartu du berak eta Blairrek zailtasun frankori egin beharko dizkiotela aurre beren egitasmoa gauzatzeko, eta Denis Donaldson Sinn Feineko kide eta britainiarren espioi ohiaren hilketak bidea are zailago egiten duela esan dute.  Berria - Mundua   2006-04-07

Izan ere, espioirik hoberena bidali zuten Alemaniara: nor eta espiatu beharreko gizonaren semea bera.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 180. orr.

Nire aukera bakarra zera zen, pertsona arruntak bezala jokatzea, ez espioi zaildu baten antzera.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 169. orr.

Ustezko espioiek Londresen manipulazioa salatu dute.  Berria - Mundua   2004-02-06

Espioi ustezkotzat hartu zutelako sartu baitzuten San Markoko ziegetan, 36ko gerra bukatu eta hiruzpalau urtera, makisen garaian.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 102. orr.

3 (adizlagun gisa)

Espioi ibiliko naun!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 330. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zer uste duk, bada, ene espioi sareak ez duela funtzionatzen?  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 102. orr.

Inoiz ez zen espioi sarerik izan Stormonten.  Berria - Mundua   2006-04-06

Herrialde anitzetako agente sekretuak, espioiak eta espioi-ehiztariak, era guztietako isil-mandatariak, ekintzaileak, iheslariak, soldadu ohiak eta soldadu izatea amesten zutenak... guztiak koktel lehergarri batean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 48. orr.

Ez naiz hasiko jasotzen Txikiaren militante-bizitzako pasadizo zirraragarrienak, espioi-film batetik atereak diruditenak: ekintzak, tiroketak, segadak, ihesak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 113. orr.

Agintean lau urte eman dituen arren, bere espioi iraganari ohore egin eta 007 agente sekretua izaten jarraitzen du askorentzat Putinek.  Berria - Mundua   2004-03-16

Gainera, batez ere espioi eleberria denez, ez da suspentserik falta.  Berria - Kultura   2004-05-08

Pentsatu nuen segur aski nik egin beharreko lana espioi-nobeletakoa baino askoz ere ilunagoa izanen zela.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 70. orr.

Borges munduko espioi agentzia guztietako agente guztien helburua da; horrek bere baitan hartzen ditu, noski, Roger Bazofias eta bere agentzia.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 62. orr.

Hala segituz gero kasutik apartatu ez ezik, espioi-karneta ere kenaraziko zidala.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 113. orr.

Ordura arteko guztiez ez bezala, ohiko espioi-uniformea ez eta lihozko atorra eta praka zuriak janzten zituen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 121. orr.

Ez, toki hark ez zuen espioi-habia baten itxurarik batere.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 30. orr.

Idoiari ez nion erakutsi nahi nire espioi-jokabidea, harik eta zerbait sendoa aurkitu arte behintzat. Hire fitxa egiteko nahiko ditiztek, edo, auskalo, orain espioi lanetan arituko haizenez, nortasun agiri faltsuak egiteko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 174. orr.

Espioi lanbidearen alderdi makurrak ziren haiek.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 195. orr.

Ahaztuak zeuzkan Martinek bere arrisku guztiak; etxera joan, eta, espioi-kontuetan batere pentsatu gabe, Bautista ikustera sartu eta pozez gainezka besarkatu zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 167. orr.

Bestalde, seguru nago bai Intelligence Servicek bai Deuxième Bureauk espioi mordoa daukatela Reich-en sartuta.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 38. orr.

Jabaliak dozenaka tanke eta buldozerren erasoa jasan du, airetik espioi hegazkinek eta Apache helikopteroek lagunduta.  Berria - Mundua   2004-10-27

5 irud/hed

Hasi beharra dago hitzen ere espioia izaten.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 21. orr.

Ariane kohetea jaurti dute, Frantziaren satelite espioia orbitara eramateko.  Berria - Gaiak   2004-12-19

Aukera polita, inondik ere, konpainia multinazionalek gure hozkailuko ordenagailuan birus espioiak sartu eta, deskuiduan, margarinaz bete diezaguten.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 117. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus